Azken ordua
Donostia Sustapeneko Administrazio Kontseiluak onetsi du Arrandegia eraikineko lehen solairuan gauzatu beharreko proiektua, eta merkatuari lotuta egongo da. Obrak aurtengo udan hasiko dira, 6 hilabete iraungo dute eta 2,7 milioi euroko inbertsioa dute. “Nasara” guneak balioa emango die merkatu tradizionalari, bertako produktuari, eta haren apustua da merkatuko jarduerarekin lotutako lanbideetan trebatzea, bereziki laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
Azokak 60 etxolatik gora izango ditu Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan Interesa duten saltoki eta negozioek une honetatik aurrera eta uztailaren 22ra arte bidal dezakete eskabidea www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunera Aurtengo Gabonetako Azokan etxola eskatzeko epea jada zabalik dago. 60 etxola baino gehiagorekin, Donostia Sustapenak antolatzen duen hiriko Gabonetako kanpaina barruko erakargune nagusietako bat da.
Donostia Sustapena Helsinki eta Espoon izan da, Finlandiako bi hiri horiekin duen lankidetza indartzeko. Lortutako akordioek hainbat hiri berritzailerekin egiten ari den lankidetza goraipatzen dute, hala nola Turin, Bolonia, Nantes, Porto, Grenoble edo Aalborgekin, besteak beste. Haiekin jada martxan daude ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta talentuaren inguruko lan egitasmoak. Donostia Sustapenak zientzia eta berrikuntzako nazioarteko hiriekin loturak garatzeko egiten duen apustuaren parte da bisita.
Donostia Sustapenak bultzatzen duen lehen programa eta laguntza-sorta honetan, ekintzailetzaren arloko ekimen berriak sartu dira, hala nola, GazteEKINN eta EKINN+ Kirolak edo EKINN+ Kontsolidazioa, EKINN+ programan sartzen direnak. Berrikuntza Planak 2,6M ditu laguntza ekonomikoetan, eta enpresa-proiektuen berrikuntza eta hazkundea, ekintzailetza berritzailea, gazteen talentua, hiri-ekonomia eta kalitatezko enpleguaren sorrera indartzen ditu, Donostiaren etorkizun ekonomiko eta sozialerako funtsezkoak baitira.
Identitate bisual berria espazioaren geometria eta konfigurazioan dago inspiratuta, eta marka bakarrarekin biltzen ditu Bretxan eskainiko diren zerbitzu eta jarduera guztiak. Logotipo berria aurkeztea aurrerapauso bat da Bretxa erabat berritzeko prozesuan, zeina fase erabakigarrian baitago orain. Bretxak identitate bisual berria aurkeztu du gaur. Hala, urrats bat aurrera egin da, Donostian gizarte, ekonomia eta ondare balio handiena duen espazioetako bat eraldatzeko eta berreskuratzeko bidean.
AENORren aitorpenak —Estatu osoan bakarra— hiriak ekintzailetza berritzailerako aukerak sortzeko duen gaitasuna egiaztatu du eta berrikuntzan eta talentuan Estatuko erreferente gisa duen posizioa indartu du. Hiriko ekintzailetzari laguntzeko ekosistema bermatzen duen ziurtagiri aitzindari honen sustatzailea Donostia Sustapena izan da. Donostiak “Talentu Ekintzailerako Hiria” delako ziurtagiria lortu du AENOR-en eskutik; hori dela eta, mota horretako aitorpen bat jasotzen duen lehen hiria izan da Estatu osoan.





