Zure negozioa Donostian kokatzeko espazio bat behar duzu?
Bulego eraikina, sei solairukoa, guztira 7.902 m2-ko azalera eraikia duena, energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren arloko enpresei zuzendua. Arkitektura eko-adimentsua nabarmentzen da, zero isurpenekoa.
Espazio modularrak, 50 eta 300 m2 bitartekoak, inbertsiorik gabe bizkor instalatzekoak Zuatzu Enpresa Parkean bulegoak alokatzeko. Zentroa ikus-entzunezkoen eta eduki digitalen arloko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago.
Enpresa berritzaileen udal zentroa Igaran kokatuta dago, eta 58 lokal dauzka: 49 enpresa-bulego eta industria garbietarako (erdi-industrialetarako) 9. Langileentzako 162 aparkaleku plaza ere badauzka, eta beste 32 bisitentzat.
Nekazaritzako elikagaien sektorean ari bazara, hauxe da zure proiektua kokatzeko lekurik aproposena. Yeyette lehengo villa bat da, 2006an eraberritua, dastaketak, erakusketak, sukaldaritzako elaborazioak eta abar egiteko beharrezko ekipamendu guztiarekin hornitua.
Enpresa-zentro hau Bidebietan dago, eta 22 lokal dauzka, 15 eta 40 m2 bitartekoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektoreko negozioen beharren arabera diseinatuak. Oso komunikazio onak ditu hirigunearekin.
Zentro honen xedea da hirugarren sektoreko industria- eta zerbitzu-enpresak, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat enplegua sortzen dutenak, bertan kokatzea.
Donostian bulegoak alokatzeko espazioa. 12 lokal dauzka, 30 eta 50 m2 bitartekoak, zerbitzu enpresentzat. Irisgarritasun bikaineko lan espazio hau Ubarburu pasealekuan dago, Martuteneko 27 industrialdean.