HELBURUA: HIRIA HANDITZEN DUTEN PROIEKTUAK BULTZATZEA
Donostiako Sustapen Sozietatea ekimen pribatuaren eta tokiko kapitalaren bidez sortu zen, hiria handitzen duten proiektuak bultzatzeko. Lehen pausoa Atotxako zezen plaza erostea izan zen, zezenketak berriro egon zitezen.
DONOSTIA GORATZEKO GARAIA
Urte benetan garrantzitsua gure historian, Maria Cristina hotela, La Perla del Océano bainuetxea eta Victoria Eugenia antzokia inauguratu baitzituzten orduan. Azpiegitura horiek Donostia Sustapenak eraiki zituen, “hiria handitzearren” eta, noski, eliteko turismoa erakartzearren.
BELLE ÉPOQUE DONOSTIARRA
Lehen Mundu Gerra piztu zelarik europar herrialde askotan zaldi lasterketak antolatzeari utzi ziotela eta, Donostia Sustapenak aukera baliatu zuen 1916an Udal Hipodromoa martxan jartzeko. Donostiaren distira handieneko garaia, belle époque, Gerra Handiarekin batera izan zen, une horretan gure hiria klase aberatsen Europako bilgune bihurtu baitzen.
KURSAALEN JAIOTZA
Kursaal kasino eta antzokiak gure eskutik ateak zabaldu zituen. Maria Kristina erregina inaugurazio ekitaldian izan zen, 1887 eta 1929 bitartean Donostian igarotzen baitzuen udaldia.
LEHEN ZINEMA ARETO "MODERNOA"
1957ko abuztuaren 27an inauguratzen dugu Rex-Avenida lehen zinema Amara auzoan, Glauco Pellegriniren bisoizko berokia filma proiektatuz. 497 eserlekuko gaitasuna duen zinema-areto modernoa, dotorea eta erosoa da, eta zinemazaleentzat atsegina da Philips proiektoreen soinu estereo eta pantaila inguratzaile handiagatik.
GARDENTASUNAREN ALDEKO APUSTUA
Donostia Sustapenak kudeaketa publiko zuzen eta gardena lehenesten du bere historian zehar. 1987an egindako ekitaldia mugarria da, erakundeak printzipio horrekiko duen konpromisoa erakusten baitu, Ernst & Youngek egindako lehen kanpo ikuskaritza arrakastaz gaindituz.
MALLOT HORIA HIRIARENTZAT
Kontabilitatearen kudeaketaz arduratu ginen, 1992ko uztailaren 4an Frantziako Tourra Donostiatik atera ahal izateko. Grande Boucle lasterketa arrakastatsua izan da ikuspuntu guztietatik, eta Miguel Indurain handiak atariko etapa irabazi du Alderdi Ederren hasi, Erdialdea eta Antigua zeharkatu eta Maria Cristina hotelean helmugaratu den erlojupekoan. Berriz ere gurpila hartuko dugu 1997ko urrian Ibilbideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa antolatzeko.
ERRENDIMENDU ALTUKO HIRIA
Kirol-ekitaldi handien urte biziak dira, eta ekitaldi horietako askoren finantza eta kontabilitate kudeaketa egiteaz gain, hiriko beste udal-sozietate batzuei estaldura ematen diegu. Esparru horretan Anoeta Kiroldegiarekin lankidetzan aritu ginen Anoetako kirol-eremua birmoldatzeko obra guztirako, estadioa inauguratu genuen urte batean, eta kirol-mugarri handietan laguntzen jarraitu genuen, hala nola Atletismoko XII. Europako Junior Txapelketan edo V. Munduko Maratoi Kopan. Pista Estaliko Beteranoen Europako Atletismo Txapelketa (2003) eta Munduko Atletismo Master Stadiako XVI. WMA Txapelketa (2005) ere antolatzen dugu.
MUSIKAREN ERRITMORA DANTZATZEN DUGU
Gaur egun, Europa osoko jaialdirik beteranoenetako bat da, eta askorentzako askatasun kutsua izan zuen. Urteetan zehar, guk kudeatuta, hiriko gainerako jaialdiekin batera, hiriaren hazkundearen adibide garbia izan zen, kultura-izaera duen hiri bezela nabarmentzen baitzen eta, gainera, hirian enplegua sortzen laguntzen baitzuen. Izaera egonkorragoa emateko, Musika Bulegoa unitatea sortu genuen 2007an, musikarekin lotutako jai jarduerak antolatzeko.
EUROPARA BEGIRA
Hiri eredu jasangarria izan nahi dugu. Horregatik, europar proiektuetan parte hartzen hasi gara, atzerriko beste bazkide batzuekin elkarlanean. Replicate proiektua gidatu dugu, hirietara bideratutako ikerketa eta berrikuntzaren arloan Europar Batasunak duen programa handienaren esparruan. Horrez gain, Opteemal, Clean edo Smartkalea proiektuen parte gara.
BIDEA EGITEN JARRATIZEN DUGU
Ibilbideari eta komunitate bizigarriei buruzko Walk21eko nazioarteko konferentzien egoitza gisa Donostia izan zuen antolaketan parte hartzen dugu. Hirugarren hiria izan zen Londres eta Perthen atzetik eta hiriko hainbat tokitan zabaldu zen mintegia izanik.
INFLEXIO PUNTUA
Berrikuspen estrategiko sakon baten ondoren, gure jarduera berrikuntza bultzatzera bideratzen dugu, pertsonengan arreta jarriz enpresa proiektuetan eta ekosisteman.
TALENTUA ERAKARTZEN HASI GARA
80 apartamentu eta 9,5 milioi euroko inbertsioarekin, ateak zabaldu ditu Talent House eraikinak. Ikertzaileentzako egoitza bat da, eta I+G+b-arekin lotutako goi mailako langileentzako harrera zerbitzua.
BERRIKUNTZA ASTEA
Berrikuntzaren lehen Astea antolatzen dugu Donostian, berrikuntzaren kultura bultzatzeko, hiriko ekosistema ikusarazteko eta hiriak talenturako eskaintzen dizkizun aukerak indartzeko. Aste suspergarri hori enpresa berritzaileekin, teknologia eta ikerketa zentroekin, unibertsitateekin eta ikastetxeekin eta zinemarekin, argazkigintzarekin, gastronomiarekin, zientziarekin eta kirolarekin lotutako beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatzen dugu.
PROIEKTU BERRITZAILEAK BULTZATZEKO MEKANISMO BERRIAK
Hiriko gazteen artean kultura berritzaile eta ekintzailea bultzatzen dugu, eta hasierako faseetan ideiak babesten ditugu Incubadora, Explorer, Ideien lehiaketak eta antzeko programen bidez. Aldi berean, oinarri teknologikoko proiektu berrien hazkundea eta sendotzea sustatzen dugu Ekin+ programarekin eta Bonu teknologikoak edo Innplanta bezalako laguntzekin.
BERRIKUNTZARI LOTUTAKO ERRONKAK
Hiriko hezkuntza eragileekin eta hiriko I+G+b ekosistemarekin lankidetzan, Donostia Innovation Challenge programa jarri dugu abian, berrikuntzari lotutako gaitasunak garatzeko eta gaitasunak entrenatzeko programa, hiriko gazteei zuzendua.
120 URTE DAGOENEKO
Gure fundazioaren 120. urtemugarekin batera, web berria estreinatu dugu. Enpresentzako, enplegu bila ari diren edo ibilbide profesionala garatu nahi duten pertsonentzako eta herritar guztientzako topalekua izateko sortu dugun espazioa.

Argazkiak: Kutxateka Kutxa fundazioa | Artuk | SADE zinemak