Donostia berrikuntza,
kultur eskaintza handia
eta bizi kalitatea da

Nature aldizkariaren iritziz, hiriak duen ikerkuntza-zentroen sare zabalari esker Donostia munduko ikerkuntza zientifikoko zentrorik kolaboratiboena da*

*2017 urtea
**Travellers’ Choice 2019

Europako ipar-mendebaldean dago, Frantziako mugatik gertu. Neurri ertaineko hiria da, eta gaur egun ezagutzagatik eta zientziagatik ere ezaguna da.

Baiona-Donostia Eurohiriaren buru, urte osoan zehar kultur eskaintza paregabea du, eta nazioarteko ekitaldi garrantzitsuen agertokia da.

Maila ekonomikoan, berrikuntzaz gain, merkataritza eta turismoa ditu indargune. Izan ere, Kontxako hondartza –hiriko hondartzarik enblematikoenetakoa, duela bi mende lehenbiziko turistak erakarri zituena–, Europako hondartzarik onena eta munduko laugarren onena izendatu dute**.

Neurri ertaineko hiri handia, ikertu, lan egin eta gozatzeko.

Donostia bizi izateko inguru paregabea, baditu eta horretarako arrazoiak:

Nazioarteko zinemaldi 1 maila gorenekoa, Cannes edo Veneziakoen parekoa. Jazzaldi 1 Europako zaharrenetakoa. hizkuntza ofizial (euskara eta gaztelania) eta 2 izen (Donostia, euskaraz, eta San Sebastián, gaztelaniaz), baina bertakoak izendatzeko modu bakarra: donostiarra. 3 hondartza: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola, surferoena eta olaturik onenak dituena. 4 unibertsitate (UPV-EHU, Deustu, Nafarroako Unibertsitatea eta Basque
Culinary Center), non ingeniaritzek ikasketa-eskaintzaren % 30 hartzen duten. 17 zentro lanbide heziketarako, eta 16 Michelin izar inguruetan. 237,37 hektarea parke, hau da, batez beste 21 m2 berdegune biztanleko.

Hiriaren bilakaera zientzia eta berrikuntza hiri gisa

BILAKAERAREN TIME INTERAKTIBOA ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA HIRI GISA

Donostia hainbat ikerketa-arlotan nabarmentzen da eta arlo horiek elkar elikatzen dute, hazten eta garatzen jarraitzeko.

Donostia ere zientziaren eta berrikuntzaren abangoardian dago. Hala baieztatzen dute Donostiako Garapen Sozioekonomikoaren Txostenean (2023)* jasotako hiri-datuek

189.865 biztanle

% 27,4 unibertsitate ikasketekin

51.159€ batez besteko errenta

9.357 M € BPGd

Horietatik % 3,7 I+G+Bn inbertitzen dira (Europako batez bestekoa % 2,26 da)

30 I+G agente hirian

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agente 1 6.329 biztanleko

15.384 enpresa hirian eta inguruetan

Enpresa-dentsitatea 81 enpresa / 1.000 biztanle.

Hiriko enpleguaren %35,1

Ezagutzaren sektore intentsiboetan gertatzen da.

6.794 pertsona

I+G+b-ren esparruan lanean (% 46,6 emakumeak)

Pertsona horietako 4.648

I+G+Bn lanean daude, dedikazio osoko erregimenean.

2.357 txikizkako denda

Hiriko enpleguaren % 8,9 sorrarazten dute.

1.630 establezimendu aisialdi turistiko eta gastronomia sektorean

Enpleguaren %18,3 sektore tradizionaletan

* Hiri Behatokiak, informazio sozioekonomikoaren bitartez, Donostia garatzeko dauden behar estrategikoak detektatzen ditu.

Donostiako datu sozioekonomiko gehiago ezagutzeko

Donostiak lanean jarraitzen du hiri eredu jasangarriago baten alde

Donostiak datu sozioekonomiko onak ditu, baina erronka batzuei egin behar die aurre:

Enpresen tamaina

Jakintzaren transferentzia

Lan-merkatuaren desorekak

Sektore tradizionalak

Demografia

Kohesioa

Hori dela eta, Donostiak egunez egun lan egiten du bere kultura eta sustraiei eutsiz hiri berritzailea eta mundura irekia izaten jarraitzeko.

Laguntzeko gaude hemen

Bezeroaren Arreta Zerbitzua

943 482 800

Camino kaleko 2

fomentoss@donostia.eus

Txata web orrian

Ikusi nola jar zaitezkeen harremanetan
gurekin eta zer ordutegi ditugun