Ekitea erabaki baduzu eta zeure buruari «eta orain zer?» galdetzen badiozu, toki egokira iritsi zara.
Izan ere, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez.
Era berean, zure enpresa plana egiten ere lagunduko dizugu.
Bost urte baino gutxiago badira ideia berritzaile bat martxan jarri duzula edo negozio disruptibo bat sortu behar baduzu, hementxe gaude, laguntzeko prest.
Aholkularitza espezifikoa eskaintzen dizugu zure proiektua hazteko eta finkatzeko; baliabideak kudeatzen ditugu eta maileguak eskuratzea errazten dizugu.
Ideia on bat daukazu, baina ez dakizu non sortu zure negozioa? Donostian hainbat enpresa gune daude, eta horietara jo dezakezu ekiteko eta zeure enplegua sortzeko.
Aspaldi heldu diozu ekintzailetzari eta, agian, orain laguntza behar duzu indar hartzeko edo hazten jarraitzeko. Hala da? Dagoeneko finkatuta dauden negozioetarako ditugun laguntza espezifikoak ezagutu nahi