Zure negozioa Donostian kokatzeko espazio bat behar duzu?

7 enpresa zentro ditugu hirian zehar, puntako teknologia azpiegiturekin eta doako aholkularitza, berrikuntza edo nazioartekotze zerbitzuekin.

DEMOCENTER

Alokatu zure bulegoa enpresa-gune honetan, 27. poligonoaren sarreran, trenetik eta autobus-geltokitik gertu. 30 eta 50 m2 bitarteko 12 lokal ditugu, eta beheko solairuan 350m2-ko lokal bat.

 

  • ZER ESKAINTZEN DU DEMOCENTER ENPRESA-ESPAZIOAK?

    Democenter-ek 12 lokal eskaintzen ditu, espazio handirik behar ez duten zerbitzu enpresek bertan jarri ahal izan ditzaten bulegoak. Lokalak 30 eta 50 m2 bitartekoak dira.

    Donostian zure negozioa antolatzeko aukera ematen dizun eraikin honek espazio eta zerbitzu komunak ere eskaintzen dizkizu:

    • Auditorio girotua, 40 lagunentzakoa.
    • Erabilera anitzeko aretoa, aurkezpenak, topaketak eta enpresa-prestakuntzako jarduerak egiteko hornitua.
  • NOLAKOA DA MARTUTENEKO 27 INDUSTRIALDEAREN INGURUA?

    Martuteneko 27 industrialdean sektore askotako enpresak daude: elikaduraren arlokoak, telekomunikazioetan ari direnak, arte grafikoetakoak, eraikuntzakoak eta horiekin lotutako industrietakoak (beirategiak, burdindegiak, elektrizitatekoak).

INTERESATZEN ZAIZU?

Ezagutu enpresa-espazio bat alokatzeko aukera

IKUSI PRESTASUNA

 

Gela bat erreserbatu nahi duzu? Eskatu botoian klik eginez

ARETO BAT ERRESERBATU