Zure negozioa Donostian kokatzeko espazio bat behar duzu?

7 enpresa zentro ditugu hirian zehar, puntako teknologia azpiegiturekin eta doako aholkularitza, berrikuntza edo nazioartekotze zerbitzuekin.

ENERTIC

Ezagutu ezazu Donostiako 27. poligonoan kokatuta dagoen eraikina, bulego eko-adimenduk eta zero emisioekin. 7902 m2-ko eraikina, 2 solairutan banatua dago eta kargagailu elektrikoak dituen aparkalekua du. Beheko solairua, 5 industria-lokal eta sestra gaineko 6 solairuko bulegoak, 60 eta 150 m2 bitarteko 61 bulego modular ditu. Gune komunak, office, bisitarientzako aparkalekua, auditorioa, coworking gunea eta eraikinean kokatutako enpresek erabiltzeko bilera gelak aurkituko dituzu bertan.

 

  • ZER ESKAINTZEN DIZU ENERTIC ENPRESA-ESPAZIOAK?

    Zure bulegoa eraikin honetan kokatuz gero, honakoak baliatu ahal izango dituzu:

    • Zuntz optikoa (transmisio abiadura askoz handiagoa da) eta eremu komun wifiduna, sarean arazorik gabe nabigatu ahal izateko.
    • Instalazio elektriko osoa (ahotsa eta datuak), konexio berriak ahalbidetzen dituena
    • Hitzaldietarako auditorioa, proiekzio eta guztikoa.
    • Bilera gelak.
    • Arazorik gabe aparkatu ahal izateko parkinga.
    • Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak.
  • ZERGATIK DA BEREZIA ENERTIC ERAIKINA?

    Bulego eraikina diseinu trinko batean oinarrituta dago. Horrek mugatu egiten ditu energia-galerak, eta orientazioa baliatzen du energia-eskaera murriztu eta argiztapen naturala hobetzeko.

    Beiraz hornitutako ataria duenez, laneko bulego eta espazioek argi naturala hartzen dute. Horrela, energia ekarpen osagarria eta produktibitate handiagoa lortuko dituzu. Argiztapena ere naturala da, atariaren eta barne patioen bitartez. Eta badakigu zein garrantzitsua den laneko espazioak aireztatzea, kutsatze oro murriztu ahal izateko.

    Gainera, eraikinak landare-fatxada bat dauka, CO2 emisioak konpentsatzeko; horretaz gain, tenperatura erregulatzen du, urteko edozein sasoitan zure lantokian tenperatura atsegina izan dezazun. Izan ere, saihestu egiten du udan berotzea, eta neguan ez hozteko babesa ematen dio.

    Donostian duela gutxi eraikitako bulego eraikin honetan azpimarratzeko beste gauza bat dugu euri-ura eraikinaren erabileretarako baliatzen dela, eta ur grisetarako araztegi biologikoa duela.

  • NOLAKOA DA ENERTIC DAGOEN INGURUA?

    Eraikina Martuteneko 27 Industrialdean dago (Ubarburu pasealekua). Industria ingurunea da, eta sektore askotako enpresak daude bertan, hala nola elikadura, arte grafiko, eraikuntza eta telekomunikazioen arlokoak.

    Donostian ekintzailetzan aritu nahi baduzu, industrialdeak oso komunikazio onak ditu hirigunearekin, garraio publikoaren bitartez. A-15 errepiderako sarbidea laneko espaziotik bi kilometro eskasera dago; horrenbestez, Gipuzkoako beste toki batzuetatik ere bizkor irits zaitezke bertara. Donostiako hirigunetik 15 minutu behar dira autoz iristeko. Bulegoak alokatzeko eraikinak aparkaleku plazak dauzka.

INTERESATZEN ZAIZU?

Ezagutu enpresa-espazio bat alokatzeko aukera

IKUSI PRESTASUNA

 

Gela bat erreserbatu nahi duzu? Eskatu botoian klik eginez

ARETO BAT ERRESERBATU