Belartza industrialdean kokatuta,3 modulu ditu, 100 eta 180 m arteko azalerak dituzten enpresak hartzeko. Enpresentzat, auditorioarentzat, bilera-gelentzat eta aparkalekuarentzat zerbitzu komunak ditu.
- NORENTZAKO DA BELARTZA?
Hirugarren sektoreko industria- eta zerbitzu-enpresak, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei enplegua eskaintzen dietenak.
- NOLAKOA DA BELARTZA ERAIKINA?
Eraikinak 3 modulu dauzka, alokatzeko zenbait espaziorekin, bertan hartzearren lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei lana eskaintzen dieten industria- eta zerbitzu-enpresak. Hemen finkatzen diren enpresen ezaugarri nagusia da hirugarren sektorekoak direla eta etekinak jardueran bertan inbertitzen dituztela.
Alokatzeko zer enpresa-espazio eskaintzen ditu Belartzak?
Kolektibo desfaboratuentzako enplegua sortzen duen enpresa bat baldin bazara, Donostian, Belartzan, erabilgarri dauzkazu 100 eta 180 m2 bitarteko azalera duten lokalak, bertan industria- eta zerbitzu-jarduerak garatu ahal izateko.
Belartzako enpresa-espazio bat alokatzen baduzu, beste zenbait espazio eta zerbitzu komun ere izango dituzu, hala nola:
- Auditorio girotua.
- Erabilera anitzeko zenbait gela, aurkezpenak, topaketak edo enpresa-prestakuntzako jarduerak egiteko prestatuak.
- Zure bezeroak hartzeko bilera-gela bat.
- Otordu bat edo bilera informal bat egin ahal izateko edo atseden hartzeko sukalondo bat.
- NOLAKOA DA BELARTZA ERAIKINA DAGOEN INGURUA?
Belartza eraikina Belartza industrialdeko Gurutzetegi kalean dago, hiritik kanpo, Lasarte eta Usurbilgo udalerrietatik hurbil.
Komunikazio onak ditu hirigunearekin, bai garraio publikoaren bai pribatuaren bitartez. Donostiaren erdigunetik 25 minutura dago autobusez (autobusak 20 minutuan behin), eta 15 bat minutura autoz. Eta A-1 errepiderako sarreratik kilometro eskasera. Beraz, oso sarbide erosoa du Gipuzkoako beste leku batzuetatik, eta aparkaleku plazak ere badauzka.