“EKINN+ GASTRO”: Donostiako gastronomiaren arloan, talentu gazteen enpresa ekimen berezi berrien hazkundea eta finkapena bultzatzeko programa.
Donostiako gastronomiaren arloan, proiektu bat baduzu eta hura hazi eta finkatu nahi baduzu, lagundu egingo dizugu.
Ekinn+ Gastro programari esker, jatetxe arloko zure proiektua bultzatu eta finkatu ahal izango duzu. Proiektua baliozkotzeko, finantzatzeko eta hazteko laguntza izango duzu. Programaren bitartez, aholkularitza espezializatua eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzu, inbertitu eta zure enpresaren alde egin ahal izan dezazun.
- NORK PARTE HAR DEZAKE EKINN+ GASTRO PROGRAMAN?
- Lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostian duten autonomo edo enpresa pribatuek.
- Programa hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, Donostian jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta emanda daudenek, gehienez 8 urteko antzinatasunarekin.
- Gastronomiaren arloan eskalagarritasun eta ibilbide potentziala duten jatetxe arloko enpresa proiektuak dituztenek, eta programa hori garatzeko gutxienez pertsona bat esleitzeko konpromisoa hartzen dutenek, ibilbide orrian eskatutako eta adostutako denboran.
- ZER ESKAINTZEN DIT PROGRAMAK?
Ekinn+ Gastro programa laguntza emateko tresna integral gisa aurkezten da, eta honako ildo hauek ditu:
- Aholkularitza espezializatua: sektoreko eragile eta enpresa espezialistek emandako laguntza prozesu bat. Sukaldari eta negozio errentagarrien kudeatzaile gisa, eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren irizpideei jarraikiz, gaitasunak hobetzen lagunduko dizute.
- Laguntza ekonomikoa, inbertitu eta negozioaren alde egin ahal izateko. Oinarri hauetan araututako laguntza ekonomikoa 25.000 €-koa da gehienez onuradun bakoitzeko, eta laguntzaren intentsitatea, oro har, diruz lagun daitezkeen gastuen % 100ekoa da.
- Finantzaketarako sarbidea, lehentasunezko baldintzetan, Elkargi EBSren abal funtserako sarbidea barne.
- Sustapenean, nabaritasunean eta posizionamenduan bultzada, zure proposamena ezagutu eta balioetsi dezaten sektoreko profesionalek eta gastronomia maite dutenek, bai estatuan, bai nazioartean.
- EKINN + GASTRO komunitatean sartzea.
- ZENBATEKO DIRULAGUNTZA DA ETA ZER GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ?
Programak 2 laguntza mota aurreikusten ditu:
1. Erabilgarritasun laguntza. 5.000 €-ko dirulaguntza, Ekinn+ Gastro programaren aholkularitza fasean ezarritako helburuak lortzeko behar den dedikazioa ahalbidetzeko.
2. Ekinn+ Gastro laguntza: Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 €-koa izango da, eta honako kontzeptu hauek % 100ean finantzatu ahal izango dira:
2.1 BERRIKUNTZA ZERBITZUAN ETA PROPOSAMEN GASTRONOMIKOAN
2.2 FINANTZAKETARAKO SARBIDEA
2.3 JASANGARRITASUNA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA HOBETZEA
2.4 DIGITALIZAZIOA HOBETZEA
2.5 PRESTAKUNTZA
2.6 ESPAZIOAK EGOKITZEA
2.7 MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO PLANA
2.8 MERKATU BERRIAK GARATZEA - NOIZ ETA NOLA ESKATZEN DA?
Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 10a
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu). Esteka orrialde honetan bertan duzu.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Laguntzak emateko prozedura lehiakorra izango da.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioa (“Memoria teknikoa” eranskina): 100 puntu, gehienez. Proiektua onartzeko, gutxienez 65 lortu beharko dira.
- Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa, proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko eta proiektuak adierazitako irizpideen arabera lortutako hasierako balorazioa kontrastatzeko.
Proiektu bat onartu eta elkarrizketara pasatzeko, memoria teknikoaren eta ekonomikoaren balorazioan eskatzen den gutxieneko puntuazioa (65 puntu) gainditu beharko du.
Tokiko proiektuak izango dira, eta ezaugarri hauetakoren bat izan beharko dute:
- Sektoreko talentu gaztea sustatu eta babesten dute.
- Eskalagarritasun eta ibilbide potentziala dute.
- Berrikuntza eta jasangarritasin irizpideak barne hartzen dituzte.
- Gastronomiaren arloan lurraldeari balioa ematen diote.
Onartutako proiektuak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, eta deialdian kreditu erabilgarriaren barruan ezarritako mugarekin, oinarrietan zehaztutako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu dutenak adjudikatuko dira.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
Laguntza bi zatitan ordainduko da, “Lehenbiziko justifikazioa” eta “azken justifikazioa” deituriko ataletan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Lehenbiziko justifikazioa
Lehenbiziko justifikazioa programaren fase intentsiboa amaitutakoan aurkeztu ahal izango da (aholkularitzaren lehen 3 hilabeteak amaitzean) eta ordainketa hauek eskatu ahal izango dira:
- Eskuragarritasun laguntza: 5.000 €.
- EKINN+ GASTRO laguntza partziala edo osoa: gehienez 20.000 €.
Eskuragarritasun laguntza ordainketa bakarrean pagatuko da, EKINN+ GASTRO aholkularitza zerbitzuaren fase intentsiborako ezarritako mugarriak amaitu eta lortu ondoren, eta betetzen denean, orobat, onuradunak hartzen duen dedikazio konpromisoa. Salbuespen kasuetan, behar bezala justifikatuta, Donostia Sustapenak zehaztu ahalko du beste epe bat.
EKINN+ GASTRO laguntza ordaintzeko, aukeran izango da justifikazio partzial bat aurkeztea (gastu osoa gauzatu ezin izan den kasuetan) edo justifikazioa osorik aurkeztea.
Donostia Sustapenak, justifikazioan aurkeztutako kontzeptu eta gastuak aztertu, eta aukeragarriak diren ala ez ebaluatuko du.
Eskuragarritasun laguntza ordaintzea eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Eranskina: «Ordainketa Eskaera». Gainera, EKINN+ GASTRO laguntzari dagozkion gastuak ordaintzeko eskatzen bada, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Programaren bidez abian jarritako proiektuaren edo jardueraren garapena deskribatzen duen eta enpresak egindako lan eraginkorrari buruzko emaitzak jasotzen dituen emaitzen memoria. Behar adina ebidentzia jaso behar ditu, frogatu ahal izateko ezarri direla hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak.
- «Finantza Memoria» eranskina.
- Dirulaguntzaren xede diren zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak, 100 eurotik gorako gastuenak, zergak kanpo utzita.
- Egindako ordainketen egiaztagiria.
Azken Justifikazioa
Diruz lagundu daitezkeen eta lehenbiziko justifikazioan aurkeztu ez diren EKINN+ GASTRO laguntzako gainerako kontzeptuetarako, edo EKINN+GASTRO laguntza osorako (20.000 €), azken justifikazio bat aurkeztu beharko da. Azken justifikazio horretan, diruz laguntzeko modukoak diren eta onarturik dauden kontzeptu guztiak bilduko dira. Oro har, hau da justifikatzeko epea:
Azken justifikazioa aurkezteko azken eguna 2027ko irailaren 30a izango da.
Ordainketa bakarra egingo da, dokumentazio hau aurkeztu ondoren:
- Eranskina: «Ordainketa eskaera»:
- «Emaitzen memoria» eranskina, proiektuaren garapena deskribatzen duena eta enpresak lortutako emaitzak eta mugarriak jasotzen dituena. Hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin eta ezarri zaizkiela
frogatzeko behar diren ebidentziak jaso behar ditu, baita enpresaren hazkundean izan duen eragin positiboa ere, alderdi guztietan. - «Finantza Memoria» eranskina.
- Dirulaguntzaren xede diren zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak, 100 eurotik gorako gastuenak, zergak kanpo utzita.
- Egindako ordainketen egiaztagiria.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da. Ez dira onartuko posta elektronikoz aurkeztutako justifikazioak. Era berean, eranskin guztiak osorik bete beharko dira.