Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Vicomtech Bonu Teknologikoa 2026

 
 

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko transferentzia teknologikorako laguntza programa

Laguntza hauen helburua da, VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, VICOMTECHen garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.

Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro bat da, hainbat teknologiatan espezializatua, hala nola interakzio aurreratuan, ikuspen artifizialean, datuen adimenean, ordenagailu bidezko grafikoetan, eta hizketa eta hizkuntza naturalean. Haren helburu nagusietako bat da gure inguruko enpresa eta erakundeek adierazitako eremuetan dituzten ikerketa aplikatuko, garapeneko eta berrikuntza teknologikoko beharrei erantzutea, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzea, bai eta gure gizartearen garapen ekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzea ere.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?

    A.) Irabazi-asmoko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasun juridiko independenterik ez duten pertsona fisikoen taldeak, betiere ordenamendu juridikoaren arabera behar bezala eratuta badaude.

    Pertsona juridikoen edo nortasun juridiko zein fisikorik gabeko elkarteen kasuan, baldintza hauek bete beharko dira ere:

    a.) Eskaera egiteko momentuan enpresa txikia izatea. Enpresa txikitzat joko dira 2/2014 Foru Arauak, urtarrilaren 17koak, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko Zergarenak, 13. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak.

    1. Ustiaketa ekonomikoa egitea.
    2. Aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean definitu denaren arabera, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    3. Batez beste, 50 pertsona kontratatu baino gutxiago izatea.
    4. Aurreko baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen %25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea, Foru Arauaren IV. Kapituluan ezarritako araubide berezia aplikagarria zaien arrisku kapitaleko sozietateak edo funtsak badira salbu.

    Erakundea sozietate talde baten kide bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, adierazitako langileen kopuruak kontuan hartuko ditu talde horren barne dauden erakunde guztien langileak.

    b.) Laguntza jasotzeko eskabidea aurkezteko momentuan baliozko moduan eratua egotea eta merkatura zuzendutako ustiaketa ekonomikoa egitea.

    c.) Diruz lagundutako jarduerak garatzeko lan zentroa Donostian izatea.

    d.) Proiektu berritzaile edo I+G+B proiektuak eta negozio eredu eskalagarria aurkeztea. Jarraian definitu diren enpresen proiektuak izango dira:

    Enpresa berritzailea: memoria tekniko baten bidez frogatu ahal duena une honetan edo etorkizunean garatzen dituen produktu, zerbitzu edo prozesuak berriak edo sektoreko teknikaren egoerarekiko nabarmenki hobeak direla, teknologian oinarritzen direla eta/edo berrikuntza teknologikoaren bidez garatzen direla, eta porrot teknologiko edo industrialeko arrisku inplizitua dakartela.

    Oinarri teknologikodun enpresa: teknologia sortzeko gaitasuna duena, bere jarduera ezaguera zientifiko eta teknologikoan oinarritzen duena, bere jarduera kualifikazio handiko langile zientifiko edo teknologikoen eta negozioen garapenean adituak diren langileen lanean oinarritzen duena, teknologia propioen edo ezagueraren agenteek garatutako teknologien ustiaketa ekonomikoan datzan jarduera duena, eta bere enpresa jarduerarekin merkaturatzeko produktu, zerbitzu edo prozesu berriak garatzen dituena.

    B.) Enpresa bat eratzeko prozesuan dauden eta proiektu berritzaile edo I+G+B proiektu bat eta negozio eredu eskalagarri bat aurkezten duten pertsona fisikoak, sustatzaileak.

    Ezingo dira onuradunak izan fundazioak edo irabazi asmorik gabeko elkarteak.

  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Bonuen bidez, Vicomtech-ekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, Vicomtech-en garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Vicomtech-ek produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta lagundutako finantzaketa mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)

    • Lagundutako finantzaketa

    8.000 €

    • D. Sustapena % 70
    • Vicomtech % 30

    14.500 €

    • D. Sustapena % 55
    • Vicomtech % 35
    • Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.

     

    Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.

    Eskatzaileak jaso nahi duen bonu mota proposatzeko aukera izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostia Sustapenak erabakiko dute emango den bonu mota.

     

    Emango den bonu mota onuradunari Bonua eman zaiola jakinaraztean zehaztuko da.

  • ZEIN DA VICOMTECHen ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?

    Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.

    1. adibidea: garapen teknologikoak abian dituen eta faseren batean laguntza behar duen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu bat dauka (esaterako, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (esaterako, eskuzko prozesu bat automatizatzea) edo berri bat sortu (esaterako, datuak ustiatu eta bistaratzeko modulu berri bat). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, funtsak lortu ditzake, proiektuaren tamainaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoa aztertzeko, arkitekturaren inguruko aholkularitza teknologikoa jasotzeko eta aplikazioaren kodearen garapenean laguntza orokorra jasotzeko, bai eta modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko ere.

    2. adibidea: produktu/zerbitzu baterako ideia duen eta haren bideragarritasun teknikoa aztertu nahi duen pertsona ekintzailea: Adibidez:

    X pertsona ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (esaterako, kale batean dauden aparkaleku libreen adierazlea), baina ez daki zein teknologia erabili behar duen edo soluzioaren prezioa merkatuak onartzeko modukoa izango den. Ekintzaileak, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, produktuaren bideragarritasun teknikoa aztertzeko funtsak lortu ditzake. Azterketa horrek puntu hauek izango lituzke barne:

    • Arazoa edo beharra aztertzea eta betekizun funtzionalen analisia.
    • Soluzio teknologiko alternatiboen analisi eta ebaluazioa. Produktuak behar diren eginkizunak bete ditzan ezinbestekoak diren teknologien identifikazioa.
    • Kostu-onura analisia, kontuan hartuta abantailak, lotutako kostuak eta arriskuak (kale argiekin lotutako baldosak RFIDekin, ikusmen artifiziala, etab.).
    • Estrategia eta garapen teknologikoko plana ezartzea, gutxieneko prototipo bideragarriaren definizioa eta hurrengo urratsak.

    3. adibidea: garatzen ari diren esparruetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) bere produktu edo prozesuetan txertatzeak eskaintzen dituen aukerak arakatu nahi dituen enpresa/pertsona ekintzailea. Adibidez:

    Enpresak bere negozioa berritzeko aukerak aztertu nahi ditu, garatzen ari diren IoT teknologiak bere produktuan txertatzeko aplikazio berriak bilatuz (esaterako, etxeko artikuluei funtzionalitate berriak gehitzeko aukerak aztertzea, argiztapen arlokoak, … horien arteko eta Internetekiko konexioari esker). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bidez, funtsak lortu ditzake teknologia berriak bere produktu/prozesu espezifikoan txertatzeak dakartzan aukeren mapa bat prestatzeko, puntu hauek barne izango dituena:

    • Enpresaren produktu/prozesurako egokiak diren teknologia berrien egoerak aztertzea, hurbileko kasuen erreferentziak kontuan hartuta.
    • Aukera zehatzen identifikazioa eta hautaketa.
    • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onura analisia.

    VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA

    EITK TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK

    Softwarea: kontzeptu probak, SW arkitekturen diseinua, prototipatze azkarraren analisia edo aplikazioen bideragarritasuna:

    • Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning…).
    • Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimenduna eta pertsona-makina elkarreragina sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
    • Eredu prediktiboak eta erabakiaren euskarri sistemak sortzea, gaixotasunen prebentzio, estratifikazio eta pronostikoaren aurreikuspenerako. 
    • Osasunari buruzko datu heterogeneoak integratzea eta harmonizatzea, datu omikoak aztertzea eta eskala handian prozesatzea (Big Data), medikuntza pertsonalizatua ezartzeko.
    • 5G kontzeptuko probak industria inguruneetan edo mugikortasun edo kudeaketa eredu berriei eta azpiegiturei lotuta.
    • Multimedia edukiak kudeatzea (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuko banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa kostuen optimizazioa).
    • Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestrazioa).
    • Itzulpen automatikoko sistemak.
    • Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
    • Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak, testu bolumen handietan.
    • Datu bolumen handiak ustiatzeko sistemak
    • (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
    • Ikusmen artifizialeko aplikazioak denbora errealean.
    • Errealitate areagotuaren eta errealitate birtual aplikatuaren aplikazioak.
    • Simulazioak (Digital Twin, Modelatze biomekanikoa irudian oinarrituta).
    • Informazio sistema eta komunikazio sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera gaiztoak detektatzeko zibersegurtasuna.
    • Transakzio sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna.

    PRODUKTUA DISEINATZEKO ZERBITZUAK

    •  Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, etab.).
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, edo, bestela, deialdia itxi artekoa, hau da, 2026eko Abenduaren 1ekoa.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2026eko Bonu Teknologikoaren Programa” adieraziko da.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da

    • Administrazio-agiriak
    • Memoria deskribatzaile teknikoa (“Bonu teknologikoaren memoria teknikoa” eranskina)

    * Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena jasoko du, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, informazio honekin.

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: garatu beharreko jardueren xehetasuna
    • Balio proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

    • Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Bonu teknologikoa garatzeko proiektuaren balorazio orokorra (1. atala), 70 puntu gehienez, eta gutxienez 50 lortu beharko dira proiektua onartua izan dadin.
    • Dagokion ikerketa- eta teknologia-zentroaren garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa (2. atala): 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 lortu beharko dira.

    1.Proiektu orokorraren balorazioa

    70

    2.Bonu teknologikoaren berariazko balorazioa.

    30

    Puntuazioa guztira

    100

     

    Donostiako Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. atalean gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina atal honetan 45 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak dituzten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

    Salbuespen gisa, Ekinn+ programan eta Ekinn+Salud 2024 eta Ekinn+ 2025 proiektuetan onartu diren proiektuak 2. ataleko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira (Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa), eta 1. ataleko balorazioa (proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa) onartutzat joko da.

    Eskaera onartu ondoren, Teknologia eta Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du, eta inplikatutako hiru aldeen (onuraduna, Teknologia eta Ikerketa Zentroa eta Donostiako Sustapena) arteko negoziazio fase bati ekingo zaio, Bonu Teknologikoaren laguntzak eskainiko dituen zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatu eta definitzeko.

    Bai Bonu Teknologikoaren laguntzarako definitutako proiektuaren azken dimentsioa, bai aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2027eko Abuztuaren 31 izango da.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.

</div

Laguntza ekonomiko itxiak