Donostiako enpresa eta erakundeetan proiektu berritzaileak garatzeko kualifikazioa duten profilen kontratazioa bultzatzeko laguntza programa.
Donostiako enpresa-proiektu berritzaileetan eta I+G proiektuetan kualifikazioa duten profesionalen kontratazioa bultzatzeko programa.
Laguntza horien helburua da goi-mailako prestakuntza akademikoa duten profesionalak kontratatzea enpresa-proiektu berritzaileak eta I+Gkoak garatzen ari diren toki-erakundeetan, erakunde horientzat funtsezkoa den jarduera berritzaile horri beren ezagutza eman diezaioten.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
Hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:
a) Jarduera ekonomiko bat irabazi asmoz garatzen duen pertsona fisikoa izatea edo, ordenamendu juridikoaren arabera, baliozko moduan eratu den pertsona juridikoa izatea edo nortasun fisiko zein juridikorik ez duen elkartea izatea eta merkatura zuzendutako ustiaketa ekonomikoa egitea.
b) Lantoki Donostian izatea. Horrez gain, laguntzarekin kontratatuko den pertsonaren lantokia Donostian egon beharko da.
c) Proiektu berritzaile edo I+G+B proiektuak eta negozio eredu eskalagarria aurkeztea. Proiektu horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) enpresa edo erakundeenak izan beharko dira, jarraian definitutako moduan:
I) Enpresa berritzailea: memoria tekniko baten bidez frogatu ahal duena une honetan edo etorkizunean garatzen dituen produktu, zerbitzu edo prozesuak berriak edo sektoreko teknikaren egoerarekiko nabarmenki hobeak direla, teknologian oinarritzen direla eta/edo berrikuntza teknologikoaren bidez garatzen direla, eta porrot teknologiko edo industrialekoarrisku inplizitua dakartela.
II) Oinarri teknologikodun enpresa: teknologia sortzeko gaitasuna duena, bere jarduera ezaguera zientifiko eta teknologikoan oinarritzen duena, bere jarduera kualifikazio handiko langile zientifiko edo teknologikoen eta negozioen garapenean adituak diren langileen lanean oinarritzen duena, teknologia propioen edo ezagueraren agenteek garatutako teknologien ustiaketa ekonomikoan datzan jarduera duena, eta bere enpresa jarduerarekin merkaturatzeko produktu, zerbitzu edo prozesu berriak garatzen dituena.
III) ZTBES sareko kidea: I+G+B jarduera garatzen duten eta ikerketa espezializatu eta bikaina egiten duten ikerketa, garapen eta berrikuntza erakundeen sarea, 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, arautzen duena.
Ezingo dira onuradun izan:
a. Irabazi asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide badira salbu.
b. % 25ean edo hortik gorako maila batean irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondare sozietateen, elkargo profesionalen eta/edo sektore publikoko erakundeen mendekoak edo jabetzakoak diren erakundeak (sektore publikoko erakunde gisa ulertuta 9/2017 Legeak, azaroaren 8koak, Sektore Publikoko Kontratuenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen Espainiako ordenamendu juridikorako transposizioa egiten duenak, 3. artikuluan barne hartutakoak). Ezohiko moduan, onuradun izan ahalko dira, atal honetan adierazitako kasuan egon arren, baldintza hauetako bat betetzen duten erakundeak:
% 25etik gora bere mendeko edo jabetzako dituen erakundea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez bi EKINN Talent laguntza eman ahal izango ditu.
Salbuespen gisa, gehienez ere hiru laguntza eman ahal izango zaizkie EKINN+ 2025 programaren onuradun diren erakundeei eta/edo biozientzien sektorekoak diren eta/edo Seic-Teknologikoak diren erakundeei. Biozientzien eta Seic-Teknologikoen sektoreari dagokionez, jarduera nagusia 2009ko EJSN edo 2025eko EJSN kode hauetan sailkatuta duten erakundeak dira:
- Talde mailan (2 digitu): 62, 71, 72
- Maila espezifikoan (4 digitu): 32.50, 46.46, 86.22, 26.60
Bi laguntza modalitate aurkezten dira, kontratatuko den pertsonak jasoko duen gutxieneko urteko soldata gordinaren arabera:
A modalitatea: 20.000€-ko gutxieneko urteko soldata gordina
Laguntzaren 10.000€-ko oinarrizko zenbatekoarekin, lanaldi osoko kontratu berriaren lehen sei hilabeteak diruz laguntzeko.
Laguntza honek oinarrizko zenbatekoarekiko areagotze hauek izan ahalko ditu:
- 2.000€ gehiago emakume bat kontratatzen bada.
- 2.000€ gehiago kontratazioaren momentuan 35 urtetik behera dituen pertsona bat kontratatzen bada.
- 2.000€ gehiago Donostiara itzuli den donostiar bat kontratatzen bada.
- 1.000€ gehiago doktorego aurretiko kontratu kasuan.
Areagotze horiek pilagarriak dira, baina, edozein kasutan ere, ez dute 13.000€-ko zenbatekoa gaindituko.
B modalitatea: 30.000€-ko gutxieneko urteko soldata gordina
Laguntzaren 15.000 €-ko oinarrizko zenbatekoarekin, lanaldi osoko kontratu berriaren lehen sei hilabeteak diruz laguntzeko.
Laguntza honek oinarrizko zenbatekoarekiko areagotze hauek izan ahalko ditu:
- 2.000€ gehiago emakume bat kontratatzen bada.
- 2.000€ gehiago kontratazioaren momentuan 35 urtetik behera dituen pertsona bat kontratatzen bada.
- 2.000€ gehiago Donostiara itzuli den donostiar bat kontratatzen bada.
- 1.000€ doktorego aurretiko kontratu kasuan.
Areagotze horiek pilagarriak dira, baina, edozein kasutan ere, ez dute 18.000€-ko zenbatekoa gaindituko.
- ZEINTZUK DIRA KONTRATAZIOAREN BALDINTZAK?
Pertsona kontratatuek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Prestakuntza kualifikatua izatea, goi mailako unibertsitate graduko titulazioa edo goi mailako heziketa zikloa.
b) Donostian erroldatuta egotea kontratazioa hasi aurretik eta, gutxienez ere, lan harremana hasi aurreko egunetik.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Bitartekaritzarekin alta emanda egon beharko dute. Inskripzio-data lan-harremana hasi baino
lehenagokoa izango da. Kontratatutako pertsonak enplegatuak edo langabeak izan daitezke lan- harremanaren hasieran.d) Pertsona kontratatua onuradunaren edo, 2/2014 Foru Arauak, urtarrilaren 17koak, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko Zergarenak, 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera onuradunari lotutako pertsonen ezkontidea, izatezko ezkontidea
e) Pertsona kontratatua Donostiara itzuli den donostiarra izatekotan.
e1) Donostiarekin lotura izatea, hau da, baldintza hauetako bat betetzea:
- Donostian jaioa izatea.
- Donostian gutxienez ere 5 urtez erroldatuta egon izana.
- Donostiako fakultate eta/edo unibertsitate eskola batean titulazio ofiziala lortu izana.
e2) Bizilekua EAEtik kanpo izatea, etengabeko moduan, lan kontratuaren hasiera data aurreko 12 hilabeteetan. Kalkulu horretarako ez da kontuan hartuko kontratua hasi aurreko hilabetea.
e3) EAEn lanean aritu ez izana lan kontratuaren hasiera data aurreko 12 hilabeteetan.
f) Doktoregai kontratu bat aurkezten bada, 99/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, doktoretzako ikasketa ofizialak arautzen dituenak, eta ondorengo aldaketek ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu pertsona kontratatuak.
Lan kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:
g) Lan kontratuaren hasiera 2026eko Urtarrilaren 1aren eta 2027ko Otsailaren 26aren artean gertatzea, Donostia Sustapenak, modu arrazoituan, beste hasiera data bat berariaz baimentzen badu salbu.
Langilea kontratatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, laguntzaren ebazpen datatik aurrera.
h) Jasoko den soldata, bi alderdiek izenpetzen duten kontratuan (eurotan) islatuko dena, gutxienez honako hau izatea:
- Urtean 20.000 euroko soldata gordina, % 100eko lanaldiaren kasuan, A modalitatean;
- Urtean 30.000 euroko soldata gordina, % 100eko lanaldiaren kasuan, B modalitatean.
i) Doktoregoaren baldintza bete nahi izanez gero, doktoratu aurreko kontratua izatea, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen arabera.
j) Pertsona kontratatuek hasierako harrera jasotzea, proiektuaren araberakoa, erakunde onuradunean. Harrera plan horrek barne izango du proiektuaren jasangarritasunari buruzko informazio atal bat.
k) Kontratua lanaldi osokoa izatea eta sei hilabeteko iraupena izatea gutxienez.
Ez dira diruz laguntzeko modukoak izango kontratazio hauek:
- Laguntza eskatu ondoren egindako kontratuen luzapenak.
- Kontratuen baturak. Dirulaguntzaren laguntza bakoitzean kontratu bakarra onartuko da.
- Kontratazio aurretiko 24 hilabeteetan enpresa berean edo beste enpresa batean, bi enpresetan % 25eko partaidetza duten bazkide erkideak izatekotan, zerbitzuak eman dituzten pertsonekin
egindako kontratazioak.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2026eko Urriaren 30era arte.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Ekinn Talent laguntzak 2026”.
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.
- Administrazio-dokumentazioa
- Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa) Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-
finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, sortutako enplegu-aukerari buruzko informazioa jasoko du.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzaileari buruzko balorazio teknikoa, 70 puntu gehienez, eta gutxienez 40 lortu beharko dira laguntza onartu ahal izateko.
- Sortutako enplegu-aukerari buruzko balorazio teknikoa, 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.
Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:
- Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1 Proiektuaren balorazio teknikoa 70 70 2. Sortutako enplegu-proposamenaren balorazio teknikoa 30 30 PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA 100 100 Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bost hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Laguntzak bi zatitan ordainduko dira.
Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
Dokumentazio hori aurkezteko epea honako hau izango da:
- Laguntza ebatzi baino lehen egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen horren datatik aurrera.
- Laguntza ebatzi ondoren egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren datatik aurrera.
Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) egindako kontratazioaren azken justifikazioaren ondoren eta aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
Dokumentazio hori aurkezteko epea honako hau izango da:
- Kontratuaren diruz lagun daitekeen aldia igarotakoan, hau da, kontratua hasten denetik 6 hilabete igarotakoan, gehienez ere hilabeteko epea epea izango da.
- Dirulaguntza jaso dezakeen aldia jakinarazpen hori egiten den egunean amaituta badago, gehienez ere hilabeteko epea izango da jakinarazpena egiten denetik.
* Ekinn Talent laguntzak % 40an kofinantzatuko ditu Europako Gizarte Funtsak, EAEko FSE+ 2021-2027 Programaren esparruan, EKINN TALENT programarako.
