Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik, eta Alderdi Eder Baso Argiztatu bihurtuko dute; Mikel Erentxunek emanaldia emango du eta, ondoren, 300 dronen ikuskizuna egongo da badian. Donostiako Gabonetako kanpaina gero eta ezagunagoa da hainbat atari espezializatutan; urtarrilaren 6ra arte iraungo du, argiztapen-elementu ikonikoek berrikuntza nabarmenak izango dituzte, eta adin guztientzako jarduerak eskainiko ditu. Elkartasuna eta kultura izango dira Tokiko Ekonomia eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, antolatutako kanpainaren oinarriak, eta Pertsona Solidarioaren Eguna edo Gabonetan Musika zikloa egingo dira, besteak beste.

2023ko Barometro Ekonomikotik ateratako lehen datuen aurrerapen baten arabera, Donostiako langabezia-tasa % 5,9koa da, Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik. Ane Oyarbide: “2023an argi ikusi dugu hiriak bere hazkunde ekonomikoa nola sendotu duen hirugarren sektore oso kualifikatu bati esker; eta gauza bera gertatu da ekintzailetza-tasarekin, 1.600 enpresa berri sortu baitira, horietako asko I+Gra bideratuak".

Enpresa Finkatuaren kategorian Wavegarden saritua izan da; Enpresa Gaztearen kategorian, berriz, Multiverse Computing-ek eraman du saria. Aurten Tecnalia aintzatetsi da, ikerketarekin eta teknologiarekin duen konpromisoagatik, hiriaren izena nazioartean proiektatuz. Berrikuntzaren XI. Asteari amaiera emateko, DSS INN sariak banatu dira gaur Maria Cristina Hoteleko Ibaia Aretoan. Aste hau Donostia Sustapenak antolatzen du, hiriko I+G+b ekosisteman diharduten eragile askorekin lankidetzan.

Urriaren 22tik urtarrilaren 7ra, hiriko zenbait auzotako gune batzuetan apaingarri bereziak egongo dira, merkataritza dinamizatzeko. Proiektuaren xedea da erosketarako ibilbide erakargarri eta atseginak sortzea, hala donostiarrentzat nola turistentzat, oro har. Donostia Sustapenak bultzatu eta Donosti ShopS kudeatzen duen OPEN DENDAK proiektuak zur eta lur utziko ditu hala donostiarrak nola bisitariak, gaurtik urtarrilaren 7ra arte, hiriko zenbait auzotan tokiko merkataritzarekiko harremana bultzatzeko prestatu dituen gune erakargarrien bidez.

Familiei zuzendutako EKINN Fest, publikoari zabaldutako San Sebastian Science Society topaketa eta EKINN Talent, Reale Arenan 350 gazte ingururekin egingo dena, izango dira hitzordu nagusiak WeekINN Berrikuntzaren XI. Astean. Berrikuntzaren Asteak berriz ere sortuko ditu aurten herritarren konexiorako espazioak, zientzia eta berrikuntza modu erakargarrian hurbiltzeko eta, horrez gain, zientzia ekosistema ezagutzera emateko, agenteen arteko interakzioa sustatuta.

Irailaren 5ean Donostia Sustapenak merkatuaren eta merkataritza-zentroaren kudeaketa hasi zuen. Ordutik, behar bezala funtziona dezan, beharrezkoak diren funtsezko zerbitzu guztiak mantendu eta aktibatzeko lanean aritu da. Datozen astetan, lurpeko parkingak Bretxako eraikinarekin lotzen duen tunela egokitzeko lanetarako, baserritarrentzako markesina jartzeko lanetarako eta Arrandegia eraikinaren azken proiektua idazteko lizitazioak argitaratuko dira. Aldi berean, Handizkarien Elkartearekin eta Bretxako okupatzaile guztiekin harremanak finkatu dira, informazioa eskatzeko, eta kontratuak aztertu ondoren, bigarren negoziazio-fase bat abiatuko da, irizpide homogeneoekin.