Azken ordua
Donostia Sustapenak herritarren eskura jarri ditu 50 plaza profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko ikastaro berrietan. Hirian bizi diren langabeentzat eta beren ibilbide profesionala
birbideratu nahi dutenentzat diseinatutako ekintza da. Ziurtagiri hauek ofizialak dira eta estatu osoan dute balioa. Helburua ikastaroa amaitu duten laneratzea erraztea eta lan jarduera garatzeko gaitasunak egiaztatzea da.
Sarea osatzen duten 33 erakundeen aurrean, berrikuntza eta talentua sustatzeko zein estrategia duen azaltzeko aukera izan du Donostia Sustapenak aipatu batzarrean. Talent House eraikina Donostia Sustapenaren harrera-planaren parte da eta REDELen Batzar Orokorraren egoitza izan da; izan ere, harrera-planak gure hirira lehen aldiz iristen diren ikertzaileen etorrera erraztea du helburu. Aurten, 'GARAPEN' Garapen Agentzien Euskal Elkarteak antolatu du batzarra Euskadin, eta, horretarako, Elkarteko kide den Udal Sozietatearen laguntza izan du.
Langabetuak hainbat udal proiektutan aldi baterako enplegatzeko zazpiehun mila euro baino gehiago erabiliko dira. Kalteberatasun-egoeran dauden donostiarren kontratazio mugagabea erraztuko da, 11.000 €-ta iritsi daitezkeen laguntzekin. Donostiak, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan, 1.210.638 €- ko zuzkidura aurreikusten du langabezian dauden donostiarrak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.
La Mención Especial a la producción audiovisual rodada en Gipuzkoa ha sido para la serie original de Disney + “Balenciaga” de Irusoin y Moriarti. El largometraje “Creatura”, dirigida por Elena Martín con la producción de Vilaüt Films, Lastor Media, Avalon y Elástica Films y la colaboración de la Barcelona Film Commission, Catalunya Film Commission, Garraf Film Commission y Maresme Film Commission ha sido la ganadora del XII Premio San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission.
Ekonomia eta Bertako Enplegurako Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, 1.567.000 euroko pakete berri bat jarri du abian laguntza, zerbitzu eta programa berrituetan. Pakete hori, 35 urtetik beherako gazte donostiarrei zuzenduta dago batez ere. Marisol Garmendia Ekonomia eta Bertako Enplegurako zinegotziak azpimarratu duenez, "gure gazte donostiarrek beren hirian lan egin ahal izatea lortu behar dugu, beren enpresa berritzaileak sortzeko dirulaguntzak eskainiz, sortu berri dituztenak bultzatu eta indartuz, eta, aldi berean, gure zientzia eta berrikuntza ekosistemako enpresei laguntza emanez, donostiar gazte kualifikatuak kontrata ditzaten eta, horrela, gure tokiko gazte-talentua atxiki dezaten.
Columbus Fundazioak antolatuta Irailaren 9tik 16ra RenHacer 2023 Jaialdia ospatuko da. Ekimen honi buruzko informazioa Viralgen-en bidez iritsi zaigu. Donostia Sustapenak ekimen honetan laguntzen du, musika onaz gozatzeko aukera ematen diguna eta, gainera, gaixotasun arraroak dituzten adingabeen bizitza aldatzen laguntzen duena.