- 11.000 euro arte irits daitezkeen dirulaguntzei esker, gehienez ere 76 donostiar langabeturen kontratazioa bultzatuko da neurri hauekin.
- 650.00 euro esleitu dira, halaber, zenbait udal proiektutan langabetuak aldi baterako kontratatzeko.
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren esparruan, Donostiako Udala, Donostia Sustapenaren bitartez, 1.210.544 € bideratzen hasi da, langabezian dauden hainbat donostiar aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.
Planaren helburua hiriko langabeen lan aukerak hobetzea da, batez ere zailtasun gehien dituzten pertsonak kontuan hartuta: 35 urtetik beherakoak, 55 urtetik gorakoak, emakumeak eta iraupen luzeko langabeak (DSBE/BGDS dirulaguntzen titularrak edo onuradunak direnak).
"Kontrataziorako laguntzak" dagoeneko aktibatuta daude; enpresentzako laguntzak dira eta 547.686,31 euroko aurrekontua dute. Horrela, 76 langabeturi kontratu mugagabea edo aldi baterakoa egin izango zaie.
35 urtetik beherako, 55 urtetik gorako edota iraupen luzeko langabeak (DSBE/BGDS jasotzen dutenak) kontratatzen dituzten enpresa eskatzaileek 10.000 euro arteko laguntzak jasoko dituzte lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta 5.000 euro artekoak lanaldi erdiko kontratu bakoitzeko. Kolektibo horietakoak ez diren pertsonak kontratatzen badira, enpresek 8.000 euro arteko laguntza jasoko dute lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta 4.000 euro artean lanaldi erdiko kontratu bakoitzeko. Laguntza guztiak % 10 igoko dira, kontratatzen den pertsona emakumezkoa izanez gero.
Gainera, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan, Donostian langabezia zeuden hainbat lagun udal proiektuetan lanean hasi direla baieztatu ahal izan da irailaz geroztik. Lan aukera horiek 662.857,69 euroko aurrekontua izan dute, eta langabetu donostiarrei aukera emango diete hainbat udal proiektutan 3-6 hilabete bitartean lanean hasteko, haien lan garapena eta garapen pertsonala ahalbideratuz. Eskatzaile horiek guztiak eta proiekturen bat esleitu zaienak, urtea amaitu baino lehen hasiko dira lanean aipatutako proiektuetan.
EHelburua 133 kontratu sinatzea da, iaz baino 4 gehiago; horietatik 57 udal proiektuetan, edo gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetan, aldi baterako lanean hasteko izango dira, eta beste 76ak langabeei mugagabeko edo aldi baterakoa kontratuak egiten dizkieten enpresak laguntza-bidez babesteko.
Donostia Sustapenak bultzatuta, enpleguaren sorrera errazten duten politiken aldeko eta langabeak lan-merkatuarekin harremanetan jartzea errazteko laguntza eta zerbitzuen zerbitzu iraunkor baten apustuaren barruan kokatuta dago plana. 2023. urtean, hainbat erakunde eta entitaterekin lankidetzan, 2 milioi euro inguru inbertitu ziren kontratazioa eta enplegua sortzen laguntzeko programetan.
Informazio guztia eskuragarri dago jada Lanbideren web-orrian eta www.fomentosansebastian.eus gunean