Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Estrategia 2026 programa

 

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak hazteko laguntza programa.

Laguntza horien helburua da balio erantsi handia eta hazteko potentziala duten ETE eta start-up berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna babestea, garapen lehiakorrean jauzi bat egitea eta produktibitatea handitzea ahalbidetuko dieten proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz.

Beraz, berritzaile-kalitatea duten proiektuak izan beharko dira, eta horien hazkundean eragina duten lan-ildoak aurkeztu beharko dituzte, enpresen produktibitatea handituz jarduerari eta kualifikazio handiko enplegua sortzeari dagokienez.

Laguntza horiek berrikuntzaren eta talentuaren garapenaren aldeko apustua dute oinarri, eta Donostiako enpresa berritzaileek sustatutako enpresa proiektuen hazkundean oinarritzen dira. Enpresa horiek beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan ikerketa jardueratik edo merkatuaren ezagutzatik sortutako ezagutza txertatzen dute, eta horietan oinarritzen da negozio estrategia teknologiaren garapen eta erabilera intentsiboan.

 

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?

    Hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

    a) Irabazpidezko jarduera ekonomiko bat duten pertsona fisikoa, hau da, pertsona juridikoa izatea, edota aurreko nortasunik ez duten baina ordenamendu juridikoan onargarria den moduan eratu diren elkartea izatea.

    Pertsona juridikoen kasuan eta nortasun juridikorik edo fisikorik gabeko elkartearen kasuan, gainera, honako baldintza hauek bete beharko dira:

    Pertsona juridikoak badira, eskaera egiten den unean enpresa txikiaren baldintza betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da horretarako baldintzak betetzen dituena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluak horren inguruan arautzen duenari jarraikiz:

    1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    3. Langileen batez besteko kopurua 50etik beherakoa izatea.
    4. Lehen adierazitako baldintzetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25 edo gehiagoko partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta foru- arau honetako IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatzen bazaie.

    Erakundea sozietate taldekoa denean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluarekin bat, aipatutako langile kopuruek taldea osatzen duten erakunde guztiei egingo diete erreferentzia.

    b) Laguntza eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomiko bat gauzatzea.

    c) Donostian izatea lantokia, eta bertan garatzea diruz lagundutako jarduerak.

    d) Tokiko proiektu bat izatea, eta diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatuta egotea. Nazioartekotze- eta sustapen-ekintzetarako dirulaguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluko definizioarekin bat, Donostian izan beharko da.

    e) Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak izatea, eta negozio eredu eskalagarria aurkeztea. Enpresa eta/edo entitateen proiektuak izango dira, jarraian definitzen den moduan:

    I) Enpresa berritzailea: aurkeztutako memoria teknikoaren bidez, produktu, zerbitzu edo prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen dituena edo etorkizunean garatuko dituena bere sektorean nagusi den teknikarekin alderatuta; enpresa berritzaileak teknologian oinarrituak edota berrikuntza teknologikoaren bidez garatuak dira, eta inpliziturik dute porrot teknologiko edo industrialaren arriskua.

    II) Oinarri teknologikoko enpresa: teknologia sortzeko gaitasuna duena; oinarri teknologikoko enpresen jarduna jakintza zientifiko eta teknologikoan oinarritzen da, eta haien jarduera, berriz, kualifikazio handiko zientzialarietan eta langile teknologikoetan, bai eta negozio garapenean adituak diren langileen lanean ere; halako enpresek garatzen duten jarduera teknologia propioen ustiapen ekonomikoa izaten da, edo jakintza eragileek garatutakoa, eta enpresa jarduerak produktu, zerbitzu edo prozesu berriak garatzea ahalbidetzen du, ondoren merkatuan txertatzeko.

    Honako hauek ezingo dira onuradun izan:

    a. Fundazioak eta elkarteak, irabazteko asmorik gabeak.

    b. Irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondare sozietate eta/edo profesionalen elkargoen eta/edo Sektore Publikoko erakundeen (hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duen Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasota daudenen) menpe dauden erakundeak, ezta aipatutako horietan % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak ere.

    Salbuespen gisa, onuradun izan ahalko dira, apartatu honetan deskribatutako kasuan egon arren, ondoko baldintzetako bat betetzen duten erakundeak:

    • Haien erakunde nagusia edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izatea.
    • Eskaera egiten duen erakundea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kidea izatea.

    c. Estrategia laguntza hauek ez dira bateragarriak EKINN+ 2026 programarekin. Hori dela eta, EKINN+ 2026 programaren onuradunak ezingo dira izan Estrategia laguntzen onuradun.

  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Deialdi honetan, gehienezko bi zenbateko egongo dira:

    a.) 15.000 euro-ko gehieneko zenbatekoa, EKINN+ 2024 eta 2025, Inkubagailua 2026 eta Ekinn+ Sendotzea 2026 programaren onuradun izan den erakunde eskatzailearentzat, eta/edo jarduera nagusia SEIC-Teknologikoekin edo biozientzien eremukoak dituen eta CNAE2025 eta CNAE2009 kodeetan sailkatuta dagoen erakundearentzat:

    • Talde mailan (2 digitu): 62, 71, 72
    • Maila espezifikoan (4 digitu): 32.50, 46.46, 86.22, 26.60

    b.) 10.000 euroko gehieneko zenbatekoa, gainerako erakundeentzat Entitate eskatzaile bakoitzeko laguntza bat eman ahal izango da.

    Diruz lagun daitezkeen proiektuak gauzatzeko epea 2026eko Urtarrilaren 1etik 2027ko Martxoaren

    31ra bitartekoa izango da. Diruz lagun daitezkeen gastuak justifikatzen dituzten fakturek ere aldi horretakoak izan beharko dute. Gastuak justifikatzen dituzten fakturen ordainketak 2026eko Urtarrilaren 1etik 2027ko Martxoaren 31ra bitartean egindakoak izango dira. Fakturek erabat ordainduta egon behar dute, onartuak izateko. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek izango dira, eta % 70ean diruz lagundu ahal izango dira. Diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau da:

    1. FINANTZAKETARAKO SARBIDEA, 10.000 €-ko laguntza gehienez

    Diruz laguntzeko moduko kontzeptuak izango dira enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitza zein inbertsio gastuak. Enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitzarako edo inbertsioetarako laguntza eskatu ahalko da.

    2. PRODUKTU EDO ZERBITZUEN BERRIKUNTZA: lehen produktuaren edo produktu berri baten garapena: 15.000 €-ra arte gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarako aholkularitza eta laguntza, ikerketa eta garapen proiektuak, produktu berriak garatzeko tresna eta materialetarako inbertsioak, kanpoko adituek egindako txostenak, ziurtagiriak eta auditoretzak.

    3. I+G BABESTEA: 15.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: kontratu bidezko ikerketa eta/edo garapenerako aholkularitza eta laguntza, kanpoko iturriekin izenpetutako lizentzia akordioen bidez eta merkatuko prezioetan erositako edo eskuratutako ezaguera tekniko eta patenteak, jabetza industrial eta/edo intelektualeko eskubideak erosi, babestu eta merkaturatzeko aholkularitza kostuak.

    4. BERRIKUNTZARI LOTUTAKO ESTRATEGIA ETA NEGOZIO EREDUAK: 10.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarekin lotutako edo zaintza teknologikoaren edo adimen lehiakorraren inguruko estrategia eta negozio ereduetarako aholkularitza eta laguntza.

    5. MERKATUEN GARAPENA: 10.000 €-ko gehieneko laguntza

    Laguntza eskatu ahal izango da merkatuen garapenerako aholkularitza eta laguntza gisa. Aholkularitzaz bestelako inbertsio-gastuekin lotutako kostu guztiek aukeratutako merkatua garatzeko plan bat izan beharko dute, eta koherentea izan beharko dute aurkeztutako gastuekin

    6. PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA: 6.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: prestakuntza espezializatuko gastuak, proiektu berritzaileari lotutako langilearenak, business management, diseinu eta teknologiaren alorretan.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdia 2026eko Irailaren 10ean itxiko da.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2026 Estrategia Laguntzak” adieraziko da.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.

    Eskaera egiteko unean, justifikazioan eskatutako dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango da. Kasu horretan, justifikazioa osorik egin beharko da. Justifikazio bakarra onartuko da, laguntzaren xede diren gastu guztiekin eta ez justifikazio partzialekin. Beraz, eskaera bi modalitatetan egin daiteke.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da (8. artikulua):

    • Administrazio-agiriak
    • Memoria deskribatzaile teknikoa (“Memoria teknikoa” eranskina) Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.
    • Memoria ekonomikoa: laguntzaren xede den jardueraren memoria ekonomikoa. (“Estrategiaren finantza-memoria” eranskina)
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22. artikuluan aurreikusitakoa, honako printzipio hauen arabera: publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko efizientzia.

    Eskaerak kanpoko adituek ebaluatuko dituzte, eta, gainera, onartutako proiektuen eta gastuen betearazpenaren jarraipena egin ahal izango dute, bai eta oinarri arautzaile hauek aplikatzean sortzen diren gaiak ebatzi eta interpretatu ere.

    Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

    • Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuen ebaluazioa honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

    1. Bikaintasun zientifiko-teknikoa

    34

    2. Kalitatea eta kudeaketa ezarpenean

    33

    3. Proiektuaren eragina 33

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    100

     

    Eskaera bat hautatu ahal izateko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu izango da 2. irizpidean. Inplementazioaren kalitatea eta kudeaketa; beraz, kanpoan geratuko dira eskatutako gutxieneko puntuazio hori baino puntuazio txikiagoa lortzen duten eskaerak.

    Hautatuak izan diren eskabideak bakarrik igaroko dira laguntzaren balorazio ekonomikora.

    Donostiako Sustapen Programan (EKINN+ 2024 eta EKINN+ 2025), Inkubagailua eta EKINN+ Sendotzea 2026 programetan (betiere enpresa behar bezala eratuta badago) onartu diren proiektuek 5 puntu gehiago izango dituzte balorazioan, betiere ezarritako gutxienekora iritsi badira, Donostiako start-up berriei hazten laguntzen jarraitzeko.

    Onartutako proiektuak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, eta irizpide horiek aplikatuz baloraziorik handiena lortu dutenak esleituko dira, kreditu erabilgarriaren barruan deialdian ezarritako mugarekin. Ebazpena emateko unean, onartutako proiektu bakoitzeko gehieneko laguntzaren zenbatekoa adieraziko da.

    Bi eskaera edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, 2. ebaluazio-irizpidean (Inplementazioaren kalitatea eta kudeaketa) puntuazio handiena dutenei emango zaie lehentasuna. Berdinketak jarraitzen badu, 1. ebaluazio-irizpidean (Bikaintasun zientifiko teknikoa) puntuazio handiena duena lehenetsiko da

    3. ebaluazio-irizpidearen arabera (Proiektuaren eragina). Berdinketak jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio eskaerak aurkezten diren hurrenkerari.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bost hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Laguntza horiek justifikatzeko epea 2027eko Apirilaren 30ra artekoa izango da.

    Laguntzaren ordainketa ez da inoiz izango laguntza ematerakoan onartutako gastua baino handiagoa. Ez dira kontuan hartuko kontzeptu bakoitzean emandako zenbatekoak gainditzen dituzten justifikazio-fakturak.

    Estrategia-laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

 

Laguntza ekonomiko itxiak