Urteroko topaketak I+G+B sistema nazionaleko ehunka protagonista biltzen ditu azken hamarkadetan Aurtengo urtekaria berrikuntzaren eta desberdintasunaren arteko loturari buruzko gogoeta gisa aurkezten da, eta Cotec erakundeak esparru horretan garatzen duen jardueraren zati handi bat jasotzen du Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak parte hartu dute COTEC Fundazioak Madrilen egin duen urtekariaren aurkezpenean.

Azken 25 urteetan Donostian zientziak izan duen bilakaerari buruzko erakusketa bat jarriko da Alderdi Ederren Urriaren 22tik 28ra bitartean ospatuko den WeekINNaren edizio honetan, parte hartzen duten Donostiako ekosistema berritzaileko eragile inplikatuen errekorra egongo da.

Donostiako Sustapenak, Donostiako enpresa-ekosistema babesteko estrategiarekin jarraituz, prestakuntza- eta aholkularitza-jardunaldi berri bat antolatu du, ikus-entzunezko ekoizleei, enpresei eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalei zuzendua. Jardunaldia online izango da, urriaren 19an, 10:00etatik 11:00etara, eta ikus-entzunezko sektorean adimen artifizialaz egiten ari diren aplikazioari buruz arituko da. Teknologia horrek sektorean dituen gakoak, aukerak eta etorkizuna aztertuko dira.

Bere hirugarren edizioan, azoka Harria parkearen estalkipean egongo da 09:30etik 14: 00etara. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Altza auzoko Tokiko Produktuen Merkatuaren edizio berri bat, hirugarrena, antolatu du datorren larunbaterako, urriak 15. Oraingoan, tokiko ekoizleen 13 postu egongo dira merkatuan, eta Harria parkearen sarrerako estalkipean jarriko dituzte salgai produktuak, 09:30etik 14: 00etara.

Datorren urriaren 22tik, larunbata, eta 28ra, ostirala, bitartean, Berrikuntzaren Astearen bederatzigarren edizioa ospatuko da. Aurten, Zientzia eta Berrikuntza: etorkizuneko hiria izango da leloa, eta Donostiak zientziaren garapenaren alde azken urteotan egin duen apustua aztertuko da, eredu berritzaile, iraunkor eta inklusibo baten bidez, Zientzia eta Berrikuntzaren hiri bihur dadin.

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak berrikuntzarekin konprometitutako konpainia global honen IKOR Technology Centre I+G unitatea ezagutu dute Enpresa honek urteak daramatza lanean Donostiako Sustapenarekin ezagutzaren transferentzia, ekintzailetza eta talentuaren garapena sustatzeko