Uztailak 4 | 11:30etatik 15:30etara | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
Uztailaren 4an "Gazte Talentua eta Hiriak" izeneko topaketa ospatuko dugu. COTEC Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izango da, eta bertan aurkeztuko dugu “Gazte talentua hirietan eta erakundeetan indartzeko lankidetza-gida”. Horrez gain, gazteei gure hirietan aukera gehiago eta hobeak eskaintzeko moduen inguruan hausnartuko dugu.
Dokumentu hau Cotec Lantalde batean egindako hilabeteetako lanararen emaitza da, eta gazte talentua, lurralde-ikuspegi batean onarrituta, eta eragile ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez, aktibatzea du helburu. Gidak hausnarketarako marko bat eskaintzen du, baita hiri eta erakunde ezberdinen esperientzietan oinarritutako adierazle eta kasu praktikoak ere. Horrela, dokumentuak gazteen erronkei modu eraginkorrean erantzun eta tokian tokiko testuinginura egokitutako irtenbideak bilatzerakoan inspirazio izatea du helburu.
Saioa norberaren esperientziak eta ikasitakoa partekatzeko, elkarlan-aukerak zabaltzeko eta lankidetza-lerroak sendotzeko gune izango da, gazteentzako hiri inklusibo, berritzaile eta bizigarriagoak eraikitzeko konpromisoak bultzatuz.
Era berean, gazteei parte-hartzeko foro bat eskaintzea dugu helburu ekitaldian. Horretarako, tokiko gazteek formakuntzari, lan-merkatuari, garapen profesionalari, bizi-kalitateari eta parte-hartzeari buruz duten esperientziak eta ikuspegiak entzungo ditugu.
JARDUNALDIAREN EGITARAUA:
11:30-12:00 –Erregistroa (30’)
12:00-12:20 – Ongietorria eta “Gazte Talentua eta Hiriak” ekimenaren aurkezpena (20’)
12:20-12:50 – Aurkezpen elkarrizketatua: “Gazte talentua hirietan sustatzeko gida” -ren aurkezpena eta lan-taldeko kideen arteko elkarrizketa irekia, egindako lanaren eta ateratako ondorio nagusien inguruan (30’)
12:50-13:20 – Elkarrizketa irekia: “Gazteek eraldatzaileak, Hiri inspiratzaileak.”
Elkarrizketa irekia, gazteen ahotsak protagonista bilakatzen diren saioa. Bertan, euren bizipenak, proposamenak eta itxaropenak partekatuko dituzte, hiriek eta erakundeek euren ibilbide pertsonal eta profesionaletan lagun dezaten (40’)
13:20-13:30 – Itxiera (10’)
13:30-15:30 – Cotequeoa (120’)