Ekin+

Ekin+ empresa proiektu berritzaileak
bizkortzeko programa

Zure proiektu berritzailearen ibilbidean lagunduko dizugu.

Proiektu berritzaile bat sortzeko eta finkatzeko laguntza bila ari bazara, hori lortzen lagunduko dizugu. Ekin+ hamar hilabeteko programa bat da, zure proiektua martxan jar dezazun. Honi esker, aholkularitza eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzu, eta zure ideia proiektu berritzaile gisa baliozkotu ahal izango duzu.
* Gainera, orain Talent Housen ostatu bat izatekoaukera duzu RTalent Egoitza programari esker. Programa honi esker alokairu hobaridun, eta bi urteko gehieneko egonaldia izan dezakezu zure ibilbide profesionala egiten jarrai dezazun.Hemen aurkituko duzu informazio guztia..

  • NORK PARTE HAR DEZAKE EKIN+ PROGRAMAN?

    Ekin+ programan parte har dezakezu, baldin eta:

    Donostian enpresa-proiektu berritzaile batekin ekin nahi duzu. Enpresa berritzaile bat duzu Donostian, duela 5 urte baino gutxiago sortua. Ekin+ Osasuna programan sartu nahi izanez gero, enpresak 7 urte arte eraman ahal izango ditu sortuta.

  • ZERTAN DATZA EKIN+?

    Hiriak aurrez aurre dituen erronken eta kultura ekintzailea garatuz talentuan oinarritutako Donostia Sustapenaren ekintzailetza estrategiaren ildotik, Ekin+ programarekin enpresa proiektu berritzaile berriak azkartzera eta ekosistema tokiko zein nazioarteko mailan uztartzera bideratzen gara.

    Ekin+ programa sektore anitzekoa da, eta mota guztietako enpresa proiektu berritzaileak biltzen ditu, teknologikoak izan edo ez.

    Ekin+ hamar hilabeteko aholkularitza programa bat da, proiektu berritzaile bat abian jartzeko. Hari esker, aholkularitza eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzu, eta zure ideia proiektu berritzaile gisa baliozkotu ahal izango duzu.

    Honela funtzionatzen du ekin+ programak:

    1.- Aholkularitza jasoko duzu hamar hilabetez, bi fasetan banatuta. Lehendabizi, fase trinkoa, lau hilabetekoa, eta, bigarrenik, jarraipen fasea, sei hilabetekoa.

    Denbora horretan:

    • Ekin+ coworking espazioa erabili ahal izango duzu (Talent House eraikinean), zure proiektua garatzeko.
    • Finantzaketa emango zaizu, eta, beraz, lehentasuna izango duzu Elkargiko Abalen Funtserako.
    • Aholkularitza espezializatua jasoko duzu proiekturako interesgarriak diren hainbat arlotan: finantza planaren garapena, negozio eredua, nazioartekotzea, berrikuntza, jabetza intelektualeko estrategia, merkaturatzea, marketina eta komunikazioa, I+G+B finantzaketa, datuen kudeaketa ingurune digitaletan.
    • Banakako tutoretzak izango dituzu ezarritako helburuak lortzeko eta zure ibilbide orria diseinatzeko.

    2.- Laguntza ekonomikoa jasoko duzu (5.000 eurora artekoa) zure ibilbide orrian ezarritako helburuak betetzeko.

    3.- Egitasmoa proiektu berritzaile gisa balioztatzea. Hartara, Donostia Sustapenaren 2021eko programa eta laguntzen deialdian parte hartu ahal izango duzu, betiere laguntza bakoitzean adierazitako baldintzak betetzen badituzu eta eskabidea behar bezala aurkezten baduzu.

    4. Ahalmen handiko enpresa-komunitate bateko kide izango zara.

  • NOLA PARTE HAR DEZAKET EKIN+EN?

    Parte hartu ahal izateko, zure hautagaitza aurkeztu behar duzu deialdietan. Urtero, ekin+en deialdi orokor bat egiten dugu, bai eta esparru zehatzetako beste deialdi batzuk ere, hala nola Osasuna.

CONOCE LAS ÚLTIMAS CONVOCATORIAS

EKIN + DATUETAN

Hiriak aurrez aurre dituen erronkekin eta hiriaren ekintzailetza-estrategiarekin bat etorriz, Ekin+ programarekin tokiko talentua garatzera eta kultura ekintzailea sustatzera bideratzen gara, proiektuak bizkortzera ekimen ekintzaile berritzaileak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatuz, eta ekosistema tokiko zein nazioarteko mailan lotuz.

126 proiektu berritzaile lagundu dira

Ekin+ startupak bizkortzeko programa gure ekintzailetza-estrategiaren jarduera-ildo nagusietako bat da, eta 2014tik 126 enpresa-ekimen lokal berritzaile babestu ditu.

2017tik parte hartu duten proiektuen sektoreak

TICs

Bioosasuna

Industria 4.0

EnergIa

Industria

Materialak / Bestelakoak

Lorpen garrantzitsuak

EKIN+ enpresek lortutako aintzatespen eta lorpenetako batzuk, berritzaileak, balio erantsia eta lehiakortasuna direla frogatzen dutenak:

Oraingo edizioko proiektuak

Donostiako Sustapenaren Ekin+ programak enpresa-proiektu berritzaileak bizkortzeko edizio berri bati ekin dio, eta 23 enpresa berriak bildu ditu. Hautatutako proiektuak, batez ere, 4.0 industriara eta IKTetara, bioosasunaren sektorera eta energiara bideratzen dira. Parte hartzen duten startup guztietatik hamar emakumeak dira buru, eta % 13 zentro teknologikoetako spin-offak dira.

IKUSI PROIEKTUAK EKIN+ EKITALDIA EKITALDIKO ARGAZKIAK EKITALDIKO BIDEOAK

EZAGUTU EKIN+ETIK IGARO DIREN PROIEKTUAK

  • Mixie Digital

    StartUp INN
    Gaur MIXIE digital, S.L. ezagutuko dugu. Mixie Digital, 2019an sortutako startup donostiarra da, eta business inteligence plataforma oso berritzailea garatu du... Ikus bideoa.

  • Aglaya

    StartUp INN
    Gaur AGLAYA s ezagutuko dugu. Aglayak ekitaldien munduaren eskura jartzen du 3D inguruneen bidez Errealitate Birtualeko ekitaldiak, azokak eta kongresuak ... Ikus bideoa.

  • Mepro

    StartUp INN
    Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Spin-Off bat da, eta espermatozoide onenak hautatzeko gai den gailu mediko bat garatu eta merkaturatuko du... Ikus bideoa.

  • Peta Optic S.L.

    StartUp INN
    Peta Optik telekomunikazio optikoen berrikuntzan abiagune nagusi bat da OSCM (Optical Space Connected Modulation) asmatuz, gaur egungoa baino telekomunikazio... Ikus bideoa.

  • Celleric

    StartUp INN
    Celleric Inteligentzia Artifiziala garatzen duen enpresa da. Gure soluzioa karioterapia automatizatuko sistema bat da Airen laguntzaz diagnostikoa egiteko... Ikus bideoa.