Guztira 650.000 eurotik gora inbertituko dira langabetuak askotariko udal proiektuetan aldi baterako kontratatzeko. Halaber, Donostiako 76 langabeturen kontratazio mugagabea sustatuko da, 11.000 euroraino hel daitezkeen laguntzekin. Enplegua Sustatzeko Lanbideren Tokiko Ekintza Planaren esparruan, Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 1.210.544€-ko partida bat dauka, Donostiako langabetuak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.

Donostia Sustapenak 2, 1 milioi lortu ditu Eusko Jaurlaritzaren Europako Plus Gizarte Funtsetik, "EKINN Talent" eta "EKINN Harrera" proiektuen % 40 finantzatzeko. Ane Oyarbide: "EKINN Talent eta EKINN Harrera ekimenekin, Donostiak 225 lanpostu kualifikatu sortuko ditu eta ekintzaileen 5.000 kontsultari erantzungo die". Donostiako Udalak, Sustapen Sozietatearen bitartez, 2,1 milioi euroko dirulaguntza lortu du Eusko Jaurlaritzaren “Europako Plus Gizarte Funtsa 2021-2027” (Euskal Autonomia Erkidegoko FSE+) programaren bitartez; gainerako diru ekarpena Donostia Sustapenak egingo du.

Donostiako Udalak, Sustapen Sozietatearen bitartez, hiriko merkataritzari ematen dion laguntza berritu du, Donostia Shopsekin 250.000 €-tik gorako hitzarmen baten bidez, lehiakortasuna hobetzeko eta sektorea indartzeko ekimenak garatzeko Donostiako Udalak, Sustapenaren bidez, 250.470 €bideratuko ditu aurten San Sebastián Shops merkataritza-plataformarekin urtero sinatzen duen lankidetza- hitzarmenera.

Martxoan Larres parkean landatutako zuhaitzek iazko Gabonetako Azokaren emisioak konpentsatuko dituzte eta inguruko biodibertsitatea berreskuratzen lagunduko dute. 2030. urterako, Donostiako Gabonak klimatikoki neutroak izatea da helburua. Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua Larres parkean landatu diren 250 espezieak (haritzak, urkiak, hurritzak, lizarrak, astigarrak...) ikustera joan dira. Donostiako Altza auzoko Tomasene inguruetan landatuta, zuhaitz horiek Donostiako Gabonetako Azokaren emisioak konpentsatuko dituzte.

Ane Oyarbide: "EKINN, Donostia Sustapenaren jauzi kualitatiboa da, ekintzailetza-zerbitzuak donostiarrei hurbiltzeko". EKINNek, Donostiako Berrikuntza- eta Ekintzailetza-Nodo berriak, 100 egun bete ditu. Joan den otsailaren 26an ireki zizkion ateak hiriari, Donostiako Sustapenak ekintzailetzaren alde egiten duen apustua indartzeko asmoz, Donostiako berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako eragileekin lankidetzan. Hirian ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileen garapena sustatzeko konpromisoari zor zaio apustu hori.

Azoka osatuko duten Gabonetako etxolak eta food-truckak Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan bilduko dira. Interesa duten saltokiek eta negozioek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidera bidal dezakete eskabidea. Epea uztailaren 22an amaituko da. Aurten ere Gabonetako Azoka funtsezkoa izango da Gabonetako kanpainarako, eta azokako etxoletako bat eskuratzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Azken urteotan, Donostian ez ezik, Espainiako iparralde osoan ere sona handiko Gabonetako azoka bihurtu da.