• Etxea
  • Azken ordua
  • 600.000 euro baino gehiago jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa sustatzeko laguntza eta zerbitzuetarako

600.000 euro baino gehiago jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa sustatzeko laguntza eta zerbitzuetarako

  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak instalatzeko eta energia-eraginkortasunean edo jasangarritasunean inbertitzeko laguntzak milioi erdi eurotik gorakoak dira.
  • Karbono-aztarnaren kalkulua, eraginkortasunaren diagnostikoak edo energia-auditoretzak dira Donostia Sustapenaren webgunetik eska daitezkeen zerbitzuetako batzuk.

Donostia Sustapenak, hiriko garapen ekonomiko eta berrikuntzarako agentziak, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua eta Europar Batasuneko funtsek finantzatua, zerbitzuen, programen eta laguntzen eskaintza oso bat egiten du lehiakortasuna hobetzeko eta ostalaritzaren, ostatuen eta sektoreari lotutako beste enpresa batzuen trantsizio berde eta iraunkorra sustatzeko hirian.

Ekimen horiekin, batzuk jada sektorearen eskura daudenak, eta guztira 600.000 eurotik gorakoak, Udal Sozietateak berretsi egiten du hiri-ekonomiaren garapen arduratsua bultzatzeko eta enpresei eredu jasangarriagoetarako eraldaketan laguntzeko konpromisoa.

Laster honako laguntza hauek egongo dira eskuragarri:

Energia-eraginkortasuneko inbertsioetarako laguntzak. Energia-kontsumoaren murrizketa, garapen ekonomiko arduratsua eta gizarte-ongizatea bermatzen dituzten neurrietarako. Zehazki:

  • Berotzeko, girotzeko, hozteko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko jarduketak.
  • Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak.
  • Autokontsumo- eta biltegiratze-jarduerak energia-iturri berriztagarriekin (fotovoltaikoa).

Proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 35.000€-koa izango da, eta laguntzaren intentsitatea diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 izango da, eta %10 gehiago enpresa txikien edo mikroenpresen kasuan.

Jasangarritasunean inbertitzeko laguntzak

Kasu horretan, ingurumena zaintzea bermatuko duten eta enpresen hazkundea bultzatuko duten neurriak izango dira. Zehazki:

Helburu hauek dituzten sistema edo ekipamendu hauek ezartzea:

  • Instalazioetan birziklatze- eta konpostatze-prozesuak erraztu eta hobetzea.
  • Erabili eta botatzeko plastikoen erabilera murriztea eta alternatiba jasangarriak sustatzea.
  • Elikagaien hondakinak eta galerak murriztea.
  • Berrerabiltzea eta birziklatzea lehenestea, ezabatzea baino.

Kasu horretan, gehieneko zenbatekoa 25.000 €-koa izango da dirulaguntza bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 ere estaliz, eta %10 gehiago enpresa txikien edo mikroenpresen kasuan.

Laguntza horiez gain, honako zerbitzu eta laguntza hauek ere eska daitezke Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus/es/ocioturistico

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko laguntzak: 20.000 € arteko laguntza establezimenduetako azpiegiturak modernizatzeko, eta mugikortasun jasangarria sustatzeko.

Jasangarritasuna hobetzeko banakako plana: Hobekuntza-arloak identifikatzen dituen eta negozio bakoitzean jasangarritasuna optimizatzeko estrategiak taxutzen dituen neurriko programa.

Karbono-aztarna kalkulatzeko zerbitzua: Funtsezko tresna da enpresek ingurumen-inpaktua neur eta kudea dezaten, praktika ekologikoagoak hartzea erraztuz.

Eraginkortasunari eta energia-auditoretzei buruzko diagnostikoak: Instalazioen ebaluazio integrala, sektoreko establezimenduetan energia-errendimendua hobetzera bideratutako proiektuak idatziz.

Jasangarritasunari buruzko prestakuntza: Sektoreko profesionalak praktika jasangarrietan eta teknologia berrien ezarpenean prestatzen dituzten ikastaro eta tailer espezializatuak.

Ekintza horiek hiri-ekonomia indartzeko Donostia Sustapenaren estrategiaren barruan kokatzen dira, hiria berrikuntzaren eta garapen jasangarriaren erreferente bihurtzeko, eraginkortasuna, berrikuntza eta ingurumenarekiko errespetua uztartuko dituen hazkunde-ereduaren alde eginez.


KOFINANTZAKETA

* Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Europar Batasuneko Next- Generation funtsek finantzatuta.

faldon next turismo color pos