Hala islatzen da, gaur, Donostian, hiriko berrikuntza ekosistemako agente nagusien aurrean aurkeztu den COTEC Fundazioaren Enplegu Teknologikoaren Mapan. Donostia Sustapenaren hiriko berrikuntza, talentua eta ekintzailetza bultzatzeko estrategia sendotze aldera, lankidetza estrategikoak abian jarri dira, besteak beste, COTEC Fundazioarekin.

Hiria, Donostia Sustapenaren eskutik, berrikuntza publikorako estrategia bat garatzen ari da, eta urriko Kongresuaren egoitza izatea aurrerapausoa izango da bide horretan. Donostiak Espainia osoko sektore publikoko mila profesional baino gehiagori emango die harrera topagune horretan, ikaskuntzarako espazioak, konexio estrategikoak eta tokiko ekosistemarako aukera berriak proposatuz. Donostia NovaGob 2026 Berrikuntza Publikoaren Kongresuaren egoitza izango da, esparru horretako estatuko topaketa nagusia, eta urriaren 29an eta 30ean antolatuko da haren XIII. edizioa, Kursaal Kongresu Jauregian. Donostia Sustapena izango da Euskadin lehen aldiz egingo den hitzordu horren erakunde sustatzailea. 

Donostiak emakume erreferenteen talentua eta ekintzaile-gaitasuna balioesten ditu, eta haien lidergoa eta eraldatzeko gaitasuna nabarmentzen ditu. Emakumeen talentua eta berrikuntza bultzatzen duen tokiko enpresa ere saritzen da, berdintasunarekin konprometitutako enpresa-eredua sendotuz. Ane Oyarbide: “Aukera berdintasuna justizia kontua da, baina baita gure hiriarentzako berrikuntza eta lehiakortasun motorra ere; benetako aukerak sortzen ditugunean, emakumeak dira Donostia gidatzen eta eraldatzen dutenak, hiri berritzaileago, inklusiboago eta etorkizun handiagoa duen baterantz aurrera eginez”.

Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia: “EKINNera datorren ekintzailearen profila gazteria, kualifikazioa eta berrikuntzaren aldeko apustuagatik bereizten da, datu bereziki garrantzitsu batekin: emakumeen ekintzailetzaren hazkunde jarraitua”. Gunea Donostia Sustapenaren estrategiako funtsezko pieza bihurtu da hiriko ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko

Donostiako bederatzi ikastetxetako 300 ikaslek parte hartu dute bederatzigarren edizio honetan, eta hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak garatu dituzte, teknologia disruptiboak txertatuz.. Ane Oyarbide: “Donostia Innovation Challenge funtsezko tresna da Donostiako gazteriarekin konektatzeko, entzuteko eta Donostiaren benetako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzeko”

Udalak Donostia Sustapenaren bidez Gabonetan bultzatzen duen programazioak 27,8 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu du, herritarren parte-hartzea handitu du eta tokiko merkataritza, enplegua eta hiriko esperientzia partekatua indartu ditu. Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguaren zinegotziaren ustez, “Donostiako Gabonek beren nortasuna dute, eta onura nabarmenak ekartzen dizkiete herritarrei. Talde-proiektu horrek tokiko ekonomia zaindu, enplegua sortu eta hiriaren harrotasuna indartzen du”. Kanpainak egindako karbono-aztarnaren azterketak agerian utzi du murrizketa nabarmena izan dela: 2023-2024ko 70 CO2 tonatik 33 tonara pasatu da aurten, hau da, % 50 baino gehiago murriztu da.