Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

CIC biomaGUNE Bonu Teknologikoa

 
 

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko transferentzia teknologikorako laguntza programa

Laguntza hauen helburua da, CIC biomaGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, CIC biomaGUNEn garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.

CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentro bat da, eta biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza birsortzailearen arloko jakintza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea du helburu. Horretarako, ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak egiten ditu, bai eta hainbat sektoretako eta hirugarrenei irekitako prestakuntza, transferentzia eta emaitzak gizarte eta enpresa eragileei zabaltzeko jarduerak ere.

CIC biomaGUNEko animaliategiak AAALAC etxearen egiaztagiria du, eta zentroaren irudi molekularreko unitatea Azpiegitura Zientifiko Tekniko Berezi izendatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Zentroaren I+G+Ba kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 arauaren arabera jarduten du.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
    1. Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa.

    Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

    Enpresa txikia izatea eskaera egiteko unean. Enpresa txikitzat hartuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena:

    1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Aktiboak edo eragiketa-bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den bezala, ez gainditzea HAMAR (10) milioi euro.
    3. Langileen batez bestekoa 50 langilera ez iristea.
    4. Arestian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak direnean.

    Erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.

    1. Laguntza-eskaera aurkezten den unean balio osoz eratuta egotea eta merkatura bideratutako ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Diruz lagundutako jarduerak garatzen diren lantokia Donostian izatea.
    3. Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Enpresen proiektuak izango dira
    4. Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak, sustatzaileak.
    5. Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak ezin izango dira onuradun izan.
  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Lau bonu planteatu dira, 15.500 €-ra artekoak gehienez (BEZik gabe). Hau izango da bonuaren finantzaketa lagundua:

    Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)

    • Lagundutako finantzaketa

    15.500 €

    • D. Sustapena % 55
    • CIC biomaGUNE % 35
    • Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.

     

    Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.

  • ZEIN DA CIC biomaGUNEn ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?

    Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.

    1. adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek bere produktuen eskaintza dibertsifikatu nahi du, ekoizten duen paperari balioa erantsiz, sentsorikaren sektorean sartzeko.

    Paperari propietate sentsorikoak ematearen aukera ikertu nahi da, analitoak antzemateko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.

    Lanak zenbait etapa izango ditu:

    1. Ereduzko analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena zehazteko.
    2. Lortu nahi diren propietateak dituzten nanopartikulak diseinatu eta fabrikatzea, eta propietateak egiaztatzea.
    3. Proba pilotuak egiteko adina nanopartikula ekoiztea.
    4. Paper eraldatua ekoiztea eta ereduzko analitoa antzemateko propietateak egiaztatzea.

    Hasiera batean, nanopartikulak eskuz ekoiztuko dira, kimika koloidalaren bidez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatu egingo da erreaktore espezifikoen erabileraren bitartez. Analitoen detekzioa Ramanen espektrometria bidez egingo litzateke.

    Proposamenaren abantaila balio erantsi handiko produktua da, oso inbertsio txikiarekin eta ekoizpen prozesua ia aldatu gabe.

    2. adibidea: inplante biomedikoetarako, medikuntza birsortzailerako eta abarretarako material berrien erabilera aztertzen duen ekintzailea. Pertson horrek bere produktuaren egonkortasuna eta biobateragarritasuna aztertu behar ditu. Irudi molekularrek ezarritako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak eskaintzen dituzte, eta zelula kultiboek toxikotasuna zehazteko aukera ematen dute.

    Azterlan horretan esperimentazio animalia batean ezarri den material baten bilakaera eta materialak zeluletan eragiten duen toxikotasuna aztertuko lirateke. Beharrezkoa balitz eta materialaren izaeraren arabera, materialaren markatze erradioaktiboa egingo litzateke materialak organismoan duen banaketa aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta iraizpen bideak ezagutzeko.

    CIC BIOMAGUNE ZERBITZUEN KATALOGOA

    1. NANOPARTIKULEN FABRIKAZIOA (Nanofabrikazio koloidalaren plataforma)

    Ekoizpen, euskarri esperimental, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak, nanopartikulen (10 - 200 nm) ingurukoak, metodo desberdinekin sintetizatuak eta zenbait material eta propietate dituztenak. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta gainazaleren funtzionalizazio anitzetakoak izan daitezke.

    Ohiko moduan ekoizten ditugun nanopartikulen adibideak:

    • tamaina desberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
    • urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura desberdinekin;
    • silika eta pNIPAM nanopartikulak.

    Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.

    2. LAGINEN ANALISIA MIKROSKOPIA ELEKTRONIKOAREN BITARTEZ (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM)

    TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.

    Ekipamendu hauek ditugu:

    • FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken belaunaldiko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera batekin.
    • LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin.
    • Image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko ekipamenduetako edozeinerako.
    • Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoak eta 626 modelokoak, edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
    • JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
    • JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin hornitua.
    • Plunge freezer system FEI VITROBOT murgiltze bidezko izozkailua.
    • Leica HPM100 lagin biologiko eta industrialak kriofinkatzeko goi presioko izozkailu sistema.
    • LEICA AFS-II krioordezteko eta tenperatura baxuan sartzeko sistema mikroskopia optiko eta elektronikorako.
    • Ultramikrotomoa, LEICA UC7/FC7 kamera kriostatizatuarekin.

    3. MASEN ESPEKTROSKOPIA ZERBITZUA ETA MAKROMOLEKULEN KARAKTERIZAZIOA (Masen espektroskopia plataforma - MS)

    Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, zenbait aplikaziotarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etab.). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.

    Zenbait sistema analitiko ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta helburu esperimentalerako egokiak diren bestelako konbinazioak aplika ditzakegu.

    Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:

    • UHPLC/ESI-Q-ToF-MS - Waters Synapt XS. Elecrospray bidezko ionizazio modulua eta LockSpray interfazea ditu, eta azelerazio ortogonala duen hegaldi denborako (oa-TOF) masa espektrometro bati lotuta doa.
    • UPLC, LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer batekin akoplatuta, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
    • Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC).
    • MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) masa espektrometroa reflector analyzer batekin. UltrafleXtreme III.
    • iCAP-Q ICP-MS Thermo Fisher masa espektrometroa da, eta ppb / ppt tarteko detekzio mugak dituen plasma induzituaren iturri akoplatua (ICP-MS) du. Talka/erreakzio zelula eta energia zinetikoaren bereizkeria (KED) ditu, egoera atomikoan dauden elementuak detektatzeko.

    4. LAGIN LIKIDOEN ANALISIA ERRESONANTZIA MAGNETIKO NUKLEARRAREN BITARTEZ ETA MRI BIDEZKO KONTRASTE AGENTEEN ANALISIA (Erresonantzia magnetiko nuklearraren Plataforma -NMR)

    NMR bidezko analisi zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste agenteen azterketa erresonantzia magnetikoaren (MRI) bitartez.

    Hona hemen metodoaren zenbait aplikazio adibide: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.

    1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.

    Erabiltzen den ekipamendua:

    • NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI zundarekin hornitua, ohiko lanetarako, eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P zundarekin, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
    • Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste agenteak aztertzeko diseinatua.

    5. BIOMATERIALEN ETA BIOGAINAZALEN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOEN KARAKTERIZAZIOA, METODO ANALITIKOEN SORTA ZABALA APLIKATUTA (Espektroskopia optikoaren plataforma).

    Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; zelula populazioen edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.

    Zerbitzua prestatzeko, hainbat teknika analitiko baliatzen ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.

    Hauek dira gure ekipamenduak:

    • Mikroskopio konfokala (Zeiss LSM 900), fotoi anitzeko laserrarekin.
    • Cell Observer / Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer).
    • Raman-IR mikroskopioa (Renishaw in Via Raman).
    • Fluxu zitometroa (Miltenyo Biotec MACSQuant 10).
    • Dikroismo zirkularra (Spectropolarimeter Jasco J815).
    • UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio).
    • Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorolog).
    • Differential Scannig Calorimeter (DSC3+ Metler Toledo).
    • Mikroeskalako termoforesia-MST. Nanotemper Monolith.

    6. GAINAZALEN KARAKTERIZAZIOA ETA EKOIZPENA ESKALA ATOMIKOAN (Gainazalak fabrikatzeko eta aztertzeko plataforma)

    Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xeheen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.

    Halaber, gainazal baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, horretarako zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, gainazaleko prozesuek morfologian duten eragina, etab. azalduz.

    Horrez gain, sputtering bidez, elementu desberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jalki ditzakegu.

    Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:

    • PHI Physical Electronics VersaProbeIII sistema, XPS irudia egiteko aukera ematen duena.
    • ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, gainazaleko pelikula xeheak, lodiak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
    • AFM Multimode V indar atomikoko mikroskopioa, gainazalen laginen alderdi morfologikoak, zimurdura, aleen tamaina, etab. zehazteko.

    7. KONPOSATU KIMIKOEN, MAKROMOLEKULEN ETA NANOPARTIKULEN ERRADIOMARKAKETA (Erradiokimika plataforma)

    Zenbait irrati isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECT irrati trazadoreez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakodinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.

    Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:

    • IBA Cyclone 18/9 ziklotroia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) azeleratzeko, 7 zuriz hornitua ohiko moduan [18F]F-, [18F]F2, [13N]NH4+, [15O]O2, [11C]CO2 eta [11C]CH4 ekoizteko, eta 89Zr eta 64Cu ekoizteko zuri solido batekin ere.
    • Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
    • Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
    • Kanal anitzeko lambda espektrometria sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin hornitua.
    • Kanal anitzeko lambda espektrometria sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi erradiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldibereko 10 neurketa 15-1000 keV tartean.
    • Gasen kromatografia (GC) sugarren ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
    • Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).

     

    8. MOLEKULA ETA NANOPARTIKULA ERRADIOAKTIBOEN BIOBANAKETAREN IN VIVO AZTERKETAK IRUDI NUKLEARRAREN BITARTEZ (Irudi nuklearraren plataforma)

    Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional anitza eta esanguratsua lortzen dugu.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataformak ondorengo ekipamendua dauka:

    • β, g, X-Cube de Molecubes hiru moduko sistema, PET, SPECT eta CT irudi nuklearrak bereizmen submilimetriko bereziarekin egiteko.
    • PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Ohatilaren mugimendua urrunetik kontrolatzen da, gorputz osoaren irudiarekin. FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidezko berreraikuntza. Eskuratze estatiko edo dinamikoa, ohe anitzetan eta zerrenda moduan.
    • Autoerradiografia sistema (Biomolecular Imager Cytiva). Intereseko ehun/organoetan erradiotrazadorearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko sekzioetan ere bai, laginaren energia atzitzeko matrize batekiko esposizioaren bitartez.

    9. ERRESONANTZIA MAGNETIKOAREN BIDEZKO IRUDI ZERBITZUA (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI)

    Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta, horien barne direla animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioek barne dituzte ebakuntza gelak, animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko behar bezala hornituak. Halaber, ekipamendu osagarri ugari daude: anestesia sistemak, monitorizazio fisiologikorako ekipamenduak RM-rekin bateragarriak, infusio ponpak, termostatizazio sistemak, etab.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataformak ekipamendu hauek ditu:

    • MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina anitz.
    • MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu handiko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste 8 kanalera arte. Bobina anitz (13C, 19F eta 31P moduko nukleoen detekzioa).
    • Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.

    10. IRUDIEN ANALISIA (Image Analytics plataforma)

    Irudien analisirako plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipamendu desberdinetan lortutako irudi guztiak prozesatzen ditu (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia).

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    11. ESPERIMENTAZIO ANIMALIAK ESTABULATZEKO ETA MANEIATZEKO ZERBITZUA (Animaliategia)

    4 gela independente ditugu karraskariak banakako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera aztertzeko.

    Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak estabulatzen ditugu.

    Animaliategiak AAALAC International erakundearen egiaztapena dauka. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu horrek animalien tratu gizatiarra sustatzen du zientzian.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    12. IN VIVO ENTSEGUEN ZERBITZU INTEGRALA, ESPERIMENTATZEKO ANIMALIA TXIKIENA (Irudi Molekularraren Unitatea)

    Erradiokimika, irudi nuklearra, erresonantzia magnetikoaren irudia, irudiaren analisia eta animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa proiektu multimodalak egiteko, eremu preklinikoan, eta baita aplikazioak garatzeko irudi molekularraren eta funtzional preklinikoaren eremuan eta nanomedikuntzan.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, edo, bestela, deialdia itxi artekoa, hau da, 2025eko Abenduaren 30ekoa.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2025eko Bonu Teknologikoaren Programa” adieraziko da.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da

    • Administrazio-agiriak
    • Memoria deskribatzaile teknikoa (“Bonu teknologikoaren memoria teknikoa” eranskina)

    Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena jasoko du, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, informazio honekin.

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: garatu beharreko jardueren xehetasuna
    • Balio proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

    • Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Bonu teknologikoa garatzeko proiektuaren balorazio orokorra (1. atala), 70 puntu gehienez, eta gutxienez 50 lortu beharko dira proiektua onartua izan dadin.
    • Dagokion ikerketa- eta teknologia-zentroaren garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa (2. atala): 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 lortu beharko dir

    1.Proiektu orokorraren balorazioa

    70

    2.Bonu teknologikoaren berariazko balorazioa.

    30

    Puntuazioa guztira

    100

     

    Donostiako Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. atalean gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina atal honetan 45 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak dituzten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

    Salbuespen gisa, Ekinn+ programan eta Ekinn+Salud 2023 eta Ekinn+ 2024 proiektuetan onartu diren proiektuak 2. ataleko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira (Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa), eta 1. ataleko balorazioa (proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa) onartutzat joko da.

    Eskaera onartu ondoren, Teknologia eta Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du, eta inplikatutako hiru aldeen (onuraduna, Teknologia eta Ikerketa Zentroa eta Donostiako Sustapena) arteko negoziazio fase bati ekingo zaio, Bonu Teknologikoaren laguntzak eskainiko dituen zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatu eta definitzeko.

    Bai Bonu Teknologikoaren laguntzarako definitutako proiektuaren azken dimentsioa, bai aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2026eko Abuztuaren 31 izango da.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

  • Programaren oinarriak
  • Eranskin endosua
  • Memoria gidoiaren eranskina
  • Justifikazioaren eranskina
  • Eskaeraren eranskina

ENPRESA BAZARA

EKINTZAILEA BAZARA

 ceit