Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko transferentzia teknologikorako laguntza programa
Laguntza hauen helburua da, CIC nanoGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, CIC nanoGUNEn garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.
Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.
CIC nanoGUNE nanozientzian eta nanoteknologian espezializatutako ikerketa kooperatiboko zentro bat da, Donostian kokatua. Zentroa 2009ko urtarrilean inauguratu zen eta, gaur egun, 80 ikertzailek baino gehiagok osatutako lantaldea du. Urteotan, abangoardiako ikerketa egin du nanozientziaren hainbat arlotan, eta jakintzaren eta teknologiaren transferentziara bideratutako proiektuak ere gidatu ditu. Nabarmentzekoa da oinarri nanoteknologikoa duten enpresa berrien sorreran izan duen zeregina, hala nola Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene edo Prospero Biosciences. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziak berriki aintzatetsi du haren ikerketa proiektua María de Maeztu sariarekin, estatuan ematen den aitorpen garrantzitsuenetako bat, alegia.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
- Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
Enpresa txikia izatea eskaera egiteko unean. Enpresa txikitzat hartuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Aktiboak edo eragiketa-bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den bezala, ez gainditzea HAMAR (10) milioi euro.
- Langileen batez bestekoa 50 langilera ez iristea.
- Arestian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak direnean.
Erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.
- Laguntza-eskaera aurkezten den unean balio osoz eratuta egotea eta merkatura bideratutako ustiapen ekonomikoa egitea.
- Diruz lagundutako jarduerak garatzen diren lantokia Donostian izatea.
- Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Enpresen proiektuak izango dira
- Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak, sustatzaileak.
- Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak ezin izango dira onuradun izan.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Hiru bonu planteatu dira, bakoitza 15.500 €-ra artekoa gehienez (BEZik gabe). Hau izango da bonuaren finantzaketa lagundua:
Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)
- Lagundutako finantzaketa
15.500 €
- D. Sustapena % 55
- CIC NanoGUNE % 35
- Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.
Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.
- ZEIN DA CIC nanoGUNEn ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?
Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.
1. adibidea: paperaren industriako enpresa batek papera fabrikatzeko erabiltzen diren altzairuzko arrabolen itsaspen eta lehortze propietateak hobetu nahi dituzte.
Paperaren ekoizpen katean parte hartzen duten altzairuzko arrabolen materialen estaldura aztertu nahi da, bere itsaspen aurkako eta lehortze propietateak hobetzeko.
Lanak zenbait etapa izango ditu:
- Altzairuzko arrabolen gainazaleko mikroegituren fabrikazioa, zapaltze eta lehortze prozesuetan arrabolen itsaspen aurkako propietateak eta/edo propietate hidrofilikoak hobetzeko.
- Material inorganikoen propietateen analisia, hala nola TiCN, TiAIN, DLC, etab. edo material organikoena (adib. Teflon®), eta zapaltze eta lehortze prozesuetako altzairuzko arrabolen estaldura moduan duten eraginaren analisia.
- a) eta b)-ren konbinazioa. Mikroegiturekin prototipoak fabrikatzeko teknika litografia optikoa izango litzateke. Behin prozesua optimizatuta, industriara eskalatzea litografia optiko eta/edo laser ablazio bidez egin liteke.
Arrabolak gorago aipatu diren materialekin estaltzeko erabilgarri dauden teknikak haustutze katodikoko lurruntze sistemak (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition) dira. Lurruntze teknikaren hautaketa estaldura moduan hautatu den materialaren araberakoa izango da. Aipatu teknikak, gaur egun, industrian erabiltzen ari dira edo laster hasiko dira erabiltzen.
Lehenengo urratsa prototipoak fabrikatzea izango litzateke, estaldura material desberdinekin eta/edo mikroegitura diseinu desberdinekin, altzairuzko pieza txikietan. Prototipo horiek hasierako analisiak egiteko baliatuko dira.
Proposamenak abantaila ekonomiko, energetiko eta ingurumen abantailak ekarriko lituzke. Gainera, aurrerapauso horri esker, paperaren fabrikazio prozesua efizienteago bihurtzea aurreikusi da.
Paperaren leuntasuna eta distira hobetzea.
2. adibidea: sektore farmazeutikoko enpresa batek bere formulazioen efizientzia hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea osagai aktiboak matrize polimerikoan nola banatzen diren eskala nanometrikoan.
Osagai aktiboen presentzia eta banaketa aztertu nahi da nanoeskalan, produktu farmazeutikoen zenbait formulaziotan. Eremu hurbileko mikroskopio optikoa (s-SNOM) erabiliko litzateke.
Planteatuko litzatekeen soluzioa:
Espektroskopia infragorriak (FTIR espektroskopia moduan ezagutzen dena) material organikoak identifikatzeko aukera ematen du eta, horregatik, sarritan erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (bai osagai farmazeutiko aktiboak zein matrize polimerikoak ere). Duela gutxi garatu den nano-FTIR teknika espektroskopia infragorria eskala nanometrikoan egiteko erabil daiteke; beraz, karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera eskaintzen du. Infragorriaren espektroak nanoeskalan neurtu daitezke (non-FTIR: 30x30x60 nm inguruko bolumen baten karakterizazio kimiko osoa) eta xurgapenaren irudi nanometrikoak ere bai (2D mapaketa, maiztasun infragorri jakin batean, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin). FTIR bezala, nano-FTIR teknika karakterizazio teknika ez suntsikorra da. NanoGUNE erreferentea da teknika horretan mundu osoan eta neurrirako zerbitzuak eskaintzen ditu.
Lanak zenbait etapa izango ditu:
- Laginak hornitzea. Enpresak jarri beharko ditu aztertuko diren laginak. Seguruenik, enpresak jarriko ditu ere kontrol laginak (adib. osagai puruak, muturreko formulazio ez komertzialak).
- Laginak prestatzea. Eremu hurbileko mikroskopia bidezko karakterizaziorako (s-SNOM), laginak ebaki egingo dira. Prozedura horrekin gainazal lau egoki bat lortuko da s-SNOM neurketetarako eta, bestalde, laginaren gainazaleko osagai guztiak degradatu gabe daudela bermatuko da.
- Erreferentziako infragorriaren (hau da, material puruetan) xurgatzearen tokiko espektroen neurketak (nano-FTIR espektroak). Espektro horien arabera, osagai bakoitzaren xurgatze maiztasun esklusiboak hautatuko lirateke, ondorengo neurketetan erabiltzeko.
- Laginean dauden osagaien mapaketa nanoeskalan. Horretarako, xurgatze irudiak lehenago hautatu diren maiztasunetan neurtuko dira (adib. 5x5 m irudiak).
- Irudietan aurkitutako osagaien infragorriaren xurgatze espektroen neurketa (nano-FTIR), karakterizazio kimiko osoa lortzeko
Osagai bakoitzaren nanoeskalako banaketa ezagutzeak produktu farmazeutikoen fabrikazio prozesuak hobe ulertzeko balioko du, prozesu horiek optimizatu eta, batez ere, produktuen kalitatea eta efizientzia hobetzearekin batera.
3. adibidea: polimero enpresa batek tamaina desberdinetako core-shell partikulak fabrikatzen ditu polimero konbinazio desberdinak eginez. Jakin nahi dutena da bi faseak benetan bananduta dauden eta core-shell konformazio bat osatzen duten edo bi faseak nanoeskalan nahasita dauden.
Planteatuko litzatekeen soluzioa:
Partikulak matrize batean enbutitzea, ebaketa bat prestatzea (hau da, partikulen zeharkako ebaketak) eta ebaketa horren karakterizazio kimikoa egitea bi faseen banaketa ikusi ahal izateko. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren (nano-FTIR) teknikak erabiliko lirateke. Hala ere, laginen prestaketa eta analisi espezifikoa apur bat aldatzea gerta badaiteke ere, lan metodologia 2. adibidean azaldu denaren oso antzekoa izango da (ikus 2. adibidea).
4. adibidea: kosmetika enpresa batek produktu kosmetiko baten osagaien presentzia eta banaketa aztertu nahi ditu nanoeskalan. Horrez gain, produktu eta osagai horien banaketa aztertu nahi du giza ilean, eta horiek kentzeko erraztasuna ere ezagutu nahi du.
Planteatuko litzatekeen soluzioa:
Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagin bat prestatu beharko litzateke. Laginaren egoera/biskositatearen arabera, produktuaren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean edo lagin beraren ebaketa bat egingo litzateke. Giza ileari dagokionez, ileak ez luke inolako prestaketa berezirik beharko, ilean bertan egingo baita neurketa. Laginetan produktu kosmetikoaren (eta baita funtsean proteinak diren giza ilearen) karakterizazio kimikoa egingo litzateke eta osagai bakoitzaren presentzia eta banaketa neurtuko lirateke, bai produktuan bertan eta baita giza ilean ere. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren (nano-FTIR) teknikak erabiliko lirateke. Hala ere, laginen prestaketa eta analisi espezifikoa apur bat aldatzea gerta badaiteke ere, lan metodologia 2. adibidean azaldu denaren oso antzekoa izango da (ikus 2. adibidea).
5. adibidea: altzairuzko moldeak fabrikatzen dituen enpresa batek ikusi du amaierako produktuaren propietate mekanikoek okerrera egin dutela altzairu hornitzaile desberdinak eta ekoizpen prozesuko mekanizazio prozesu desberdinak erabiltzen hasi direnean.
Planteatuko litzatekeen soluzioa:
Altzairua mikroskopia elektroniko bidez karakterizatuko litzateke prozesatu aurretik eta ondoren. Horrela, metalaren kristalezko egiturari eta piezan dauden elementu guztien identifikazioari buruzko informazio garrantzitsua lortuko litzateke. Datu horiekin jakin ahalko da antzemandako arazoak jatorrian kalitate txarrekoa den altzairu baten ondorioa diren edo moldearen fabrikazio prozesuari lotutako arazoen ondorioa diren.
Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.
Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa.
CIC NANOGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA
- 1.FABRIKAZIO PLATAFORMA
1.1. Geruza fineko hazkunde-zerbitzuak (estaldurak / coatings )
Zer eskaintzen dugu:
- Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
- Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
- Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).
Aukerak:
- Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
- Estaldura islagaitzak.
- Estaldura biobateragarriak.
- Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
- Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
- Apaindura-estaldurak.
- Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
- Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.
Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…
Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)
1.2. Nano/mikro fabrikazioaren zerbitzuak
Zer eskaintzen dugu:
- Mikro/nano egituren fabrikazioa.
Aukerak:
- Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
- Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
- Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
- Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.
Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…
Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam).
1.3. Laginak prozesatzeko zerbitzuak
Zer eskaintzen dugu:
- Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
- Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
- Hautazko jaulkitzea.
- Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
- Laginen eta probeten eskuzko leunketa.
Aukerak:
- Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
- Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
- Gainazalaren aldaketa topografikoak.
- Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
- Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2 u O2 atmosferatan.
- Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.
Interesgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…
Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.
1.4. Nano/mikrozuntz zerbitzuak – Electrospinning
Zer eskaintzen dugu:
Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.
Aukerak:
- Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
- Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
- Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
- Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.
Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…
Ekipoa: elektrospinnig sistema.
2.KARACTERIZAZIO PLATAFORMA
2.1. Egiturazko karakterizazioaren zerbitzuak
Zer eskaintzen dugu:
- Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
- Materialen kristal-fasea identifikatzea.
- Topografiaren 2D analisia.
- Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
- Egiturazko simulazioa.
Aukerak:
- Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
- Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
- Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
- Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
- Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak,…
- Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
- Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.
Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.
Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM)
2.2. Karakterizazio magnetikoaren eta elektrikoaren zerbitzuak
Zer eskaintzen dugu:
- Propietate elektrikoen neurketak
Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)
Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.
Erresistentzia magnetikoaren neurketak.
- Neurketa magnetikoak
Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).
Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).
Aukerak:
- Propietate magnetikoen karakterizazioa.
- Propietate elektrikoen karakterizazioa.
- Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.
Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.
Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak.
2.3. Karakterizazio kimikoaren zerbitzuak
Zer eskaintzen dugu:
- Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
- Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
- Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.
Aukerak:
- Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
- Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
- Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
- Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
- Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).
Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.
Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX)
2.4. Bestelakoak (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, edo, bestela, deialdia itxi artekoa, hau da, 2025eko Abenduaren 30ekoa.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2025eko Bonu Teknologikoaren Programa” adieraziko da.
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da
- Administrazio-agiriak
- Memoria deskribatzaile teknikoa (“Bonu teknologikoaren memoria teknikoa” eranskina)
Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena jasoko du, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, informazio honekin.
- Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
- Funtsezko jarduerak: garatu beharreko jardueren xehetasuna.
- Balio proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna.
- Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
- Kostuen egitura: kostuen egituraren aurreikuspena.
- Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspen.
- Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:
- Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Bonu teknologikoa garatzeko proiektuaren balorazio orokorra (1. atala), 70 puntu gehienez, eta gutxienez 50 lortu beharko dira proiektua onartua izan dadin.
- Dagokion ikerketa- eta teknologia-zentroaren garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa (2. atala): 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 lortu beharko dira.
1.Proiektu orokorraren balorazioa
70
2.Bonu teknologikoaren berariazko balorazioa.
30
Puntuazioa guztira
100
Donostiako Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. atalean gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina atal honetan 45 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak dituzten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.
Salbuespen gisa, Ekinn+ programan eta Ekinn+Salud 2023 eta Ekinn+ 2024 proiektuetan onartu diren proiektuak 2. ataleko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira (Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa), eta 1. ataleko balorazioa (proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa) onartutzat joko da.
Eskaera onartu ondoren, Teknologia eta Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du, eta inplikatutako hiru aldeen (onuraduna, Teknologia eta Ikerketa Zentroa eta Donostiako Sustapena) arteko negoziazio fase bati ekingo zaio, Bonu Teknologikoaren laguntzak eskainiko dituen zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatu eta definitzeko.
Bai Bonu Teknologikoaren laguntzarako definitutako proiektuaren azken dimentsioa, bai aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean.
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2026eko Abuztuaren 31 izango da.
Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.