Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

EKINN Talent programa

 

Donostiako enpresa eta erakundeetan proiektu berritzaileak garatzeko kualifikazioa duten profilen kontratazioa bultzatzeko laguntza programa.

Laguntza horien helburua da goi-mailako prestakuntza akademikoa duten profesionalak kontratatzea enpresa-proiektu berritzaileak eta I+Gkoak garatzen ari diren toki-erakundeetan, erakunde horientzat funtsezkoa den jarduera berritzaile horri beren ezagutza eman diezaioten.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?

    Hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

        1. Irabazizko jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisikoa izatea, edo pertsona juridikoa izatea, edo aurrekoetan nortasunik ez duen talde bat, antolamendu juridikoaren arabera balio osoz eratua.
        2. Laguntza-eskaera aurkezten den unean balio osoz eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.
        3. Lantokia Donostian izatea. Gainera, laguntzaren xede den kontratazioaren xede den pertsonaren lantokia Donostian egotea.
        4. Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira, ondoren zehazten den bezala:

    I) Enpresa berritzailea: aurkeztutako memoria teknikoaren bidez, bere sektoreko teknikaren egoerarekin alderatuta, produktu, zerbitzu edo prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen dituela edo etorkizunean garatuko dituela froga dezakeena, teknologian oinarrituak eta/edo berrikuntza teknologikoaren bidez garatuak, horrek berekin dakarrenean teknologia- edo industria-porrotaren arriskua.

    II) Oinarri teknologikoko enpresa: teknologia sortzeko gaitasuna duena, bere jarduera ezagutza zientifiko eta teknologikoan oinarritzen dena, bere jarduera kualifikazio handiko zientzia- eta teknologia-langileen eta negozio-garapenean adituak diren langileen lanean oinarritzen dena, garatzen duen jarduera teknologia propioen ustiapen ekonomikoan datzana edo ezagutzaren agenteek garatutakoak, eta bere enpresa-jarduerak produktu, zerbitzu edo prozesu berriak garatzea ahalbidetzen duena, merkatuan sartzeko.

    III) ZTBESko (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea) kidea: ikerketa espezializatu eta bikaina eginez I+G+b jarduera garatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeen sarea, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen duena.

    Ezin izango dira onuradun izan:

        1. Irabazi-asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kideak direnak izan ezik.
        2. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek % 25 baino gehiagoko partaidetza duten edo haien mendeko erakundeak (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora).

    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

      • Erakunde baten mende egotea edo haren % 25ek baino gehiagok parte hartzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
      • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Gehienez ere bi EKINN Talent laguntza eman ahal izango dira proiektu bakoitzeko, erakunde eskatzaile bakoitzeko proiektu bat gehienez ere.

    Salbuespen gisa, biozientzien sektorekoak diren erakundeentzat, Seic-Teknologikoak izan edo 2024ko EKINN+ izan, hiru izango dira gehieneko laguntzak. Erakunde horiei dagokienez, jarduera nagusia EJSN 2025 eta EJSN 2009 kode hauetan sailkatuta dutenak dira:

    • Talde mailan (2 digitu): 62, 71, 72
    • Maila espezifikoan (4 digitu): 32.50, 46.46, 86.22, 26.60 ...

    2 laguntza-modalitate daude, kontratatutako pertsonak urtean jasoko duen gutxieneko soldata gordinaren arabera:

    • A modalitatea: urteko 20.000 €gordineko gutxieneko soldata

    Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa 10.000 €da.

    Laguntza horrek honako igoera hauek izan ditzake laguntzaren oinarriaren gainean:

    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona emakumea bada.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona 35 urtetik beherakoa bada kontratazioaren unean.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona donostiarra bada eta Donostiara itzultzen bada.
    • 1.000€ gehiago doktoratu aurreko kontratuaren kasuan.

    Gehikuntza horiek metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 13.000 €-tik gorakoa izango.

    • B modalitatea: urteko 30.000 €gordineko gutxieneko soldata

    Laguntzaren oinarrizko zenbatekoa 15.000 €-koa izango da.

    Laguntza horrek honako igoera hauek izan ditzake laguntzaren oinarriaren gainean:

    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona emakumea bada.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona 35 urtetik beherakoa bada kontratazioaren unean.
    • 2.000€ gehiago, kontratatutako pertsona donostiarra bada eta Donostiara itzultzen bada.
    • 1.000€ gehiago doktoratu aurreko kontratuaren kasuan.

    Gehikuntza horiek metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 18.000 €baino handiagoa izango.

  • ZEINTZUK DIRA KONTRATAZIOAREN BALDINTZAK?

    Pertsona kontratatuek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Prestakuntza kualifikatua izatea, goi mailako unibertsitate graduko titulazioa edo goi mailako heziketa zikloa.
    1. Donostian erroldatuta egotea kontratazioa hasi aurretik eta, gutxienez ere, lan harremana hasi aurreko egunetik.
    1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Bitartekaritzarekin alta emanda egon beharko dute. Inskripzio-data lan-harremana hasi baino lehenagokoa izango da. Kontratatutako pertsonak enplegatuak edo langabeak izan daitezke lan-harremanaren hasieran.
    1. Pertsona kontratatua Donostiara itzuli den donostiarra izatekotan.

    e1) Donostiarekin lotura izatea, hau da, baldintza hauetako bat betetzea:

    • Donostian jaioa izatea.
    • Donostian gutxienez ere 5 urtez erroldatuta egon izana.
    • Donostiako fakultate eta/edo unibertsitate eskola batean titulazio ofiziala lortu izana.

    e2) Bizilekua EAEtik kanpo izatea, etengabeko moduan, lan kontratuaren hasiera data aurreko 12 hilabeteetan. Kalkulu horretarako ez da kontuan hartuko kontratua hasi aurreko hilabetea.

    e3) EAEn lanean aritu ez izana lan kontratuaren hasiera data aurreko 12 hilabeteetan.

    1. Doktoregai kontratu bat aurkezten bada, 99/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, doktoretzako ikasketa ofizialak arautzen dituenak, eta ondorengo aldaketek ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu pertsona kontratatuak.

    Lan kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Lan kontratuaren hasiera 2025ko urtarrilaren 1aren eta 2026eko otsailaren 28aren artean gertatzea, Donostia Sustapenak, modu arrazoituan, beste hasiera data bat berariaz baimentzen badu salbu.

    Langilea kontratatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, laguntzaren ebazpen datatik aurrera.

    1. Jasoko den soldata, bi alderdiek izenpetzen duten kontratuan (eurotan) islatuko dena, gutxienez honako hau izatea:
    • Urtean 20.000 euroko soldata gordina, % 100eko lanaldiaren kasuan, A modalitatean;
    • Urtean 30.000 euroko soldata gordina, % 100eko lanaldiaren kasuan, B modalitatean.
    1. Doktoregoaren baldintza bete nahi izanez gero, doktoratu aurreko kontratua izatea, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen arabera.
    1. Pertsona kontratatuek hasierako harrera jasotzea, proiektuaren araberakoa, erakunde onuradunean. Harrera plan horrek barne izango du proiektuaren jasangarritasunari buruzko informazio atal bat.
      1. Kontratua lanaldi osokoa izatea eta sei hilabeteko iraupena izatea gutxienez.

    Ez dira diruz laguntzeko modukoak izango kontratazio hauek:

    1. Laguntza eskatu ondoren egindako kontratuen luzapenak.
    2. Kontratuen baturak. Dirulaguntzaren laguntza bakoitzean kontratu bakarra onartuko da.
    3. Kontratazio aurretiko 24 hilabeteetan enpresa berean edo beste enpresa batean, bi enpresetan % 25eko partaidetza duten bazkide erkideak izatekotan, zerbitzuak eman dituzten pertsonekin egindako kontratazioak.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2025ko Urriaren 31era arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Ekinn Talent laguntzak 2025”.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.

    • Administrazio-dokumentazioa
    • Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)
    * Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, sortutako enplegu-aukerari buruzko informazioa jasoko du.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio teknikoa, 70 puntu gehienez, eta gutxienez 40 lortu beharko dira laguntza onartu ahal izateko
    • Sortutako enplegu-aukerari buruzko balorazio teknikoa, 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira laguntza onartzeko.

    Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

    1 Proiektuaren balorazio teknikoa

    70

    2. Sortutako enplegu-proposamenaren balorazio teknikoa

    30

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    100

     

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Laguntzak bi zatitan ordainduko dira.

    Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

    Dokumentazio hori aurkezteko epea honako hau izango da:

    • Laguntza ebatzi baino lehen egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen horren datatik aurrera.
    • Laguntza ebatzi ondoren egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren datatik aurrera.

    Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) egindako kontratazioaren azken justifikazioaren ondoren eta aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

    Dokumentazio hori aurkezteko epea honako hau izango da:

    • Kontratuaren diruz lagun daitekeen aldia igarotakoan, hau da, kontratua hasten denetik 6 hilabete igarotakoan, gehienez ere bi hilabeteko epea izango da.
    • Dirulaguntza jaso dezakeen aldia jakinarazpen hori egiten den egunean amaituta badago, gehienez ere bi hilabeteko epea izango da jakinarazpena egiten denetik.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

  • Programa oinarriak
  • Kontratazioko datuen eranskina
  • Memoria-gidoiaren eranskina
  • Justifikazioaren eranskina
  • Eskaeraren eranskina
ONLINE ESKAERA
* Ekinn Talent laguntzak (1. kapitulua) % 40an kofinantzatuko ditu Europako Gizarte Funtsak, EAEko FSE+ 2021-2027 Programaren esparruan, EKINN TALENT programarako.

logosbecas2024V2