Donostiako enpresa proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko transferentzia teknologikorako laguntza programa
Laguntza hauen helburua da, CEITekin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, CEITen garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.
Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.
CEIT 1982. urtean, Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez, sortu zen irabazi asmorik gabeko ikerketa zentroa da. Bere eginkizun nagusia kontratupeko ikerketa aplikatuko proiektu industrialak gauzatzea da, enpresetako I+G departamentuekin lankidetza estuan, eta baita gizarteari zerbitzua ematea ere, ikertzaile gazteen prestakuntzari esker.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
- Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
Enpresa txikia izatea eskaera egiteko unean. Enpresa txikitzat hartuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Aktiboak edo eragiketa-bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den bezala, ez gainditzea HAMAR (10) milioi euro.
- Langileen batez bestekoa 50 langilera ez iristea.
- Arestian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak direnean.
Erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.
- Laguntza-eskaera aurkezten den unean balio osoz eratuta egotea eta merkatura bideratutako ustiapen ekonomikoa egitea.
- Diruz lagundutako jarduerak garatzen diren lantokia Donostian izatea.
- Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Enpresen proiektuak izango dira
- Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak, sustatzaileak.
- Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak ezin izango dira onuradun izan.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta lagundutako finantzaketa mota hauek planteatzen dira:
Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)
- Lagundutako finantzaketa
8.000 €
- D. Sustapena % 70
- CEIT % 30
12.500 €
- D. Sustapena % 55
- CEIT % 35
- Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.
Bi bonu motetan ere, bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.
Eskatzaileak jaso nahi duen bonu mota proposatzeko aukera izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostia Sustapenak erabakiko dute emango den bonu mota.
Emango den bonu mota onuradunari Bonua eman zaiola jakinaraztean zehaztuko da.
Emango den bonu mota alderdi hauen arabera erabakiko da:
- Onuradun mota: Pertsona ekintzaileek, 5 urtetik beherako start-up enpresek eta mikroenpresek (10 langiletik beherakoak) lehentasuna izango dute 8.000 euroko bonuetan, kategoria hauetan ez dauden onuradunen aurretik.
- Eskatutako zerbitzu teknologikoaren irismena.
- Ebaluazioan lortutako puntuazioa.
- Eskabidea aurkezteko momentuan erabilgarri dagoen aurrekontua.
- ZEIN DA CEITen ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?
Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.
1. adibidea: garapen teknologikoak abian dituen eta faseren batean laguntza behar duen enpresa. Adibidez:
Enpresak produktu sorta bat dauka eta berri bat merkaturatu nahi du (esaterako, bateriadun sentsoreen sarea dauka eta autoelikatutako sentsoreen sare bat nahi du). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, saiakuntzak ordaintzeko edo energiaren alderdia kudeatzeko software zehatz bat garatzeko funtsak lortu ditzake.
Enpresak produktu bat dauka (esaterako, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (esaterako, eskuzko prozesu bat automatizatzea) edo berri bat sortu (esaterako, datuak ustiatu eta bistaratzeko modulu berri bat). Enpresa horrek, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, funtsak lortu ditzake, proiektuaren tamainaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoa aztertzeko, arkitekturaren inguruko aholkularitza teknologikoa jasotzeko eta aplikazioaren kodearen garapenean laguntza orokorra jasotzeko, bai eta modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko ere.
2. adibidea: produktu/zerbitzu baterako ideia duen eta haren bideragarritasun teknikoa aztertu nahi duen pertsona ekintzailea:
X pertsona ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat dauka (esaterako, kale batean dauden aparkaleku libreen adierazlea), baina ez daki zein teknologia erabili behar duen edo soluzioaren prezioa merkatuak onartzeko modukoa izango den. Ekintzaileak, Bonu Teknologikoak programaren bitartez, produktuaren bideragarritasun teknikoa aztertzeko funtsak lortu ditzake. Azterketa horrek puntu hauek izango lituzke barne:
- Betekizun funtzionalen analisia.
- Produktuak behar diren eginkizunak bete ditzan ezinbestekoak diren teknologien analisia; abantaila eta desabantailen identifikazioa eta horietako bakoitzaren kostua (kale argiekin lotutako baldosak RFIDekin, ikusmen artifiziala, errealitate areagotua, etab.).
- Horiekin lotutako bloke eta kostu nagusien identifikazioa.
- Garapen teknologikoko estrategiarako orientazioa.
CEIT-eko ZERBITZUEN KATALAGOA
EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK
- Produktuen bideragarritasunaren analisiak EIKT teknologien bidez
- Hardwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta HWaren berrikuspena
- EMC ziurtapenaren analisiak
- HWaren prestazio mekanikoen analisiak (tenperatura eta bibrazioak)
- Hari gabeko komunikazio-produktuen ezaugarritzea, ikuspegi funtzionaletik (egokitzapena, igorritako potentzia, banda-zabalera eta abar)
- - Softwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta SWaren berrikuspena
PRODUKTU DISEINUKO ZERBITZUAK
- Produktuen bideragarritasun-azterketak, kontzeptu-diseinua abiapuntu hartuta (materialak hautatzea, fabrikazio-prozesuen identifikazioa, kostuen estimazioa)
- Produktu-inguratzaileen diseinua
- Produktu-inguratzaileen prototipatze azkarra
- Produktuen gaineko esfortzuen analisi estatikoak (indarrak, tentsioak materialean eta abar)
- Produktuen gaineko esfortzuen analisi dinamikoak (azelerazioak eta abar)
- Neke mekanikoaren eta termo-mekanikoaren eraginpeko produktuen bizitza-iragarpena
- Produktuen analisi ergonomikoa
- Hasierako Hardwarea
Ingeniaritza elektrikoko, elektronikoko, mekanikoko SISTEMA INDUSTRIALENTZAKO ZERBITZUAK eta materialak
- Mekanismoen analisiak (multibody simulazioak, tolerantzia-analisiak eta abar)
- Zarataren eta bibrazioen analisiak (simulazioak eta landa-probak)
- Elikatze-sistemen analisiak (potentzia-bihurgailuen, baterien, superkondentsadoreen, motorren eta abarren dimentsionamendua)
- Analisi termikoak (FEM simulazioak, neurri esperimentalak eta abar)
- - Industria-prozesuen analisiak eta optimizazioa (fluxuen, kontsumoen, zerbitzu-kalitatearen eta abarren simulazioa)
EZAUGARRITZE ZERBITZUAK
- Gas-neurketak
- Uraren kalitate-neurketak
- Airearen kalitate-neurketak
- Materialen ezaugarritze optikoa
- Produktuen ezaugarritze termikoa
- Zarata eta bibrazioen ezaugarritzea
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, edo, bestela, deialdia itxi artekoa, hau da, 2025eko Abenduaren 30ekoa.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2025eko Bonu Teknologikoaren Programa” adieraziko da.
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da
- Administrazio-agiriak
- Memoria deskribatzaile teknikoa (“Bonu teknologikoaren memoria teknikoa” eranskina)
Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen. Gainera, I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena jasoko du, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du, informazio honekin.
- Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
- Funtsezko jarduerak: garatu beharreko jardueren xehetasuna
- Balio proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
- Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
- Kostuen egitura: kostuen egituraren aurreikuspena
- Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
- Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:
- Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Bonu teknologikoa garatzeko proiektuaren balorazio orokorra (1. atala), 70 puntu gehienez, eta gutxienez 50 lortu beharko dira proiektua onartua izan dadin.
- Dagokion ikerketa- eta teknologia-zentroaren garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa (2. atala): 30 puntu gehienez, eta gutxienez 20 lortu beharko dira.
1.Proiektu orokorraren balorazioa
70
2.Bonu teknologikoaren berariazko balorazioa.
30
Puntuazioa guztira
100
Donostiako Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. atalean gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina atal honetan 45 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak dituzten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.
Salbuespen gisa, Ekinn+ programan eta Ekinn+Salud 2023 eta Ekinn+ 2024 proiektuetan onartu diren proiektuak 2. ataleko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira (Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa), eta 1. ataleko balorazioa (proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa) onartutzat joko da.
Eskaera onartu ondoren, Teknologia eta Ikerketa Zentroak aurrekontu bat egingo du, eta inplikatutako hiru aldeen (onuraduna, Teknologia eta Ikerketa Zentroa eta Donostiako Sustapena) arteko negoziazio fase bati ekingo zaio, Bonu Teknologikoaren laguntzak eskainiko dituen zerbitzu aurreratuen irismena dimentsionatu eta definitzeko.
Bai Bonu Teknologikoaren laguntzarako definitutako proiektuaren azken dimentsioa, bai aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko dira onuradunak jasoko duen azken ebazpenean.
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2026eko Abuztuaren 31 izango da.
Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.