Donostiako hamar ikastetxetako 350 ikaslek hiria hobetzeko proiektu berritzaileak garatu dituzte. Marisol Garmendia: “gazteria da etorkizuna duen hiri bat eraikitzeko dugun aktibo nagusia. Parte hartzea nahi badugu, beren gaitasunetan konfiantza izan eta aukerak eskaini behar dizkiegu”.

Donostia Sustapenak Donostiako hoteletan tokiko merkataritza sustatzeko ekimen bat abiarazi du, diseinu propioko produktuak eta artisauak ikusgai egongo direlarik. Marisol Garmendia: "digitalizazioa funtsezkoa da tokiko merkataritza eta produktua indartzeko eta nazioarteko proiekzioa emateko".

Udalak eta Donostia Sustapenak Donostiako talentu gazteak aurkeztuko dituzte nazioartean proiekzio handiena duen kongresu gastronomikoan. Marisol Garmendia: "Donostia gastronomiaren buruan egon dadin, kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, gure tokiko talentu gaztea babestu behar dugu".

Ikertalderen ikerketaren arabera, jasotako bisitetatik 250.000, Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez egindako Gabonetako kanpainagatik bakarrik egin ziren. Marisol Garmendia: "Donostia sendotu egin da hirian aberastasuna eta enplegua sortzen dituen Gabonetako erreferente gisa, eta bultzada handia eman die saltoki txikiei eta ostalaritzari. Donostia Sustapenak egindako kanpainak 18 euro baino gehiago eman ditu inbertitutako euro bakoitzeko ".

Iñigo Olaizola, director gerente de Fomento San Sebastián. Tras una pandemia que durante 2020 y 2021 condicionó la vida de todo el planeta, y un 2022 que entendimos como una transición hacia una “normalidad”, este año que recientemente hemos dejado atrás ha sido un año de recuperación en Donostia. Si nos centramos en los datos locales, observamos cómo la ciudad se ha recuperado en términos de empleo, alcanzado los indicadores de ocupación previos a la pandemia y con récord de afiliación.

Donostia Sustapenak lideratutako proiektuak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren laguntza du. Marisol Garmendia: "Gure lehentasuna enplegu politikak bultzatzea da, Donostiak Euskadiko eta Estatuko langabezia-tasarik txikiena duen hiriburua izaten jarrai dezan, lan munduan sartzeko zailtasun gehien dituzten gizataldeei lagunduz, esaterako, 45 urtetik gorakoei, emakumeei eta lan esperientziarik gabeko gazteei lagunduz". Alfonso Gurpegui: "Idoia Mendia lehendakariordeak legegintzaldi honetan enplegu- politika aktiboetan sartu duen filosofia berriarekin sortu da proiektu hau, eta filosofia hori Euskadik duen lehen Enplegu Legera itzuli dugu".