- Azoka osatuko duten Gabonetako etxolak eta food-truckak Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan bilduko dira. Interesa duten saltokiek eta negozioek.
- Interesa duten saltokiek eta negozioek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidera bidal dezakete eskabidea.
Aurten ere Gabonetako Azoka funtsezkoa izango da Gabonetako kanpainarako, eta azokako etxoletako bat eskuratzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Azken urteotan, Donostian ez ezik, Espainiako iparralde osoan ere sona handiko Gabonetako azoka bihurtu da.
Gabonetako Azokak, bere estilo eta nortasunarekin, donostiar eta turista ugari erakartzen ditu, Gabonetako ohiko erosketak egitera etorriak. Hain zuzen ere, iaz, 462.458 bisita izan zituen.
Donostia Sustapenak izena emateko irekitako epea uztailaren 22an itxiko da, eta, ordura arte, interesa duten saltoki eta negozio guztiek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidean bidali ahal izango dute eskabidea.
Gabonetako Azokan honelako salgaiak dira nagusi:
- Gabonetako elikagai tipikoak: Gabonetako eta sasoiko produktuak, hala nola gozokiak, pastelgintzako produktuak, goi mailako kontserbak eta fruitu lehorrak.
- Gabonetako haur jostailuak eta opariak: Gabonetako haur eta jolas artikuluak, hala nola jostailuak, eskulanak, liburuak eta ipuinak.
- Gabonetako eskulanak eta oparitzeko gauzak: artisautza, dekorazioa, bigarren eskuko salgaiak, bisuteria, moda (batez ere Gabonetakoa: txanoak, eskularruak...), zeramika, urregintza, margolaritza eta Gabonetako musika tresna tipikoak.
- Gabonetako dekorazioa: Jaiotza tradizionalarekin lotutako artikuluak, ohiko irudiak eta osagarriak, Gabonetako gauzak, argiak, girlandak, Gabonetako dekorazioa eta apaingarriak, Gabonetako loregintza, etab.
Etxolak eta food-truckak egunero egongo dira zabalik, azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra arte (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, bi egun horietan itxita egon ahal izango baitira). Oinarrietan, nahitaez ireki beharreko ordutegiak adierazita daude, 11:00etatik 21:30etara bitartean.
Etxola bakoitzeko alokairu prezioak hauek dira:
a) 6 asteko prezioa (11/29tik 01/06ra):
- Etxola txikiak (3x2m2): 1.863,40 euro (BEZ barne)
- Etxola handiak (4x2m2): 2.776,95 euro (BEZ barne)
b) 3 asteko prezioa (11/29tik 12/21era eta 12/22tik 01/06ra)
- Etxola txikiak (3x2m2): 1.113,20 euro (BEZ barne)
- Etxola handiak (4x2m2) eta Food-Truckak: 1.566,95 euro (BEZ barne)
Food-trucken prezioak hauek dira:
- Aldi osorako (6 aste): 2.776,95 euro (BEZ barne).
- Asteko: 853,05 euro (BEZ barne).
Gabonetako Azokan erakusketari gisa parte hartzeko eskaera www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunetik bidali behar da uztailaren 22a baino lehen. Aipatutako eskaera onartuz gero, bi aukera ematen dira: azoka klasikoan (fisikoan) parte hartzea edo/eta DSS Market Plazan (online azokan) parte hartzea (https://dssmarketplaza.eus).
Azken urteetan bezala, Azokak animazio programa oparoa izango du (kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak barne); horrez gain, beste sorpresa batzuk ere egongo dira, Gabonak gerturatu ahala argitu egingo direnak.