Gure helburua Donostiak munduan distira egiten jarraitzea da.
Eta, gure hiria handitzeko ahalegin horretan, gure hiri estrategiarekin bat datozen enpresa, erakunde eta entitateekin lankidetza eta aliantzak bilatzen ditugu.
Orotara 100 milioi euro baino gehiago lortu ditugu Donostiarako (2002 eta 2020 artean), herritarren bizi kalitatea hobetzeko sortutako proiektu europarren bidez. Eta bide horretan jarraitu nahi dugu lanean, Donostiako herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
Baina, xede hori lortzeko, aliatuak behar ditugu aurkezten ditugun proiektuak gauzatzeko.
Nor izan daiteke gure aliatu?
- Berrikuntzarik gabe etorkizunik ez dagoela sentitzen dutenak.
- Sarean lan egiten dutenak, eta gizarte kohesioa eta enplegua helburu gisa dituztenak.
- Teknologia hirien zerbitzura erabiltzearen aldeko apustua egiten dutenak.
- Pertsonak aktibo nagusiak direla eta talentuari arreta eman behar zaiola ulertzen dutenak.
Gure balioekin eta gure hiriari buruzko ideiarekin (irekia, kohesionatua eta jasangarria) bat datozenekin lankidetzan aritzea gustatzen zaigu.
Honaino iritsi bazara, litekeena da gure ikuspegiarekin bat etortzea, eta zuk ere iritzi bera edukitzea etorkizuneko hiriek nolakoak izan behar duten. Beraz, zure enpresak edo zuk ordezkatzen duzunak aliantza bat sortu nahi badu hiri proiekturen bat garatzeko, zain gauzkazu.
Honaino iritsi bazara, litekeena da etorkizuneko hirien inguruan dugun ikuspegiarekin bat etortzea. Beraz, zure enpresak edo ordezkatzen duzunak hiri proiekturen bat garatzeko aliantza bat sortu nahi badu, zure zain gaude.
Jarri harremanetan gurekin, eta ikusiko dugu ea zein proiektu garatu dezakegun elkarrekin.