Azken ordua
Programa hau 40 urtetik beherako pertsonek parte hartzen duten gastronomiaren arloko enpresa-ekimen berriei zuzenduta dago. Programak hainbat espezializazio- zerbitzu eta laguntza ekonomiko ditu, 30.000 eurora iritsi daitezkeenak, eta izena emateko epea zabalik dago abenduaren 22ra arte. Marisol Garmendia: “Donostia gastronomiaren buruan egoten jarraitzea nahi badugu, kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, tokiko gure talentuari lagundu behar diogu eta haien proiektuak martxan jartzen lagundu”.
Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako Kanpainan elkartasunerako lekua ere badago: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea (ROdovid), Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak horren froga dira. Hiru etxola izango dituzte merkatuan, horietako bi txandaka, beren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.
Enpresa Finkatuaren kategorian Hispavista saritu dute; Enpresa Gaztearen kategorian, berriz, Indicate Solutions-ek eraman du saria. Aurten Gureak enpresa aintzatetsi dute, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatuan sartzen laguntzeagatik eta horretarako proiektu berritzaileak etengabe bultzatzeagatik.
Donostiako Gabonak bihar inauguratuko dira argien piztuerarekin eta Frantzia Pasealekuko eta Ramon Labayen Plazako Gabonetako Etxolen irekierarekin. Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzigoak antolatua Donostia Sustapenaren bidez, inaugurazioa Santa Katalina zubiaren, Ramon Maria Liliren, Argentinako Errepublikaren eta Zurriolako zubiaren inguruetan izango da, eta 18:30etan hasiko da, ibaiaren gaineko flyboards ikuskizunari bidea irekiko dion Orfeoiaren kontzertu batekin. Gero, hiriko argiak piztuko dira eta “Equitativa” izkinatik su artifizialen bilduma bat jaurtiko da.
Gabonetako argiak piztu aurretik, ibai gaineko akrobazia-ikuskizun ederra, Donostiako Orfeoiaren emanaldia eta su artifizialak izango dira Donostiako Gabonen estreinaldian; aurten, ekitaldia abenduaren 1ean, ostirala, izango da, Santa Katalina zubian. Marisol Garmendia: "Gabonak donostiarrentzat ospakizun une gozo bat izatea nahi dugu, Gabonetako kanpainak hiriko merkataritzarako eta ekonomiarako duen garrantzia eta eragina azpimarratzea ahaztu gabe. Gabonetako mapan erreferente izaten jarraitzen dugu, batez ere herrialdearen iparraldean".
Ekintzailetza Berritzailearen Topaketa eta Enpresa Berritzailearen VIII. Sariak banatzeko Gala dira Donostia WeekInn - Berrikuntzaren X. Asteko bi hitzordu nagusiak, Kursaalen egitekoak biak. Ekitaldiaren leloari jarraituz, gure hiria ekintzailetzarantz eta berrikuntzarantz abiaturiko eSpedizio batean murgiltzea da ekimen honen helburua. Marisol Garmendia: "Donostiak zientzia- eta berrikuntza-hiri gisa duen lekua finkatzeko eta bultzatzen jarraitzeko, bokazio zientifiko tekniko berrietatik eta emakumeen talentua erabat txertatzetik bakarrik etorriko den bultzada behar- beharrezkoa da. Hazi nahi badugu, gazte eta emakume ekintzaileak behar ditugu."
 
             
	




