Elkarrizketak maiatzaren 5ean egingo dira, aurrez aurre, Reale Arenan, bihartik aurrera maiatzaren 4ra arte talento.fomentosansebastian.eus webgunean izena eman ondoren. Bihar irekiko da datorren maiatzaren 5ean egingo den Talentuaren Azokan izena emateko epea. Donostiako 40 enpresa baino gehiagok, Donostiako Sustapenak deituta, 130 aukera baino gehiagoko lan poltsa kualifikatu bat aurkeztuko dute Reale Arenan. Enpresa bakoitzak espazio pribatu bat izango du, estadioko iparraldeko eta ekialdeko harmailetan, hautagaiei elkarrizketak egiteko.

10 langilerekin hasita 3 urtean kopuru hori bikoiztu egiten duen eta enplegua sortzen duen enpresari "gazela" deitzen dio COTEC Fundazioaren Behatokiak. 23 enpresa horiek 767 lanpostu sortu zituzten eta 2021. urtean 1411 langile izan zituzten guztira. Jarduera profesional zientifiko eta teknikoak, administratibo jarduerak, merkataritza, ostalaritza eta telekomunikazioak dira enpresa horien sektore nagusiak.

Laguntza publikoei esker 1102 lanpostu sortu ziren eta 293 proiektu ekintzaile babestu ziren. 3,4 miloi euro enpresen aldeko zuzeneko laguntzetarako izan ziren, eta beste 2,2 milioi euro berdintasun ekintzetarako. Merkataritzan eta Ostalaritzan 535 enplegu sortu ziren eta 1,45 milioi euroko zuzeneko laguntzak bideratu ziren 679 establezimendutara.

"Overclock"(Axular) eta "Lizeobots A"(STL) ez ezik, San Fidel Ikastola eta Stem Toki-Edurobotic bizkaitarrak eta Arabako Urkide Ikastetxeak ere hilaren amaierako Cartagenako (Murtzia) Fase Finalerako sailkatu ziren. Donostian, Bilbon eta Arrasaten egoitzak izan zituen txapelketak, 128 taldetan banatutako 42 euskal ikastoletako 1.000 ikasle inguruk parte hartu zutelarik. Donostia Sustapena izan zen Donostiako egoitzaren antolatzailea, Innobasqueren koordinazioarekin, ekintza Donostia Innovation Campus estrategiarekin lotzen baita, ikaslearen gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena erraztuz.

Horrek % 22ko igoera ekarri du, 2021arekin alderatuta. 68 proiektu "Film Commision"-ekin lankidetzan filmatu ziren (56, 2021. urtean). Horietatik 5, film luzeak izan ziren; eta beste 5, estatuan eta nazioartean banatutako telesailak. Gure bulegoak proiektu horiei eman zien laguntza 145 baimen eskaera (99, 2021ean) izapidetuz gauzatu zen, eta proiektu horietako 134 (88, 2021. urtean) burutu ziren azkenean. Gipuzkoan aitortutako inbertsioa 13,1 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino % 90 gehiago; eta proiektuen gutxi gorabeherako aurrekontua, guztira, 79,2 milioi eurokoa izan zen.

Europa Hegoaldeko I+G+b topaketa nagusia da, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa konektatzeko Malagara joateak COTEC Fundazioaren Lurralde Inpaktuaren Batzordearen urteko lehen bileran egoteko aukera emango du. Donostia Sustapena “Transfiere”, ezagutza transferitzeko, enpresa-sektoreko
lehiakortasuna hobetzeko eta negozio eta networking aukerak sortzeko, sektore anitzeko funtsezko foro profesionalean egongo da.