UBA Aterpe Eskola

"Enplegu inklusiboko proiektu berritzailea"
UBA aterpetxearen kudeaketa eredua eraldatzea, enplegu inklusiboko ekimen berritzaile bihurtuz, enplegu bat aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonei eta turismo sektorean profil profesionalik ez dutenei erantzuteko.

Zer da UBA?

UBA enplegu-politika berritzaileak
sustatzeko eta garatzeko gune
bat da.

Nori zuzendua?

Merkatu erregularrean enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten langabeei zuzenduta dago.

Lankidetzan

Inplikatutako erakundeekin lankidetzan arituz, UBAko Eskola Aterpetxea proiektu berezia bihurtuz.

Ezagutu aterpetxea – UBA eskola

Enplegu-politika berritzaileak sustatzeko eta garatzeko gunea

UBA aterpe eskola Donostia Sustapenak bultzatutako enplegu inklusiboko proiektua da. Laborategi berritzaile gisa funtzionatzen du, eta ostatua eta prestakuntza uztartzen ditu, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen enplegagarritasuna hobetzeko. Prestakuntza-ibilbideen, praktiken eta ziurtagirien bidez, gune honek lan-merkatu erregularrerako trantsizioa erraztu nahi du, eta, aldi berean, ostalaritza eta ostatu sektoreko ekimen ekintzaileak testatzeko plataforma gisa balio du.

Prestakuntza eta enplegu jarduera inklusibo hauek ditu:

  • Gaitasunei buruzko prestakuntza ekintzak:
    Ikastaroak eta tailer praktikoak ematen dira funtsezko arlo tekniko eta profesionaletan, aisialdiko eta ostalaritzako sektoreetan parte-hartzaileen trebetasunak eta enplegagarritasuna hobetzeko diseinatuak.
  • Profesionaltasun ziurtagiriak:
    Proiektuak eskuratutako gaitasunak egiaztatzen dituzten ziurtagiri ofizialak lortzeko aukera ematen du, lan-merkatuan dituzten trebetasunen aintzatespen formala erraztuz.
  • Praktikak lanbide-profil desberdinetan:
    Parte-hartzaileek praktikak egiten dituzte aterpetxeko hainbat arlotan (harreran, kafetegian, garbiketan eta mantentze-lanetan), benetako esperientzia bereganatuz eta beren profil profesionala indartzen duten gaitasunak garatuz.
  • Aterpetxearekin eta haren ingurunearekin lotutako ekimen ekintzaileak testatzea:
    Ostatuaren eta ostalaritzaren esparruan ideia eta proiektu berritzaile berriak esperimentatzeko laborategi bihurtzen da aterpetxea, sormena bultzatuz eta ingurune erreal batean ekimenak baliozkotuz.
  • Gizarteratzeko kontratuak:
    Laneratzeko kontratuak errazten zaizkie kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei, eta sektoreko enplegu egonkor eta formaletarako trantsizio-bide bat eskaintzen zaie, jarraipen eta laguntza profesionalarekin.l.

Norentzat

Oro har, merkatu erregularrean enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten langabeentzat zuzendua.

Arreta berezia eskainiko zaie honako kolektibo hauei:

  • 01.    45 urtetik gorako pertsonak, esperientzia zaharkituak dituztenak.
  • 02.    Lan esperientziarik gabeko 30 urte baino gatxiago duten gazteak.
  • 03.    Migratzaileak.
  • 04.    Iraupen luzeko langabeak.
  • 05.    Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenak.

Zer helburu lortu nahi ditugu?

Sektoreko enpresen lehiakortasuna handitzea

Sektore aisia-turistikoko enpresen lehiakortasuna handitzea, prestakuntza-ibilbide espezializatuak osatu dituzten pertsonekiko konexioa erraztuz, UBAko lan-praktikak barne.

Ekimen berrien sorrera sustatzea

Sektore aisia-turistikoari lotutako ekimen ekintzaile berriak sor daitezen sustatzea, espazioan bertan lagunduz eta esperimentatuz.

Pertsonak laneratzea

Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzea da gure helburua.

Enplegu inklusiboaren erreferentzia-zentroa

UBA eskola aterpetxeak enplegu inklusibo berritzailearen erreferentzia-zentro izan nahi du.

Programak

Eskolaren prestakuntza eta enplegu aukerak – UBA aterpetxea

Testigantzak

  • «54 urte ditut eta pozik nago proiektu honetan parte hartu dudalako»
    SORKUNDE URREZTI
  • «Gizarte bazterketako egoeran nengoen, orain nire bizitza berregin ahal izango dut»
    CRISTINA TOMAS
  • «Urtebete daramat hemen, eta edozein lanpostutarako esperientzia eskatzen zidaten, baina ez daukat bat ere. Aukera bikaina da hau, eta aukera ematen dit alaba eskolara ordutegian eramateko»
    CLARET NOLAZO
  • «Esperientzia bilatzen dut bizitza profesional egonkorragoa izateko»
    ADIL MOUCHREQ

Aterpetxearen kokapena eta ezaugarriak

Aterpetxea Donostiako hiriko parkerik zabalenetako batean dago (Loiola auzoko Ametzagaina parkean). Bere kokapenak aukera ematen dio naturaz erabat gozatzeko aterpetxe egokia izateko. Aterpetxea ingurune natural pribilegiatu batean dago, Donostiako erdigunetik 4,6 kilometrora, eta Intxaurrondo, Altza eta Martutene auzoak ditu mugakide.
Ingurune natural pribilegiatu batean kokatuta

Lau solairutan zehar 44 gelatan banatutako 196 oherekin eta 3.178 m²-ko azalera erabilgarriarekin, aterpetxeak erosotasuna eta funtzionaltasuna uztartzen ditu. Horrez gain, garbitegia, sukaldea, aparkalekua, kirolgunea eta aisialdirako, jardueretarako eta atsedenerako gune zabala eskaintzen ditu.

Gosariak, bazkariak eta afariak ematen dituen jatetxe bat ere badu, egonaldi atsegin baterako eskaintza integrala osatzeko.

Helbidea: Uba Bidea, 43, 20014 Donostia. (Ikusi Google Maps-en)  |  Telefonoa: 943 04 72 77  |  Web: www.ubahostel.net

Estamos aquí para ayudarte

Servicio de atención al público

943 482 800

Calle Camino, nº2

fomentoss@donostia.eus

Chat en la web

Descubre cómo puedes contactar
y qué horarios tenemos