PRESENTZIALA | AUTOMATIZATU, OPTIMIZATU, AURRERA EGIN: AAren boterea zeharkako prozesue errepikakorretan

Abenduak 11an | 09:30 - 11:00 | PRESENTZIALA

* Lekua: PI@ - Ikus-entzunezko berrikuntza eta eduki digitalen poloa. Zuatzu Enpresa Parkea - Juan Fermin Gilisagasti 2  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Jardunaldi honetan, Adimen Artifizialak zeregin errepikakorrak automatizatzen eta enpresetako zeharkako prozesuen eraginkortasuna hobetzen nola lagun diezagukeen ezagutaraziko dugu. Hainbat arlotan oinarritutako kasu praktikoak erakutsiko ditugu, hala nola produktibitate pertsonalean, hornidura-kate adimendunean, eskaintza- eta lizitazio-prozesuen automatizazioan, bezeroen adimenean eta marketinean, Adimen Artifizial agenteen erabileran bezero berriak bilatzeko eta erakartzeko, eta talentuaren kudeaketan.

Saioak bi bloke nagusi izango ditu:

1. “Adimen Artifiziala, industriaren indar eraldatzailea.” Adimen artifiziala eta bere aplikazio-eremuak enpresetan.

2. Digitalizazio-esperientziak eremu hauetan:

  • Produktibitate pertsonaleko kasuak Hornidura-kate adimenduna.
  • Eskaintzen eta lizitazioen prozesuaren automatizazioa.
  • Bezeroen adimena eta marketing-a.
  • Bezeroak bilatzeko eta erakartzeko Adimen Artifizial agenteak.
  • Talentuaren kudeaketa.

NORI ZUZENDUA

Enpresak

IRAKASLEA

Leire Legarreta, We Are Clickers.

 

Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.

 

* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Logo europasoloV3.jpg