Donostian ekiteko diru-laguntzak

Badakigu ekitea prozesu konplexua dela, erronkaz betea. Bide horretan, ekonomikoki ere laguntzen dizugu Donostian ekitea errazagoa izan dadin.

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak, ekintzailetzako Toki-proiektuen esparruan

 

Langabezian zaude, Lanbiden izena emanda eta negozio ideia bat duzu buruan? Laguntza hau zuretzat izan daiteke. Zure ideia zure etorkizun profesionala bihur daitekeen aztertzen laguntzen dizugu, eta zure ekintzailetza-proiektua abian jartzeko lehen urratsetan ere lagunduko dizugu.

 

  • NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    EAEn erroldatuta dagoen, langabezian dagoen eta Lanbiden izena emanda dagoen eta garatu beharreko negozio-ideia duen edozein pertsona.

  • ZEIN DA LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA?

    Laguntza hori eskatzeko epea urriaren 13an amaituko da.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Laguntza ON LINE eskatu behar duzu. Orri honetan bertan duzu BOTOIA.

  • ZER JASO DEZAKET LAGUNTZA HONEKIN?

    Zure negozio-ideia lantzeko eta, nahi baduzu, martxan jartzeko gutxienez 3 hilabetez (gehienez 5 hilabetez) izan behar duzun erabilgarritasuna estaltzen dute laguntza horiek. Ez duzu fakturarik aurkeztu behar, baina zure ideia aztertzera bakarrik dedikatu beharko zara (aholkularitza eta prestakuntza).

    Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa da, eta % 15 handitu daiteke 30 urte edo gutxiago badituzu, eta % 15 emakumea bazara.

    Gutxienez 3 hilabetez mantentzen bazara, jarduera guztiak egiten badituzu eta zure negozio-plana egiten baduzu, zenbatekoaren % 60 jasoko duzu. Gainera, tutoretza amaitu eta hurrengo 3 hilabeteetan JEZean eta autonomoetan alta ematen baduzu, gainerako % 40a ere jasoko duzu.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUT LAGUNTZA HAU JASOTZEKO?
    • Langabezian egotea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea
    • Aurreko urtean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
    • Aurreko deialdietan ideia garatzeko edo martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
    • Negozio-ideia bat izatea, eta hiru hilabetez hura garatzen aritzea.
    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
    • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.
    • Tutoretza amaitutakoan justifikazio-memoria bat aurkeztea.