RenHacer 2023 Jaialdia

 

Columbus Fundazioak antolatuta Irailaren 9tik 16ra RenHacer 2023 Jaialdia ospatuko da. Ekimen honi buruzko informazioa Viralgen-en bidez iritsi zaigu.

renhacer contenido

Donostia Sustapenak ekimen honetan laguntzen du, musika onaz gozatzeko aukera ematen diguna eta, gainera, gaixotasun arraroak dituzten adingabeen bizitza aldatzen laguntzen duena.

Columbus Fundazioa 2017an sortu zen helburu nagusi batekin: minbizia edo gaixotasun arraroak dituzten haurrei terapia aurreratuenak eta eraginkorrenak eskuratzen laguntzea, haien itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Zehazki, programako kontzertuetarako sarrerak salduta lortzen den diru-bilketarekin abangoardiako saiakuntza kliniko bat egingo da Gipuzkoan SPG50 gaixotasun arraroarentzat.

Jaialdi honi buruzko informazio gehiago jasotzeko esteka partekatzen dizuegu: https://fundacioncolumbus.org/evento/ii-festival-de-arantzazu/