Proiektu berritzaile bat duzu eta hurrengo pausoa eman nahi duzu?Zure proiektua sortzen, hazten, negozio-eredua indartzen eta aukera berriekin konektatzen lagunduko dizugu.
* Gainera, egoitza-programen bidez, Talent Housen edo EKINNen alakairu bonifikatu batekin ostatu hartzeko aukera eskaintzen dugu, gehienez bi urteko egonaldiarekin, proiektu eta ibilbide profesionala donostian garatzen lagubtzeko.
Deialdia irekita
Enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea eta haztea bultzatzeko programa. Proiektu berritzaile bat sortzeko eta hazteko laguntza bilatzen baduzu, hori lortzen lagunduko dizugu.
Deialdia irekita
EKINN+ Sendotzea programaren helburua da azelerazio osteko faseetan dauden Donostiako enpresa berritzaileen eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresen hazkundea eta jarraitutasuna bultzatzea
Deialdia irekita
Ekinn+ kirola 2026 programa, enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea eta haztea bultzatzeko programa. Kirolaren esparruko proiektu berritzaile bat sortzeko eta hazteko laguntza bilatzen baduzu, hori lortzen ...
Deialdia irekita
Donostiako gastronomiaren arloan, talentu gazteen enpresa ekimen berezi berrien hazkundea eta finkapena bultzatzeko programa.
Deialdia irekita
“EKINN+ GASTRO”: Donostiako gastronomiaren arloan, talentu gazteen enpresa ekimen berezi berrien hazkundeaHainbat urteko ibilbidearen ondoren, EKINN+ Donosti Sustapenaren erreferentziazko programetako bat bihurtu da, enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzeko.
Programak bilakaera izan du, eta hainbat lerro espezializatu garatu ditu, hala nola EKINN+ Osasuna, EKINN+ Gastro edo EKINN+ Kirola, hiriko sektore estrategikoei erantzuteko.
EKINN+ enpresek lortutako aintzatespen eta lorpenetako batzuk, berritzaileak, balio erantsia eta lehiakortasuna direla frogatzen dutenak:
Donostia Sustapeneko EKINN+ programak 2025ean azelerazio-edizio berri bati hasiera eman dio, osagai teknologiko handiko 20 enpresa-proiektu berritzailerekin. Hautatutako ekimenek deep-tech ikuspegia dute, eta ikerketa-zentro eta unibertsitateekin lotutako spin-off eta proiektuen presentzia nabarmena da.
Edizio honetan, biosasunaren sektoreak pisu handia du, proiektuen %40 ordezkatuz, diagnostiko aurreratua, bioteknologia, garapen farmazeutikoa eta osasun digitaleko soluzioekin. Horiez gain, industria aurreratuan eta material berrietan oinarritutako ekimenak daude, baita adimen artifizialean, zibersegurtasunean eta plataforma digitaletan oinarritutako proiektuak ere. Aurten, lehen aldiz, kuantikaren sektoreko proiektu bat ere badugu.