Uztailak 10 | 09:30 - 11:00 | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
SAIOAREN HELBURUA
Ekiteaz pentsatzen dugunean, normalean hutsetik sortutako enpresa bat irudikatzen dugu. Hala ere, bada gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den beste aukera bat ere: martxan dagoen negozio bat eskuratzea edo haren jarraipena hartzea.
Tailer honetan, enpresa-erreleboak ekiteko bide gisa eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu. Jarraipena bilatzen duten negozioak non aurki daitezkeen ikusiko dugu, pausoa eman aurretik zer alderdi aztertu behar diren eta dagoeneko martxan dagoen enpresa baten bidez ekiteak dituen abantailak eta arriskuak zein diren ere landuko ditugu.
NORI ZUZENDUA
Beste batzuek eraikitako lanaz eta ibilbideaz baliatuz enpresa-proiektu bat abian jartzeko modu berriak ezagutu nahi dituzten pertsona ekintzaileei zuzendutako saioa.
IRAKASLEA
Claudia Jiménez (Innobide)
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.