Horietako batzuek beste urte erdiz osatuko dute beren prestakuntza tokiko enpresetan. Edizio honetan biodibertsitate proiektuak finantzatuko dira Japonian, Frantzian edota Danimarkan eta hileko ordainsari gordina 2.000 €-koa izango da. Parte hartzaileek aukera izango dute "Talent Egoitzak" programaz baliatzeko eta eraikin berrian ostatu hartzeko

Axular Lizeoko ikasleek aurkeztutako eta 3D Imprimaketarekin garatutako “Ferulapp” proiektuak irabazi zuen Kursaaleko finala ia 500 lagunen aurrean. Teknologia erabiliz hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak asmatzea zen aurtengo erronka. Bi urtez parte-hartzaileak, irakasleak eta erakunde laguntzaileak aurrez aurre bildu ezinik egon ondoren, Donostiako Kursaala izan da Donostia Innovation Challengearen seigarren edizioko finalaren eszenatokia.

Udalak Gabonetako kanpainan inbertitu duen euro bakoitzeko 18 euro sortu dira tokiko ekonomian. Donostiako Gabonetako 2,5 milioi bisitak errekorra dira, 2021ean baino % 30  gehiago eta 2019an baino % 18 gehiago. Aurten, Marisol Garmendia buru duen Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak azterlan bat egiteko eskatu zion Donostiako Sustapenari, Gabonek hirian duten eragin ekonomikoa zehazteko.

2022an, proiektu berritzaileak dituzten enpresen eta ekintzaileen finantzazioan milioi erdi euro baino gehiagoko zifra lortu da. Guztira zazpi eragiketa izan dira, 74.000 eurotik gorako batezbestekoarekin, Garapen Ekonomiko zinegotziaren, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bitartez, eta Elkargiren arteko hitzarme- naren balantze positiboa 2022an. Finantzazio hau lortu duten proiektuak, funts espezifiko baten bitartez artikulatua, gailu medikuen, digitalizazioaren eta 4.0 industriaren arloan egiten dute lan nagusiki.

Bi milioi pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Gabonetako merkatua zabalik egon den 36 egunetan, eta honek eragin ekonomiko handia izan du tokiko merkataritzan: bisitarien % 28k erosketak egin bai dituzte.

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu dena Italiako Genova hiriarekin batera, bere espiritu solidarioen eta inklusiboena erakutsiko du Eguberri hauetan. Horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, adin guztietarako jarduera, hitzaldi eta tailer egitarau oso bat aurkeztu du; programa hau, hainbat erakunderekin lankidetzan eta Iberdrolaren babesarekin antolatu da.