Azken ordua
EAEko liderra da enpresa teknologikoetako I+G enpleguan. Segmentu hori hiriko enplegu osoaren % 3 da, eta Gasteizen eta Bilbon, berriz, % 0,7 eta % 0,3, hurrenez hurren. Orkestrak Donostia Sustapenerako egindako azken txostenak —gure hiria Ezagutzako Zerbitzu Intentsiboekin (EZI) hornitzen duten enpresei buruzkoak—horrelaxe egiaztatu du.
Donostiako Gabonetako Kanpainak Iñigo Aristegui artista donostiarraren erakusketa inauguratu du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Doako erakusketa honek bizikidetza berreraikitzeari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, eta martxoaren 10era arte egongo da zabalik San Bartolome Gaineko Begiratokian, EKINN eraikinaren aurrean. Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoak antolatua Donostia Sustapenaren bitartez, Donostiako Gabonetako Kanpainak, Udaletxeko Giza Eskubideen bulegoarekin batera, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu nahi izan du ESPAZIO erakusketaren inaugurazioarekin, Iñigo Aristegui artista donostiarraren proposamen iragankorra.
Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoak antolatua Donostia Sustapenaren bitartez, Donostiako Gabonetako Kanpainak Boluntarioen Nazioarteko Egunean parte hartzen duten erakunde solidario guztiak aintzatesten ditu. Bere lanarekin Aspace, SMH Aita Mari, Ukraina-Euskadi (Rodovid), Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero, Zaporeak, AECC Gipuzkoa eta Garbera Z.K. entitateek elkartasuna bihurtzen dute Donostiako Eguberrien bihotza.
COTEC fundazioko kideei gogoeta bateratu bat proposatzea, gazteek hirietan planteatzen dituzten erronkak eta gure lurraldeetako eremu sozioekonomikoetan duten eragina aztertzea da helburua. Donostia Sustapenaren bitartez, gure hiria Fundazioko kide da 2022az geroztik, fundazioaren eginkizuna hirietako garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa berrikuntza sustatzea da.
11.000 euro arte irits daitezkeen dirulaguntzei esker, gehienez ere 76 donostiar langabeturen kontratazioa bultzatuko da neurri hauekin. 650.00 euro esleitu dira, halaber, zenbait udal proiektutan langabetuak aldi baterako kontratatzeko. Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren esparruan, Donostiako Udala, Donostia Sustapenaren bitartez, 1.210.544 € bideratzen hasi da, langabezian dauden hainbat donostiar aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.
Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik, eta Alderdi Eder Baso Argiztatu bihurtuko dute; Mikel Erentxunek emanaldia emango du eta, ondoren, 300 dronen ikuskizuna egongo da badian. Donostiako Gabonetako kanpaina gero eta ezagunagoa da hainbat atari espezializatutan; urtarrilaren 6ra arte iraungo du, argiztapen-elementu ikonikoek berrikuntza nabarmenak izango dituzte, eta adin guztientzako jarduerak eskainiko ditu. Elkartasuna eta kultura izango dira Tokiko Ekonomia eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, antolatutako kanpainaren oinarriak, eta Pertsona Solidarioaren Eguna edo Gabonetan Musika zikloa egingo dira, besteak beste.