Donostia Sustapenak lideratutako proiektuak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren laguntza du. Marisol Garmendia: "Gure lehentasuna enplegu politikak bultzatzea da, Donostiak Euskadiko eta Estatuko langabezia-tasarik txikiena duen hiriburua izaten jarrai dezan, lan munduan sartzeko zailtasun gehien dituzten gizataldeei lagunduz, esaterako, 45 urtetik gorakoei, emakumeei eta lan esperientziarik gabeko gazteei lagunduz". Alfonso Gurpegui: "Idoia Mendia lehendakariordeak legegintzaldi honetan enplegu- politika aktiboetan sartu duen filosofia berriarekin sortu da proiektu hau, eta filosofia hori Euskadik duen lehen Enplegu Legera itzuli dugu".

445.000 euro emango zaizkie enpresei Donostian bizi diren 65 langaberi kontratu mugagabeak egiteko. Donostia Sustapenak enpresei laguntzak emateko deialdi berri bat egin du, langabezian dauden pertsonak kontratatzen laguntzeko. Laguntza sorta horrek Lanbideren finantziazioa du, eta Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan kokatzen dira. Deialdia Donostian dauden tokiko enpresei zuzenduta dago, eta langabezian dauden 65 donostiarren kontratazio mugagabea ahalbidetuko du. Enpresa bakoitzak bi laguntza eskatu ahal izango ditu gehienez, eta 11.000 eurora irits daiteke sortutako lanpostu bakoitzeko.

Hondartza-jarduerak eta parke teknologiko bat Kursaalen (gazteenentzat), Donostiako Orfeoiaren bi kontzertu (doan) eta Alderdi Ederreko bideomappinga dira Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatu duen Gabonetako kanpainaren ardatz nagusiak. Marisol Garmendia: "Donostiako Gabonen izaera parte-hartzailearen aldeko apustua egingo dugu aisialdia, dibertsioa eta kultura uztartzen dituzten jarduera berriekin, Donostia Gabonetako erreferentzia bihurtzeko ".

Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin egindako akordioari esker, lehen aldiz neurtu ahal izango da Donostiako Udalak Donostia sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako kanpainaren karbono aztarna. Marisol Garmendia: “Gure jardueren ingurumen eta klima ondorioei buruz hausnartzeko eta jarduteko une egokia ere badira Gabonak. Karbono aztarna neurtzea lehen urratsa izan daiteke isuriak murrizteko planak ezarri eta belaunaldi berriek jaiak ospatzen jarraituko dutela bermatze aldera”.

Programa hau 40 urtetik beherako pertsonek parte hartzen duten gastronomiaren arloko enpresa-ekimen berriei zuzenduta dago. Programak hainbat espezializazio- zerbitzu eta laguntza ekonomiko ditu, 30.000 eurora iritsi daitezkeenak, eta izena emateko epea zabalik dago abenduaren 22ra arte. Marisol Garmendia: “Donostia gastronomiaren buruan egoten jarraitzea nahi badugu, kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, tokiko gure talentuari lagundu behar diogu eta haien proiektuak martxan jartzen lagundu”.

Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako Kanpainan elkartasunerako lekua ere badago: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea (ROdovid), Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak horren froga dira. Hiru etxola izango dituzte merkatuan, horietako bi txandaka, beren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.