Azken ordua
Ostiral honetan, Azaroak 4, tokiko 13 ekoizle eta establezimenduek, barazkiak, kontserbak, gozokiak, artisau garagardoa, gaztak edo txokolateak bezalako produktuak eskeiniko dituzte Dario Parada sukaldariak (Sukaldean) bi showcooking saio egingo ditu Donostiako pintxoen elaborazioari buruz. Datorren ostiralean, azaroak 4, Donostiako Boulevardean “Local Azoka” edo Tokiko merkaturaren beste edizio bat ospatuko da, Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, Gipuzkoako Ostalaritza elkartea, San Martin merkatua eta Gipuzkoako Merkatariak elkartearekin lankidetzan antolatorikoa. Tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzeko asmoz.
CAF Power & Automation enpresa finkatuaren kategorian saritua izan da, eta Biotech Foods, berriz, enpresa gaztearen kategorian. Aurten Emakumeak Zientzian elkarteari aitortza egingo zaio, bokazio zientifiko- teknologikoak bultzatzeagatik eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa bultzatzeagatik.
Urteroko topaketak I+G+B sistema nazionaleko ehunka protagonista biltzen ditu azken hamarkadetan Aurtengo urtekaria berrikuntzaren eta desberdintasunaren arteko loturari buruzko gogoeta gisa aurkezten da, eta Cotec erakundeak esparru horretan garatzen duen jardueraren zati handi bat jasotzen du Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak parte hartu dute COTEC Fundazioak Madrilen egin duen urtekariaren aurkezpenean.
Azken 25 urteetan Donostian zientziak izan duen bilakaerari buruzko erakusketa bat jarriko da Alderdi Ederren Urriaren 22tik 28ra bitartean ospatuko den WeekINNaren edizio honetan, parte hartzen duten Donostiako ekosistema berritzaileko eragile inplikatuen errekorra egongo da.
Donostiako Sustapenak, Donostiako enpresa-ekosistema babesteko estrategiarekin jarraituz, prestakuntza- eta aholkularitza-jardunaldi berri bat antolatu du, ikus-entzunezko ekoizleei, enpresei eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalei zuzendua. Jardunaldia online izango da, urriaren 19an, 10:00etatik 11:00etara, eta ikus-entzunezko sektorean adimen artifizialaz egiten ari diren aplikazioari buruz arituko da. Teknologia horrek sektorean dituen gakoak, aukerak eta etorkizuna aztertuko dira.
Bere hirugarren edizioan, azoka Harria parkearen estalkipean egongo da 09:30etik 14: 00etara. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Altza auzoko Tokiko Produktuen Merkatuaren edizio berri bat, hirugarrena, antolatu du datorren larunbaterako, urriak 15. Oraingoan, tokiko ekoizleen 13 postu egongo dira merkatuan, eta Harria parkearen sarrerako estalkipean jarriko dituzte salgai produktuak, 09:30etik 14: 00etara.