Donostiak emakume erreferenteen talentua eta ekintzaile-gaitasuna balioesten ditu, eta haien lidergoa eta eraldatzeko gaitasuna nabarmentzen ditu. Emakumeen talentua eta berrikuntza bultzatzen duen tokiko enpresa ere saritzen da, berdintasunarekin konprometitutako enpresa-eredua sendotuz. Ane Oyarbide: “Aukera berdintasuna justizia kontua da, baina baita gure hiriarentzako berrikuntza eta lehiakortasun motorra ere; benetako aukerak sortzen ditugunean, emakumeak dira Donostia gidatzen eta eraldatzen dutenak, hiri berritzaileago, inklusiboago eta etorkizun handiagoa duen baterantz aurrera eginez”.

Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia: “EKINNera datorren ekintzailearen profila gazteria, kualifikazioa eta berrikuntzaren aldeko apustuagatik bereizten da, datu bereziki garrantzitsu batekin: emakumeen ekintzailetzaren hazkunde jarraitua”. Gunea Donostia Sustapenaren estrategiako funtsezko pieza bihurtu da hiriko ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko

Donostiako bederatzi ikastetxetako 300 ikaslek parte hartu dute bederatzigarren edizio honetan, eta hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak garatu dituzte, teknologia disruptiboak txertatuz.. Ane Oyarbide: “Donostia Innovation Challenge funtsezko tresna da Donostiako gazteriarekin konektatzeko, entzuteko eta Donostiaren benetako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzeko”

Udalak Donostia Sustapenaren bidez Gabonetan bultzatzen duen programazioak 27,8 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu du, herritarren parte-hartzea handitu du eta tokiko merkataritza, enplegua eta hiriko esperientzia partekatua indartu ditu. Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguaren zinegotziaren ustez, “Donostiako Gabonek beren nortasuna dute, eta onura nabarmenak ekartzen dizkiete herritarrei. Talde-proiektu horrek tokiko ekonomia zaindu, enplegua sortu eta hiriaren harrotasuna indartzen du”. Kanpainak egindako karbono-aztarnaren azterketak agerian utzi du murrizketa nabarmena izan dela: 2023-2024ko 70 CO2 tonatik 33 tonara pasatu da aurten, hau da, % 50 baino gehiago murriztu da.

Europako Batzordeak Donostiako eredua goraipatu du zientzia, talentua eta herritarren partaidetza uztartzen dituelako, lurraldean inpaktu soziala duen berrikuntza bat bultzatzeko. Gaur, Turinen, 2026ko Hiri Berritzaile Emergente bezala bigarren lekua hartu du dute Donostia European Capital of Innovation Awards (iCapital) sarietan. Izendapen horrek berrikuntza ekosistema inklusibo eta inpaktu handikoak aktibatzeko gai diren Europako hiriak goraipatzen ditu. Saria Europako Batzordeak ematen du European Innovation Council (EIC) kontseiluaren bitartez, eta gure hiria Europako erreferenteen artean kokatzen du hiri berrikuntzari, zientzia aplikatuari eta lankidetza publiko-pribatuari dagokienez.

Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia: “Arkoak eraikinak presentzia berreskuratzen du plazan, eta bere ondare balioarekin irudi zainduagoa eta koherenteagoa eskaintzen du. Gainera, merkatuaren beraren irudi historikoen lagin bat erakutsiko du”. Bretxa konplexuaren eraberritzea urrats nabarmenak ematen ari da. Gaur aurkeztu da Arkoak eraikinaren fatxada berria, azoka historikoaren eraldaketa prozesuaren mugarri ikusgarria, eta aurrerapauso argia Donostia Sustapenak 2024ko irailean abiarazi zuen kudeaketa integralaren esparruan.