• Etxea
  • Azken ordua
  • Errekorra Donostia Sustapenak eta Elkargik sustatutako enpresa proiektuen finantzazioan

Errekorra Donostia Sustapenak eta Elkargik sustatutako enpresa proiektuen finantzazioan

2022an, proiektu berritzaileak dituzten enpresen eta ekintzaileen finantzazioan milioi erdi euro baino gehiagoko zifra lortu da.

Guztira zazpi eragiketa izan dira, 74.000 eurotik gorako batezbestekoarekin, Garapen Ekonomiko zinegotziaren, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bitartez, eta Elkargiren arteko hitzarme- naren balantze positiboa 2022an. Finantzazio hau lortu duten proiektuak, funts espezifiko baten bitartez artikulatua, gailu medikuen, digitalizazioaren eta 4.0 industriaren arloan egiten dute lan nagusiki.

2016az geroztik, 24 eragiketa egin dituzte, guztira 1.641.000 euroko finantzazioarekin. Datu horrek agerian uzten du, proiektu ekintzaileei onurarako, bukatu berri den ekitaldian asko sendotu dela kolaborazio hori. Urte hartan, bi entitateek indarrak batu zituzten finantzazio bitartez inbertsioa, likidezia eta esku-dirua behar dituzten enpresen eta ekintzaileen proiektu berritzaileak finantzatzeko.

Marisol Garmendiarentzat, Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziaren ustez, “datu oso ona da, gure ekintzailetza ekosistemaren osasun ona islatzen duelako eta, are zehatzago, start up berritzaileena. Horregatik, 2023 urterako gure erronken artean dugu Elkargirekin harreman hau sendotzea, gure enpresek zein hemen finkatu nahi duten proiektu ekintzaileek behar dituzten potentziala duten proiektu ekintzaileei laguntzen jarraitzeko.”

Zentzu horretan, Naiara Lópezek Elkargiko ekintzailetza arduraduna, nabarmendu du “proiektu ekintzaileak, askok oinarri teknologikoa izanik, merkatuari zuzendutako negozio-plan bat eta hainbat iturriren bitartezko finantzazioa behar dutela. Sustapenarekin lankidetza publiko-pribatua sendotzen ari gara eta hori guztiz onuragarria da ekosistema ekintzailearentzat”. Zentzu horretan, dio “egunez egun hobeto ulertzen dugula ekintzaileen hizkuntza eta haiei finantza irtenbidea ematen diegula. Badirudi ekitea erraza dela. Proiektu arrakastatsua eta errentagarria izatea zailagoa da, ordea”.

Finantzazio hau Donostia Sustapenaren ebaluazioa gainditzen duten hazteko potentziala duten proiektu ekintzaileentzat da. Horretarako, hainbat baldintza tekniko bete beharko dituzte eta, ondoren Elkargira bideratuko dira. Haren balorazio profesionalaren ondoren, beharrezko finantzazioa jaso ahal izango dute. Finantzatzeko eragiketak aktibo material higiezinak zein higigarriak hartzen dituzte, eta baita elementu ez-materialetan egindako inbertsioak ere, esaterako softwareak, prozesuen inplementazioa, patenteak edo I+G eta markak eta likidezia haren jarduera garatzeko ere (BEZ izan ezik).

Sendotzen goazen lankidetza honek hiriak ekintzailetzaren alde egiten duen apustuari eustea ahalbidetzen du, are gehiago biozientzien, Adimen Artifizialaren, 4.0 industriaren edo material berrien arloetan, Donostiako Ekintzailetza Jardueraren Tasak (TEA gaztelaniaz), % 5,8koa, agerian uzten duen bezala, Eus- kadiko batez bestekoaren (% 4,9) edo Estatukoaren (% 5,5) aldean.

Donostiako ekintzaileen profila 40 urte inguruan dago, batez beste, paritarioa da (% 50 gizonak, % 50 emakumeak), gehienbat soldatapekoa eta, nagusiki, goi mailako ikasketak ditu.

2022an finantzatutako proiektuen deskribapena

  • PETA OPTIC Telekomunikazio optikoen berrikuntzan enpresa liderra OSCM delakoa asma- tzeagatik (Optical Space Connected Modulation), egungoak baino telekomunikazioko lotura askoz ere bizkorragoko eta energetikoki jasangarriagoa den teknologia.
  • VR PHARMA - Ospitaletan erabiltzeko errealitate birtualeko soluzioa (VR), prozedura medi- kuetan pazientearen esperientzia hobetzen duena.
  • TRAK HEALTH SOLUTIONS SL - Tele-errehabilitazioko softwarea, zeinak adimen artifiziala baliatuta, erabiltzaileari laguntzen dionariketa terapeutikoak egiten eta haren tratamenduaren eboluzioa monitorizatzen duen.
  • BIBAGU DREAM TEAMS SL - Taldeen talentua sendotzeko plataforma, lanean haien ongizatea hobetzen duena.
  • EYEFOIL - Itsasontzietan hidrohegalak inplementatzeko ingeniaritza zerbitzua. Gainera, diseinu eta kontroleko sistemen softwarebat ere lizentziatzen du.
  • DONOMOTICS - Eraikinetan, etxebizitzak, industrialak zein bulegoetan, proiektu domotiko eta inmotiko integroen diseinua, fabrikazioa eta instalazioa.
  • INDICATE SOLUTIONS - Minbiziari lotutako klinikoki garrantzitsuak diren bioadierazleak detektatzeko gailuen ekoizpen, azido nukleikoetan oinarrituta formatu azkar, erabilerraz eta ekonomikoan.