Azaroak 19 | 16:00 - 17:30 | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
SAIOAREN HELBURUA
Mathieu Carenzoren eskutik (hogei urte baino gehiagoko esperientzia du ekintzaile eta business angel gisa), enpresa bat sortzeko, hazteko eta finantzatzeko etapa guztien ibilbidea ezagutuko dugu. Ekintzailetzari lotutako zalantzak, beldurrak eta mitoak argitzeko aukera izango dugu, finantza munduko ohiko kontzeptuak hizkuntza erraz, zuzen eta eskuragarrira itzuliz.
Ekintzaileen eta inbertitzaileen interesen arteko desberdintasunak, zer inbertitzaile mota dauden eta haien jargoia nola interpretatu, zuretzat inbertitzaile egokia nola identifikatu, inbertsio-prozesuaren faseak zein diren eta negoziazio batean zer akats saihestu ulertzeko aukera.
Adibide argi eta praktikoekin, gakoak emango dizkigu behin betiko pausoa eman eta zeure negozioari ekin diezaiozun.
NORI ZUZENDUA
Donostiako Ekintzaileak eta start-up-ak.
IRAKASLEA
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.