• Etxea
  • Azken ordua
  • Abian da Explorer ekimenaren aurtengo edizioa, 2030eko garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzeko 13 proiekturekin

Abian da Explorer ekimenaren aurtengo edizioa, 2030eko garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzeko 13 proiekturekin

Joan den astelehenean, urtarrilak 24, Explorer ekimenaren beste edizio bati ekin genion Talent House eraikinean. Ekintzailetza programa bat da, 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzendua, betiere gizartean eragin positiboa sortzeko grina badaukate eta ekintzailetza lanbide aukera gisa esperimentatu nahi badute.

Hauek dira 2022ko edizioan parte hartu duten proiektuak:

PROIEKTUAK DESKRIBAPENA
URA Dutxako zoruari gaineratzen zaion plataforma, alferrik galdutako ura aurrezteko eta komunean urari jaregitean berrerabiltzeko.
BERA Produktuak sexuen arabera bereizten ez dituen irudi eta arropa marka, genero berdintasuna lantze aldera.
MUNDUA ALDATZEKO ERREZETAK Supermerkatuko produktu baten diseinua, bi zati nagusi dituena: prozesatu gabeko elikagaiak dituen kaxa bat, eta nola prestatu azalduko dizun errezeta bat.
IBILALDIA DONOSTIAN BARRENA Donostiako historiaren gaineko ezagutza herritarrengana eta turistengana hurbiltzea, alderdi nagusiak ez ezik tokirik ezezagunenak ere nabarmenduz.
JUST PACK AND BREATHE JPAB, aplikazio bat eta emakumezko bidaiari komunitate geldiezin bat, zeinean erabiltzaileek ibilbide pertsonalizatuak aurkituko baitituzte beren gustuen, beharren, bidaia motaren eta iraupenaren arabera.
THE WELLNESS CAFÉ Kafetegi honetan, garapen pertsonalean interesa duten pertsonak elkartuko dira, eta hainbat ikastaro eta prestakuntza saio izango dituzte eskura, osasun mentalaren garapenera eta autozaintzara bideraturik.
DENTAL PHOTOUPLOADER Eguneroko praktika klinikoko argazkiak sailkatzea, zuzenean hodeian mugikorrarekin eta kalitatearekin.
WEHOTZ Arropa marka baten onlineko denda, honako hauek biltzen dituena: - Genero berdintasuna, unisex jantziekin. - Jasangarritasuna, fabrikazioan ingurumena kutsatzen ez duten eta hondakinak sortzen ez dituzten materialekin eginiko jantziak.
JULIA TADEO Coachinga. Proiektuak pertsonei ongizatea eta zoriona lortzeko bidean laguntzea du oinarri, coaching eta mentoretzen bidez; informazio produktibo bat edo gehiago sortu nahi dira, pertsona askorengana iristeko, eta guztiak ere oso izan eta senti daitezen.
ERAIKI Aholkularitza gastronomikoa.
ERNAI Ugalkortasuna ezagutzeko metodo fisiologikoen onlineko negozioa.
CRISTALIZA Soberan diren arropak produktu «berri» bihurtzea (osagarriak).
NESU TECHNOLOGIES Hainbat eratako materialak fabrikatzea medikuntza erregeneratiboan erabiltzeko.

 

Hautatutako pertsonek beren negozio ideiaren gainean lan egingo dute 12 astez, eta 2030eko garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzeko soluzio bihurtuko dute. Ikuspegi praktikoarekin eta gizarte ikaskuntzako dinamiketan oinarrituta, Explorer ekimena diseinatzerakoan helburu gisa hartu da parte- hartzaileak aldaketaren parte aktibo bihurtzea, ekonomikoki jasangarriak diren proiektuak abian jarriz hainbat industria, sektore eta erakunde tipologiatan.

Hamabi asteok amaitzean, Donostiak aukeratutako proiekturik onenak Portoko European Innovation Academyn esku hartuko du 2022ko udan, Espainiako eta Hego Amerikako beste Explorer gune batzuetako hamar proiekturekin batera.

Donostia Sustapena da Explorer programarekin lankidetzan denbora gehien daraman erakundeetako bat, hirian oinarri teknologikoa duen ekintzailetza berritzaileari laguntzeko estrategiaren esparruan, bereziki gazte ekintzaileekin. Apustu horren barruan, hainbat programa daude bildurik, hala nola proiektu berritzaileen Inkubagailu zerbitzua, proiektuak bizkortzeko Ekin+ zerbitzua, edo negozio bati ekiteko laguntza ekonomikoak eta orientazio eta aholkularitza zerbitzuak. Ekintzailetzaren aldeko apustu horretan, funtsezkoa da talentua, ez tokikoa bakarrik, baita nazioartekoa ere. Ildo horretan, Talentua Itzultzeko laguntzak edo Donostian proiektu berritzaileak ezartzea errazten duen Egoitzak programa nabarmentzen dira.