PRESENTZIALA | Inspiratu zaitez gure hurrengo networking ekitaldian erronkak gainditzeko

Urriak 16 | 17:00 - 19:00 | PRESENTZIALA

* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Eta zure startup-erako ikaskuntzarik handienak menditik etorriko balira?

Startupentzako networking-ekitaldi batera gonbidatzen zaitugu, non hizlari oso berezi bat izango baitugu:

José Juan Agudo, muturreko espedizioetan esperientzia duen alpinista, enpresei eta taldeei oztopoak gainditzen, ziurgabetasuna kudeatzen eta beren erronken gailurrera iristen lagundu diena.

Arratsalde bat izango da:

  • Erronkei aurre egiteko eta aukera bihurtzeko hitzaldi inspiratzailea entzutea.
  • Beste startup batzuekin konektatu eta zure kontaktu-sarea zabaldu.
  • Zure proiekturako motibazioa eta perspektiba berriak aurkitzea.

Ez galdu inspiratzeko, partekatzeko eta ekintzaileen komunitatearekin hazteko aukera hau.

NORI ZUZENDUA

Donostian proiektuak dituzten star ups eta pertsona ekintzaileentzat.

IRAKASLEA

José Juan Agudo

 

Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.

 

* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Logo europasoloV3.jpg