PARKEAN ARTE sorkuntza artistikoko / eskulaneko gunea da, non Laida Usandizagak bitxiak eta Idoia Grijalbok (ZERAMIX) zeramika egiten duten.

Donostiako kalitate handiko bitxi denda, 1935ean ireki zena; eskulan lantegia establezimenduan bertan, bitxi berriak, enkarguak, konponketak eta antzaldaketak, antzinako bitxiak eta vintage bitxiak; profesional onenek emandako zerbitzuarekin.

Familiarentzako moda jasangarria eta etikoa. Guk geuk diseinatutako eta egindakoa Donostian dagoen gure denda-lantegi txikian.

Donostiako artisau-poltsen marka.  Oso material arinekin eginak, pisurik har ez dezaten, erresistenteak denboran iraun dezaten eta funtzionalak egunero erabil daitezen. Pieza bakarrak eta kalitatezkoak, donostiar izaeradunak, eskulangilearen balio erantsiarekin.

Nerea Urrestarazu artista donostiarraren ilustrazio originalen galeria-denda. Bere lanek Donostiako eguneroko bizitza irudikatzen dute tamaina eta formatu askotako akuarela-paper orrietan.