Emi Artesanía

Donostiako eskulangileak egindako poltsak, diru-zorroak eta belarritakoak: tokiko moda jasangarri, arduratsu eta kalitatezkoaren aldeko apustua. Nire eskuek jute ekologikoz kakorratz lana egiten dute eta larrua lantzen dute, askotariko produktu sorta eskaintzeko. Produktu bakoitzak arreta handiz sortutako historia bakarra du. Ez duzu kendu nahi izango!

Produktuak


UXOA modeloko poltsa. Egunero erabiltzeko poltsa, kanpoko larruzko zirrikitu poltsikoarekin, gauzak azkar gordetzeko; poltsiko praktiko bat barrualdean, gauza txikiak baina garrantzitsuak gordetzeko. Jutea eta larruzko elementuak konbinatuta, azken ukitu moderno eta erakargarria ematen zaio eskuz egindako poltsari. Hainbat koloretan eskuragai.

  • Materialak: jute natural ekologikoa, kakorratzez ehundua; egokitu daitekeen eskulekua; larru natural eta jasangarriz egindako kanpoko poltsikoa; kotoizko forradura, barruko poltsiko kremaileradunarekin.
  • Neurriak: 28 cm × 22 cm

BEL modeloko poltsa. Estiloa eta iraunkortasuna fusionatzen dituen poltsa, denborazkanpoko diseinua eta kolore naturala dituena. Ia edozein look-etara egokitzen da, minimalista delako. Moda iraunkorra izan daitekeela frogatzen duten zuntz ekologikoekin eskuz egindakoa. Poltsaren egitura angeluzuzenak mugarik gabe mugitzea ahalbidetzen du. Estetika eta erosotasuna, biak batera. Hiru tamainatan eskura daiteke.

  • Materialak: jute natural ekologikoa, kakorratzez ehundua, eskuleku bikoitza.
  • Neurriak: 44×33/42×30/37×25 cm

Helbidea: Donostia. Salmenta tokia (Kokapena) 

  • www.emiartesania.com
  • Instagram
  • Youtube
  • Whatsapp: +34 644 062 319
  • Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.