Lainer

Donostiako artisau-poltsen marka.  Oso material arinekin eginak, pisurik har ez dezaten, erresistenteak denboran iraun dezaten eta funtzionalak egunero erabil daitezen. Pieza bakarrak eta kalitatezkoak, donostiar izaeradunak, eskulangilearen balio erantsiarekin.

Produktuak


Aquarium Gris modeloko poltsa. Bandolera handia, gris kolorekoa, 3d sareta ehunez egindakoa, oso arina eta gogorra. Egunero eramateko poltsa ezin hobea, lanera joateko –15 hazbeteko ordenagailua eraman daiteke–, erosketak egiteko, lagunekin ateratzeko... edozein abagune ona da zure LAINER eramateko. Casual estiloko modeloa da, denborazkanpokoa. Kremaileraz ixten da eta barruan kremaileradun poltsiko bat du, zure gauza guztiak seguru egon daitezen. Oihal-apaingarrizko helduleku bat du, ukitu informala eta ausarta ematen diona.

  • 3d saretako ehuna.
  • Oihal-apaingarrizko heldulekua, hebilla bidez egoki daitekeena.
  • Kremailerazko itxitura.
  • Kotoizko ehunez egindako forradura.
  • Kremaileraz ixten den barruko poltsikoa.
  • Neurriak: altuera 39 cm, zabalera 35 cm, sakonera 12 cm
* Donostian eta artisau eran egindakoa.

Nautiko Laranja modeloa. Bizkarrean eta gurutzaturik eramateko poltsa, saretako ehunez egindakoa, laranja kolore polita duena. Tamaina ertaineko poltsa da, ezinbestekoak eta zerbait gehiago eramateko ezin hobea, oheburuko liburua, tableta... Kremaileraz ixten da eta barruan kremaileradun poltsiko bat du. Oihal-apaingarrizko helduleku polita du, hebilla bidez egoki daitekeena. Casual estilo minimalistari esker, behar-beharrezkoa da eguneroko bizitzan.

  • Neurriak: zabalera 33 cm, altuera 23 cm, sakonera 11 cm
* Donostian eta artisau eran egindakoa

Helbidea: Balleneros kalea 2, alboa, 20011 Donostia, Gipuzkoa (Kokapena)