Eskuz eta material organikoekin egindako abarketen denda. Haur eta helduentzako marinel arropa. Etxerako zapatilak. Haurtxoentzako zapatilak. Tokiko ohiko euskal osagarriak, mota askotakoak.

Donostiako eskulangileak egindako poltsak, diru-zorroak eta belarritakoak: tokiko moda jasangarri, arduratsu eta kalitatezkoaren aldeko apustua. Nire eskuek jute ekologikoz kakorratz lana egiten dute eta larrua lantzen dute, askotariko produktu sorta eskaintzeko. Produktu bakoitzak arreta handiz sortutako historia bakarra du. Ez duzu kendu nahi izango!

Bitxiak kontzeptu eta historia bat abiapuntu hartuta diseinatzen ditugu, horiei artisau era paregabean itxura emanez. Arkitektura, natura eta arteko forma ederretan eta emozio bat transmititu dezaketen estimulu guztietan inspiratuak.

Laborantza iraunkorreko txokolateak erabiltzen dituen artisau txokolategia, produktu guztiak jendaurrean prestatzen dituena. Askotariko produktuak, intolerantziak dituzten pertsonentzako eskaintzarekin. Pertsona guztientzako eta ekitaldi eta ospakizun guztietarako produktu paregabeak sortzen dituzte, baita enpresentzako produktuak ere.

Larrukigile maisuak 1948tik. Ezinbesteko hitzordua premium bidaiariarentzat, esklusibotasunaren bila bazabiltzate. Kalitate handiko larrukigintzako marka donostiarrak produktu sorta eskaintzen dizu eta harrituta geratuko zara bere unibertso estilistikoaren ikuskerarekin, Donostiako arkitektura, natura eta paisaiarekiko loturekin.