Amarenak

Amarenak ehun diseinuko eta moda jasangarriko enpresa da, janzki tradizionalak eta euskal kulturaren elementuak berritzen eta berrinterpretatzen dituena, gure ehun ondarea modaren bidez bizirik iraunarazteko, #janztekoistorioak sortuz.

Jantziak:


KAIKOUTIL IRATY jaka: Euskal jaka tradizionala, modernizatua. Molde zuzena eta mahuka frantsesa. Ehun marraduna, jatorriz, Iparraldekoa da, ehun urtetik gorako Tissage Moutet etxekoa. %100 kotoizkoa. Euskal Herrian maitasunez sortua.

BURUKOAK BASQUE NOBLE WOMAN kamiseta: GOTS kotoi organikoz egindako kamiseta. Unisex, emakume eta haur modeloak daude. Kamisetaren irudia XVI. mendeko euskal emakume noble baten ilustrazioan oinarritua da. Jantzi hau tinta ekologikoekin mimoz serigrafiatu da Tolosan (Gipuzkoa).

BERGARA praka: Unisex prakak, gizonek baserrian eta itsasoan zeramatzaten “praka-mantaletan” inspiratuak, aurrealdeko itxitura botoidunagatik. Alboko itxitura kremaileraduna eta bi poltsiko alboetan. "Eko" diseinatutako janzkia, gure aurreko bildumetako soberako oihalkiekin pertsonalizatua; Bergaran (Gipuzkoa) egiten zen eta orain dela 100 urtetik gora Euskal Herrian eta mundu osoan erabiltzen zen laneko arropan inspiratua. GOTS ziurtagiria duen %100 kotoi organikoz egindakoa.


Dendaren helbidea: Jose Miguel Barandiaran kalea 24, behea. 20013 Sagües-Donostia. (Kokapena)